Mundu mailako turismoaren gaia jorratzen du Peregrino Modernoen oporrak dokumentalak. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi eta gaia modu sakonagoan landu nahi izan du Aimar Uribesalgo egileak. Maiatzaren 12an Oñatiko gaztetxean egingo dute lehen emanaldia.
Peregrino Modernoen oporrak dokumentalak mundu mailako turismoaren gaia aztertzen du, bere ertz historiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoak landuz. Turismoaren inguruan entzuten diren "fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…)" eta modu sakonagoan heldu nahi dio gaiari.
Dokumentala Indotxinan zentratuta dagoenez (Vietnam, Laos, Kanbodia), han grabatutako kontakizunak dira ikus-entzunezkoaren ardatz. "Txangozale internazionalen aisia" aitzakia hartuta, horren ezberdinak diruditen mundu mailako bi formazio sozialen inguruko analisi kritikoa mahai gaineratu nahi du: kapitalismoa eta "estatu sozialista" etiketarekin autoizendatuak edo "komunismo" adjetiboarekin seinalatuak izan diren erregimenak.
Dokumentalak zazpi atal ditu eta "inor gutxi libratzen da kritiketatik, turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek edota turismo jasangarrian sinesten duten ekologistak", dio Uribesalgok. Ikus-entzunezkoa teknikoki sinplea dela dio eta merkantzia entretenigarri izatetik urrun dagoela. Offeko ahots batek bideratzen du dokumentala. Maiatzaren 12an Oñatiko gaztetxean 19:00etan eta maiatzaren 18 eta 19an Oñatiko kultur etxean, 19:00etan, izango dira lehen emanaldiak.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]