Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

  • Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025eko urtarrilaren 28an - 10:00
Baztango Behatokia, Ziga eta Irurita artean jbejaranofoto (CC BY-NC-ND 2.0)

Baztango Udalak onartu du Ostatu Turistikoaren Erabilera Arautzeko eta Antolatzeko Plan Berezia, osteguneko osoko bilkuran. Ekimenak aldeko bederatzi boto (EH Bildu eta Zurekin Baztan), kontrako hiru boto (UPN eta Baztango Independentistak) eta abstentzio bakarra  (Geroa Bai) izan ditu. Bilera berean, Baztango turismo ostatuen udal errolda arautzen duen ordenantza ere onartu dute, aldeko bederatzi botorekin (EH Bildu eta Zurekin Baztan), kontrako birekin (UPN eta Baztango Independienteak) eta bi abstentziorekin (GeroaBai eta Baztango Idependienteak).

Adierazi dutenez, Plan Berezia eta erroldaren ordenantza Felipe Saragueta Aholkularitzak, Rehabite Aholkularitza Teknikoak eta Ikertaldek egin dituzte. Plan horrek hainbat neurri proposatzen ditu, hala nola eskualdea kuartel hitorikoetan zonifikatzea —Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta Basaburua— eta iraunkortasun adierazleen arabera ostatu turistiko berrien irekiera arautzea.

Hiru iraunkortasun-adierazle

Alderdi garrantzitsuenen artean, hiru iraunkortasun-adierazle definitu dira. Lehenengoak 100 biztanleko 34 ostatu-plazaren muga finkatzen du, eta bigarrenak dio etxebizitza ez-nagusiek ez dutela etxebizitza guztien %35 gainditu behar. Azkenik, hirugarren adierazleak dentsitate espaziala erregulatzen du, kilometro koadroko hamar ohe baimentzen dituelarik gehienez. Hiru adierazle horietako bik ezarritako mugak gainditzen badituzte, ez da irekiera berririk onartuko balioak berriz ere ezarritako parametroen barruan egon arte.

Beste neurri aipagarri bat da dentsitate kontzentratu handiko establezimenduak mugatzea —50 ohe baino gehiago dituztenak—, kuartel bakoitzeko establezimendu bakar batera mugatuta geratuko dira. Kontrol egokia bermatzeko, turismo-ostatu guztiek nahitaez izena eman beharko dute udal-erroldan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


Turista taldeak 25 pertsonara mugatu nahi dituzte Hondarribian ere

"Kaleetatik ezin pasa", hondarribiarrak "masa turistiko honen guztiaren ondorioak pairatzen" ari direla-eta, turista taldeak 25 pertsonara mugatzeko mozioa aurkeztuko du udaleko alkatetza duen Abotsanitz alderdiak: "Azken urteetan agintariek bilatutako... [+]


Eguneraketa berriak daude