Turismoaren monolaborantza, hotelen ernaldia eta egungo zaplaztekoa. Zerbait ikasteko balioko ote digu?


2020ko abuztuaren 21ean - 08:25
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Donostiak bizi duen turismo jardueren gorakada geldiezinaren erakusgarri, azken urteotan etengabe areagotu dira hotelen eraikuntza edota irekiera berrien albisteak gure hirian. Donostian, azken lau urteetan hogeita hamabost hotel baino gehiago onartu edota zabaldu dira, hiriko ohe eskaintza erritmo neurrigabean puztuz. Gainera, hiria pairatzen ari den ohe eskaintzaren gorakada are eta nabarmenagoa da, hotel jarduerez gain, etxebizitza turistikoen kontrolik gabeko hazkundea ere gogoan izan behar baita. Hotelen hedapenari erreparatuz gero, agerikoa da bereziki hiriko eremu turistikoenetan kontzentratzen dela (Kale nagusia, Frantzia pasealekua, Mirakontxa, Zabaleta, Matia, San Bartolome, adibidez). Hala ere, aipatutako hazkundeak, hotel jarduera udalerri osoan barrena zabaltzea eragin du (Ulia edo Aieteko ekimenak horren adierazgarri).

"Hiriko ohiko ereduei (familia hotelak edota tokiko kapital jabeek sustaturikoak), beste era bateko agente eta egiturak batu zaizkie orain. Hauen artean aipa daitezke, Donostiako gotzaindegia, nazioarteko kate handiak, edota inbertsio funtsak"

Negozioen jabetza eta kudeaketa ezaugarriei dagokienez ere aldaketak izan dira. Hiriko ohiko ereduei (familia hotelak edota tokiko kapital jabeek sustaturikoak), beste era bateko agente eta egiturak batu zaizkie orain. Hauen artean aipa daitezke, Donostiako gotzaindegia, nazioarteko kate handiak, edota inbertsio funtsak besteak beste. Argi dago, Donostia gainbalioa sortzeko negozio eremu paregabetzat sumatzen dutela hainbat eragilek. Zentzu honetan, era guztietako eraikinak salerosi dira turismoak irekitzen dituen aukerak ustiatu eta kapitalizatzeko asmoz: eraikin publikoak, historikoak, erlijiosoak… Honekin batera, eskaintzaren dibertsifikazioa eman da, establezimenduen tipologia berezituz. Kapitalismo arrosaren ikurtzat hartu daitekeen Amarako “heterofriendly” hotela, surflari eta motxiladun bidaiari dirudunei zuzendutako ostatuak, ikasle-egoitzaz mozorrotutako hotelak eta luxuzko eskaintza egiten dutenak, besteak beste.

Covid-19aren pandemia eta honek sortutako larrialdi egoera tarteko, Donostiako hotelek behin-behinean ateak itxi behar izan zituzten. Itxialdia arintzen hastearekin, jarduera ekonomikoen errekuperazioak ez du ordea esperotako efektua izan. Bitartean, turismoaren atzerakadak hirian hotelen gainzama kezkagarria dagoela erakutsi arren, hotel berriak irekitzeko lanek aurrera jarraitzen dute.

Azken hamarkadetako monolaborantza turistikoaren aldeko apustua berrikusi ordez, administrazio publikoaren zein sektoreko eragile pribatuen helburua egoeraren lehengoratze ahalik eta bizkorrena da. Jomuga begiz jota dute: Donostiak bizi izan duen turismoaren hazkundea hauspotzen jarraitzea, hiriak eskaintzen duen ohe kopurua handitzen jarraituz. Eskaintza handitzearekin bat, eskaria areagotuko den esperantzari eusten diote, baleko estrategiatzat, baliabide publikoak horretara bideratuz eta hirian burbuila turistiko arriskutsu bat sortuz.

Krisialdi berri honek ordea, argi utzi du gaur egun Donostiak duen ohe eskaintza jada gehiegizkoa dela eta irtenbide jasangarri bakarra desazkunde turistikoaren bidetik etorriko dela. Hotel berriak eraikitzeko baimenak emateari utzi, lanetan dauden hotelen eraikuntzak beste erabilera batzuetara bideratu eta epe-luzera, negozioek itxi ahala, egungo hotel eta ohe kopurua murriztuz. Orain dugu aukera hotel jardueren hazkunde neurrigabeari mugak jartzeko eta hotel jardueren gaineko araudia zorrozteko. Hotelen gehikuntza arduragabea eragiten ari den atseden eta bizikidetza arazoen gainean hausnartu eta bizilagunen eguneroko beharrak bermatzeko premia dago, auzo-bizitza lehenetsiz eta hotelen aktibitatea honekiko bateragarri bihurtuz.

"Krisialdi berri honek ordea, argi utzi du gaur egun Donostiak duen ohe eskaintza jada gehiegizkoa dela eta irtenbide jasangarri bakarra desazkunde turistikoaren bidetik etorriko dela. Hotel berriak eraikitzeko baimenak emateari utzi, lanetan dauden hotelen eraikuntzak beste erabilera batzuetara bideratu"

Krisialdi ekonomikoaren ondorio lazgarrienak zerbitzuen eta garraioen sektorean nozitzen ari direla jakinik, argi dago egungo turismo ereduaren bideragarritasuna kolokan dagoela. Arestian aipatu bezala hoteletako langileek berehala nabaritu dituzte turismoaren beherakadak eragindako ondorioak. Indarrean dagoen eredu sektorialak ez du gaitasunik sektorea arautzen duen hitzarmenak zehaztutako baldintzak betetzeko. Hortaz, prekarietateari iltzatutako lan-harremanez baliatzen den espezializazio turistikoari mugak jartzeko garaia dugu honako hau. Turismoarekiko menpekotasuna hautsi eta kalitatezko enplegua sortzeko gai diren tokiko beharrizanetara loturiko sektoreak indartzeko aukera irekitzen zaigu orain. Testuinguru honetan ezinbestekoa izango da langileak alor alternatiboetan birkokatzeko formakuntzan inbertitzea. Turismoaren desazkunderako bide hau hartu ezean kaleratzeen zerrenda handitu baino ez da egingo.

Orain dugu aukera Donostiako eredu sozioekonomikoa berrikusteko, turismoaren monolaborantza gainditu eta tokiko beharrizanei erantzungo dien oinarri sendo eta dibertsifikatua eratzeko. Inbertsiogile eta eragile pribatuei begira jarritako eredu ekonomikoa hautsi eta Donostiako bizilagunei begirako eredua eraikitzeko garaia da. Gure hiriaren etorkizunerako bi ibilbide ditugu aukeran: aurrekoarekin jarraitzea edota denon artean eraikitako eredu berri bati ekitea. Desazkunde turistikoa lehen lerrora ekarri eta bigarren aukeraren alde egiteko beharra gero eta agerikoagoa da.

 

Eihar Egaña Bizilagunekin taldeko kidea da

Desazkunde Turistikoaren Aldeko Donostiarren Plataforma

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


Eguneraketa berriak daude