Turismo-eredu blindatua herri boteretik ziztatzen

  • Donostiako Idiakez kaleko eraikin okupatuak, Bizitza Da Handiena kanpainako kideek "Herritarron Etxea" izenpetu dutena, zutik dirau, borroka sozialen astearen sinboloak tinko mantendu ditu zimenduak. Zutik dirau Bizitza Da Handiena kanpainak berak, ez baitu imintzio dardaratirik erakutsi hamasei identifikazio, beste hainbeste borra-kolpe eta bi atxilotu jasan izanagatik ere.


2018ko maiatzaren 25an - 14:09
Ertzaintzak bi atxilotuak jazarri zituen unea (Arg: Topatu)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gora-behera gutxirekin hasi zen borrokak topo egin du jada aurrez espero zitezkeen oztopoekin. Turismoaren Mundu Erakundeko (TME) ordezkariak Donostiara iritsi zirenetik, Eusko Jaurlaritzak indarrak biderkatu ditu Bizitza Da Handienak hiriko postala zikintzea ekiditeko, horren erakusle da asteazkenean Tabakalera inguratzen zuten ertzain kopurua.

Astearte gauean hasi ziren Bizitza Da Handienakoak TMEkoei ongi-etorria egiten. Gauez atera ziren kalera, WTO go home pankarta eskegi zuten Maria Kristina bost izarreko hotelaren parean, eta suziri bat bota zuten airera. Gau hartan bost lagun identifikatu zituen Poliziak.

 

Ostegun goizean Kursaal parean bildu ziren hainbat lagun, BiziLagunEkin plataformak eta pentsionistek deituta. Bigarren abisua eman zieten TMEko ordezkariei, "turismoak herria hiltzen du" oihuka. Batzarkideei mezu bat helarazteko saiakera ere egin zuten, eta orduan erakutsi zuen TMEak arratsaldean Tabakaleran berretsiko zena: herriaren aldarrikapenek ez dute turismoaren goi-bilera inguratzen duen paretarik zeharkatuko.

Idiakez kaleko eraikinean egunero lez bazkari herrikoia egin zen, eta horren ostean Iñaki Gil de San Vicentek Donostia eta Europako kapitalari buruzko hitzaldia eman zuen. Estitxu Eizagirrek idatzi bezala, zer dago turismoaren atzean? galdera biluztu zuen, eta bigarrenez konfirmatu zen ordu gutxiren buruan pasatuko zena. "Munduko kapitalarentzat egun bigarren negozio errentagarriena da (armagintzaren ostean), eta turismoak era honetako espazioak behar ditu: poliziak josiak, inongo gatazka sozialik erakusten ez duten kaleak". 

Gladys Enea parkean izan zen Bizitza Da Handienaren hurrengo zita. Bi hitzaldi eman ziren bertan, bata Kaletikaren eskutik Donostiako etxegabetuen egoera azaltzeko, eta bestea presoei buruzkoa, Kalera Kalerak emanda.

Hitzaldiak bukatu eta asanblada hasi zuen Bizitza Da Handienak, Tabakalera ertzainez inguratua zegoen bitartean. Airezko bisita ere jaso zuen asanbladak: drone bat izan zuten zelatan. TMEaren ordezkariak Tabakaleran luntxa zuten bitartean egingo zen ekintza findu zuten asanbladan. Eusko Jaurlaritzak eremuan jarri zuen polizia-bitarteko kopurua kontuan hartuta, erabaki zuten ez zutela Tabakalerara sartzeko ahaleginik egingo, txilibituekin zarata egingo zutela eta ekintza bukatutzat emango zela.

Baina ez zen hain erraza izan. Polizia oldartu egin zen, kazetari batzuk eta grabatzen ari ziren norbanakoak identifikatu zituzten, eta porrak aterata kolpeka hasi ziren eskuak goian mantendu zituzten manifestarien aurka. Bultzada aprobetxatuz, ertzainek bi lagun lurrera bota eta atxilo eraman zituzten. Tentsio handiko unea izan zen. 

 

 

Atxilotuak gaueko 22:00ak aldera sartu zituzten komisaldegian, eta Bizitza Da Handienako kideek txandak antolatu zituzten atxilotuak askatzeko momentuan harrera egin eta kideak babesteko.

Turistei saltzen zaien Donostiako postala paper bustia bilakatu zen orduan. Eguzkia, pintxoak eta hondartza beharrean, euria, porrak eta atxilotuak atondu zuten hiria. Atxilotuak gaueko 1:30ak aldera askatu zituzten, autoritateari erresitentzia larria egitea egotzita.

Errepresioaren aurrean, erantzun bateratua

Atxiloketak eta poliziaren gehiegikeria salatzeko prentsaurreko batekin hasi du Bizitza Da Handienak ostegun goiza. Eusko Jaurlaritzaren parean, eraikin okupatuaren atarian egoten diren bi zanpantzarrak zaindari, eta elkartasuna adieraztera agertu diren pertsonen babesarekin, Bizitza Da Handienakoek esan dute: "Atzo arratsaldean, Turismoaren Mundu Erakundeko ordezkariak luntxa izan zuten Tabakaleran. Hiritarron eta bizikidetzaren plaza kultu, garbi eta idilikoa omen den horretan. Guk, protesta baketsu bat egin genuen hau arbuiatu asmoz, ulertzen dugulako Donostiako turistifikazioak kalte larriak egiten dizkiola hiriari, inor bizi ezin den postal polit bezain hila utziz. Gure armak txilibitoak eta garrasiak ziren. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak polizia kopuru exajeratua jarri zuen gure aurrean. Poliziaren jarrera oso desproportzionatua izan zen: inongo arrazoirik gabe, protestan ari ginenok bortizki jo gintuzten. Guk, desobedientzia eta elkartasuna erabili genuen gehiegikeria biolento honen aurrean; hala ere, bi kide atxilotu zituzten arbitrarioki".

 

 

Tabakalerako gertaerekin indarrak hartu eta borroka sozialen astearekin aurrera jarraitzea tokatu zaie Bizitza Da Handienakoei. Osteguneko egitaraua zabala izan da: bazkalostean segurtasun digitalari buruzko hitzaldia eman dute "herritarron etxean", eta horren ondotik bi elkarretaratze deitu dituzte. Arratsaldeko 18:30ean mugimendu feministak deituta Bulebarrean elkartu dira gerren aurka. Gogorarazi dute larunbatean 12:00etan manifestazioa egingo dutela Getxon, Sener armagintza enpresa salatzeko.

 

Bulebarretik Santa Maria elizaren parera joan dira, eta bertan, ostegunero bezala, turistifikazioaren eta Alde Zaharrean eraiki asmo den hotelaren aurkako elkarretaratzea deitu du Hotel + EZ plataformak. 

 

Osteguneko gaua izan da orain arteko girotuena eta jendetsuena. Kulturak badu bere oholtza eraikin okupatuan: bi emakume argentinarrek monologo feminista egin zuten, eta afalostean bi kontzertu eman ziren, Hatxe eta Eraul. Tentsioak baretu eta disfrutatzeko unea izan zen. 

Ostiraleko manifestazioa

Kalteak digerituta eta pozak indarberrituta hasi du ostirala Bizitza Da Handienak. Gaur zita garrantzitsua izango da arratsaldeko 18:30ean, eragile eta herritar guztiei dei egin baitiete BiziLagunEkin plataformak deitutako manifestazioan parte hartzeko. Saguesetik abiatuko da, eta eguraldia lagun edo ez, jendetza biltzea espero du Bizitza Da Handienako antolakuntzak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizitza Da Handiena
2019-09-27 | Topatu.eus
Hainbat identifikatu egon dira Donostian protesta sozialaren aldeko elkarretaratzean
Bizitza Da Handiena ekimenak elkarretaratzea deitu du gaurko Donostiako epaitegien aurrean. Maiatzan izandako borroka astearen harira kide batek zuen gaur epaiketa. Ertzaintza bertaratu egin da eta hainbat kide identifikatu ditu.

2019-05-21 | ARGIA
Irailera arte atzeratu dute oraingoan eraikin publiko bat okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]


2019-05-14 | ARGIA
Astebete atzeratu dute eraikin publikoa okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta... [+]


Gazte bat epaituko dute Bizitza Da Handienak astebetez eraikin publiko batean eginiko okupazioagatik

Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]


2018-11-30 | ARGIA
Prentsaurreko batengatik Mozal Legeaz zigortu dituztela eta ez dutela ordainduko jakinarazi du Bizitza Da Handienak

Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek... [+]


2018-09-19 | ARGIA
Ertzaintzak aitortu du pertsona bat euskaraz hitz egiteagatik identifikatu zuela

Donostiako Ertzain-etxeko burutzak onartu du herritarren hizkuntza eskubideak ez zituztela errespetatu maiatzean Donostiako Bizitza Da Handiena astean izandako identifikazio batean. Barkamena eskatu du ertzainen izenean eta agenteei jardunbide egokia zein den azaldu zaiela... [+]


2018-09-13 | ARGIA
Bizitza Da Handiena asteko bi epaiketetako bat bertan behera utzi dute behin-behinean

Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Defentsa eskubidearen urraketa
Epaiketak hastear, abokatua ere auzipetu dutela salatu dute Bizitza Da Handiena-ko eragileek

Prentsara bidalitako ohar baten bidez jakinarazi dute joan den maiatzean Bizitza Da Handiena dinamikan parte hartzeagatik atxilotu eta identifikatutakoen aurkako epaiketak datorren astean hasiko direla. Kontzentrazioak deitu dituzte Egiako epaitegiaren aurrean, Donostian. Gogor... [+]


Ez deitu “borroka sektorialak”, oinarriak dira

Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?


Herri boteretik “Euskal Erregimena” borrokatuz

Maiatzaren 19tik 27ra Bizitza Da Handiena kanpaina gauzatu dute Donostian. 63 herri mugimenduk eta sindikatuk “borroka sozialen astearekin” bat egin dute, eta “herritarron kapitala” aldarrikatu dute. Lubaki desberdinek fronte bakarra osatu dute. Ozenen... [+]


Citizens of Donostia to the World Tourism Organization: “We don't agree”

The Bizitza da handiena ('Life is the Greatest Thing') campaign was held in Donostia from 19th to 27th May. 63 citizens' movements and trades unions joined in with the "social struggle week" and proclaimed the need for a "citizens' capital"... [+]


2018-05-24 | ARGIA
Donostia erdialdean errefusarentzako edukiontziak zigilatu dituzte erraustegia salatzeko

kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.


2018-05-24 | ARGIA
Azken txanpan sartu da Bizitza Da Handiena: pentsiodunen manifestazioa eta okupazioaren azken gaua

Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude