Euskararen presentzia azpitituluetara mugatu du Jaurlaritzak turismoa erakartzeko kanpainako bideoetan. Erabili dituen traolak ere gaztelania hutsean daude. Berria egunkariak horri buruz galdetzean, bideoetako bati gaztelaniazko ahotsa kendu dio.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan turismoa erakartzeko kanpainari ekin dio Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Euskadi zain duzu, egongo gara berriz, lelopean. Kanpainarekin, bertako eskaintza balioan jarri eta "itxaropena hauspotu nahi dio sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean".
Euskarak halako egoeratan izaten duen trataera ez dirudi normaltasunera itzuliko denik ordea. Ikus-entzunezkoetan oinarrituko du Turismo sailak komunikazioa eta, Soni Pérez Turismo kontseilariaren esanetan " barnerako zein estaturako" turismoa indartu nahi duten arren, horretarako egin dituen hiru bideoetan gaztelania lehenetsi du eta euskara azpitituluetan soilik ageri da.
Berria-k Turismo sailari galdetu dio ea euskarazko bideorik ba ote dagoen, "ondoren, aldatu egin dute Jaurlaritzaren webgunean jarritako bideoa: euskarazko azpidatziak zituen bideoari kendu egin diote erdarazko ahotsa, eta musika bakarrik utzi diote", azaldu du.
EAEko euskal lurraldeak sustatzeko, sareetan erabiliko dituen traolak ere gaztelania hutsean daude Turismo sailaren webguneko oharrean: #EuskadiTurismo eta #volveremosavernos. Ondoren zabaldu dituen mezuetan, berriz, euskarazko traolak ere ageri dira, baina bideoak jarraitzen du euskarazko ahotsik gabe:
Itxaropenak urrunera garamatza, igarotzen ari garen negu ezohiko honetatik harago. Egoera hau guztiz igarotzean... #EuskadiZainDuzu #EgongoGaraBerriz #TurismoEuskadi #Basquexperience pic.twitter.com/AYzJaqHE0E
— Departamento de Turismo, Comercio y Consumo (@DptoTurComCon) May 6, 2020
Euskarak turismo kanpainetan jasaten duten diskriminazioa lehenago ere auzitan jarri izan da. UEMAk inkesta bat egin zuen 2017an bisitarien artean eta erantzuna argia zen: turistek "euskararekin topo egiteko" ere bidaiatzen dute gurera.
Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.
Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.
Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.
Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.
Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste eragile ugarik datorren larunbatean Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Gasteizko Legebiltzarrak EH Bildu eta EAJren sostenguarekin.
Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.
Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.