Ez hain antzina, hiru mende atzera gehienera, kostako herri baten ur territorialak kanoi baten tiramenaren arabera zehazten ziren: jaurtigaia noraino heldu, lehorretik harainokoa izango zen ur territoriala. Lurraldearen zedarritzeko, ordea, kanoia baino hobea da festa, eta hain zuzen ere, kanoikada batek emango dio hasiera Donostiako abuztuko festari.
Fisikoki okupatzen du espazioa festak, eta okupatzea sinbolikoa ere bada. Eta soziala. Espazio jakin batean inskribatzen da festa, espazio jakin baten mugak marrazten ditu, eta espazio jakin horrekin harremanetan dauden identitate sentimenduak sustatzen ditu. Bestela esanda, festak klase sozialak espazioan banatzen ditu; edo nahi bada, espazioa klase sozialen arabera banatu.
Zedarritzea zatikatzea ere bada. Kanoiak eta kanoikadak, hots gerrak bezala, hautsi dezake festak taldea. Hautsi eta zatikatu duen era berean turismoak donostiar sozietatea. Azken berrehun urteotan hiriak izan duen garapena urrun dago gero, Raimundo Sarriegik ondu eta Serafin Barojak hitzez atondu Donostiako martxa ereserkiak agertzen duen “Donostia bat eta bakar” horretaz. Gerratearekin batera turismoa dugu Donostia ezberdinen banalerroan sakonen eragin duen osagaia; ez alferrik, maiz gerraren luzamendu gisa eragin izan baitu turismoak gurean. Festaren osagaiak, berriz, halako izaera alegera eta onbera batez blaitu du gaurdaino heltzen den klase banaketa eta zatikatzea.
Aski ezaguna da hiriko festen genesia eta sortze-kontakizuna, festa eta turismoa elkarren eskutik agertzen dituena. Ezin argiago irakurtzen ahal da Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren atarian, XIX. mendean Semana Grande deitu festa “(…) garai hartan uda Donostian igarotzen zuen goi-mailako turismoa entretenitzeko premiagatik” asmatu zela. Zezenketekin batera, eskaintza musika-banden kontzertuekin eta su artifizialekin osatzen zen, “(…) hauek ikusi nahi zituzten bisitariak gaua hirian pasatzera gonbidatuz. Horrela, Donostiak beste turismo mota bat aurkitu zuen: egonaldi labur eta jendetsuen turismoa”.
Semana Grande hura gerra-martxa baten azken noten segizio izan zen; alegia, festa eta turismoa eta gerra biltzen dituen kontakizuna.
Inon gutxi irakurriko da, ordea, Semana Grande hura gerra-martxa baten azken noten segizio izan zela; alegia, festa, turismoa eta gerra biltzen dituen kontakizuna. Bost hilabeteko aldea besterik ez da II. Karlistadaren amaiera eta festa berriaren lehen edizioaren artean. Bata zein bestea 1876 urtean jazo gertakariak, lehena martxoaren 13arekin, uztailaren 16arekin bigarrena.
Remington fusilen hotsa apaldu eta uda sasoia gerturatu ahala, Donostiako hondartzak atzera berriro eta luze gabe bisitariz betetzeko asmoekin horditu ziren garaiko agintariak. Donostiak udatiarren jasotzeko prestatu beharra zuen, gerraren ondorioak albait azkarren erreparatuz, eta horretarako, atzerriko kapital eta inbertsoreen konplizitatea kausitu zuen hiriko botere garaileak. Jose Arana Elorza (1839-1908) enpresariak ez zuen denbora alferrik galdu, eta San Francisco auzunean, egun Atotxa izenez ezagutzen dugun eremuan, atzerritarren erakartzeko funtsezkotzat hartzen zen zezen plaza eraikitzeko lurrak erosi zituen. Aurrez San Martin auzunean zen zezen plaza sute batean funditu baitzen urte bete lehenago, 1775an. Hogeita zazpi egun besterik ez zituzten behar izan plaza berria eraikitzeko eta uztailak 16rako gertu zen ateen irekitzeko. Berea dugu eslogana eta asmakizuna: Semana Grande.
Garailearen arabera egokituko zen gerora hiria, garailearen neurrira moldatu tradizio eta ohiturak, zigortu eta ezarri kulturak, enegarrenez, Donostian.
Atzerriko kapitala garaipen liberalari lotu zitzaion, eurak ere garaile, 1876an. Garailearen arabera egokituko zen gerora Donostia, garailearen neurrira moldatu tradizio eta ohiturak, zigortu eta ezarri kulturak, enegarrenez, Donostian. Eta orduko legatua zaigu abuztuko festa gaur egunean, gerraren osteko menderakuntza, garailearen gizarte antolaketa, ordena ekonomiko eta soziala betikotzeko gailua. Baina bata sortzearekin sortuko zen erresistentzia, era edo aurkia eta ifrentzua, ez soilik ezartzeko diruaren kultura unibertsala eta berria, zerbaiten kontra egiteko ere asmatu baitzen Semana Grande honen fartsa eta ziria.
Donostiak bere historiaren kontu hartu beharra du nortasunik gabe geldituko ez bada, baina begia eta begirada, arreta non jartzen den, kontaera bat edo beste ohartuko dugu. 1875eko irailaren 28 eta 1876ko otsailaren 18 artean bost hilabetez luzatu bonbardaketa eta setioaren ostean, zezen plaza baten eraikitzea omen zen Donostia eta donostiarren premiazko beharrizana. Kontatzen diguten horrek zer pentsatua eman beharko luke.
Gertakarien kontakizunak botere norgehiagokari loturik doaz, Sarrionandiak ohartarazi bezala, “iraganaren kontaerak baldintzatzen baitu etorkizuneko proiektua”. Historiak ezabatu egiten ditu memoriak, eta horrela delako bereizi beharko genituzke historia eta memoria, memoriek jaso beharko baitute historiak ezabatuko duena.
19.232 biztanle zituen Donostiak 1877an. Diario de San Sebastian kazetak 1878ko erreportaje batean jaso zuenez, udako festetan 1.500 eta 2.500 bisitari artean ibili ziren egunero, eta abuztuaren 15ean bisitariak 13.000 izango ziren, kazetaren kalkuluen arabera beti ere. Kazetariaren ahoberokeriak puztu zifra larkeria hutsa daitekeen arren, donostiar kaletarraren ezinegonari antza hartzeko iradokitzaile ere badira zenbakiok.
Antzerki munduko enpresariak, esaterako, kexu ziren festa ekitaldien ugaritzeak aretoetako ikuslegoa murrizten zuelako. Udalak luze gabe hartu zuen neurria, eta Circo edo Principal aretoen eskaintzarekin bateragarri egiteko moldatu zituen aurrerantzean egitarauak. Artean, herritar bat eta bi baino gehiagoren kexuari sorgor egingo zion aginteak: bisitarien etorrerarekin premiazko gaien prezioak gora baino gorago jartzen zirela salatu zen lehen aldiz, ezin karuago eginez bertakoen egunerokoa. Hiriko kronista eta eskribau ofizial Javier Sadaren hitzetan, ospakizunak bisitariei zuzenduak zirela eta festa zezenketetara soilik mugatu zela ere salatu zen 1878 hartan.
Ohikoa bezainbeste eraldatzen du ezohikoa turismoak, talde, komunitate edo herri batek sakonean duen hura, alegia. Performatiboa da turismoa, hau da, turismo eskaintzak manipulatu egiten du material bat, hiria kasu honetan. Turismo kontsumitzaileak erakartzeko, “ezberdina”, “benetakoa” den hori modu hanpatuan erakutsi behar da. Baina bisitaria “ikusi beharrekoa ikustera” dator, turismo gidetan jasotzen den hori alegia, eta turismo gidan agertzen delarik, “berezitasunak” benetakoa izateari uzten dio. Izan ere, turistek eskatzen dioten hura eskaini beharko baitu ezinbestean turistak hartzen dituen hiriak.
Semana Grande asmakizunaren arrakastarekin gozo-eroso, ospakizunak uztaila, abuztua eta irailera hedatzeko apustua egin zuen Udalak, 1877an. Proposamenen ontzeko ardura Sustapen Komisioari egokitu zioten, eta artean alkate izandako Jose Maria Insausti zela, “Música y Espectáculos” izendatu komisio berriak uda-sasoia ondo zehaztu bi denboralditan banatzea proposatu zuen: lehena, abuztuaren 15aren jiran eta “nazioarteko nahiz nazio izaera izango zuten ekitaldiek” osatuko zuten; irailak 9aren bueltan bigarrena, “euskal kulturari eskainia” pilota eta arrauna protagonista. Gaur egun oraino logika berak antolatuko ditu uda garaiko festak Donostian, eta logika beraren segizio dira bestelako ospakizun berriagoak ere, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia edo Zinemaldia besteak beste.
Areago, kultura eta kultur adierazpen herrikoiak “gustu txarreko” izan dira turista eta udatiar arrotzen sentimenera. Erraz hunkitzekoak aberatsak. Eta eroso behar duenez kapitalak hirian geratuko bada, nahikoa arrazoi izan da hau populuaren dibertitzeko maneren kontra egiteko.
Ospakizun hauetako zenbait, XIX. mendearen hondarretan sagardotegiekin egin bezala, hirigunetik periferietara lekualdatuak izan ziren, “Vervenas de los gamberros” deitu dantzaldiak adibide. Debeku-zaleak ere baziren, eta 1903an, esaterako, Zurriolan ospatzekoa zen dantzaldia debekatzeko eskatu zuen zinegotzi batek, “moralaren aurkakoa” zelakoan. Eta debekuak ez gutxi. 1902an Udalak soka-muturra debekatu ondotik, ondorengoa adierazi zuen Fernando Colmenares zinegotzi sozialistak, udaletxean aurkeztu idatzi batean: “Si la Comisión de Fomento considera poco culto este espectáculo, ¿Por qué no sigue el mismo criterio el verano con las corridas de toros y propone que no se celebren porque pugnan con la cultura de esta ciudad? ¿O es que las funciones de pago tienen privilegio sobre las gratuitas? ¿Es que solo los que llenan el bolsillo con sus pesetas pueden disfrutar de las diversiones calificadas de poco cultas? No hay motivo alguno que justifique la abolición de esta fiesta tan popular.”
Eta gaur arte. Orain ehun eta hamabost urteko zinegotziaren gogoetak espantuzko gaurkotasuna agertuko du zenbaiten ulermenera; patxadaz lixerituta, ordea, gaurko gure egoera aldrebesaren neurria egoki ere agertzen digu. Gerra, festa eta erregimen zahar-berriak pairatu ditu geroztik hiriak, baina turismoak garaian garaiko muda aldatu besterik ez du egin.
Ez betidanikoa, baina Donostia turismoarekin (des)lotzen duen soka luzea bada. Eta soka berari tiraka antolatu zen duela hamabost urte lehen aldiz Abordatzea!. Banalerroa ere bazaigun kontakizunean kapitulu berri eta propio bat idazteari ekin zion orain hamabost urte Donostiako Piratak mugimenduak.
Donostiak aldian aldiko postala sortu beharra du bisitariak erakartzen jarraitu nahi badu, turistek ez baitiote “benetako” hiriari so egiten, beren-beregi haientzat atonduriko dekoratuari baizik
Esanak esan eta irakurritakoak ohartu ostetik, ez da erraza turismoak morrontza ez dakarrenik adieraztea. Koldo Izagirrek, bazterretatik, gure kontzientzia hebainduei ihardetsi moduan, Donostiak aldian aldiko postala sortu beharra du bisitariak erakartzen jarraitu nahi badu, turistek ez baitiote “benetako” hiriari so egiten, beren-beregi haientzat atonduriko dekoratuari baizik. Hastapenetan bainuak eta Kontxako hondartza ziren, jokoa eta kasinoak gero, geroago dendak eta bulebar frantsestua, Haizearen orrazia, Kursaal, pintxoak, Tabakalera… Izango al du patu bera Abordatzeak? 2010ean El Diario Vasco egunkariak orduko Kultur zinegotzi Denis Itsasoren desioak jaso zituen: “El desembarco pirata va camino de convertirse en una de las grandes postales y en una de las grandes citas divertidas de la Aste Nagusia”.
Turismoaren industriak eta bere logikak edozer bilakatzen du erreklamo; nahikoa da turismo gida batean agertzea, zernahi dela ere, ikusi, bisitatu, are bizi eta esperimentatu beharrekoa bilakatzeko. Eta nagusien Donostia beti dago horrelako postal baten atzean, hiria bera nortasun propio batez eraiki beharrean, postalea zikinduko dion horri guda deklaratzeko atezuan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]