Albiste-monolaborea batere ohikoa ez duen herrialdea da India/Bharat, baina duela bi astez geroztik gertaera bati begirik kendu gabe dagoela esatea ez da esajerazioa. Ezta bereziki harrigarria ere bere ezohikotasunean, halakoa delako gorabeheraren soslai humanitarioa.
Azaroaren 12an, igandez, egunsentian, Uttarakhand estatu ipartarreko Silkyara Band eta Barkot artean 134. Errepide Nazionala laburtu eta errazteko eraikitzen ari diren 4,5 kilometroko tunelaren zati potolo bat, 65 metrokoa edo, erori egin zen, tunel-lanek egun duten sarbide bakarretik 200 bat metrotara. Harri-jauziak ez zuen inor azpian hartu, baina 41 langile utzi zituen barnean harrapatuta barruan. Haiek erreskatatzeko lanak, hasiera batean horren zailak ez zirela izango ziruditenak, katramilatzen joan dira eta, bizirik ez ezik onik eta oinarrizko baliabideak (airea, argindarra, ura eta elikagaiak) helarazten zaizkien arren, hamasei egun eman behar izan dituzte harrapatuta.
Erreskate-lanak katramilatu eta luzatu ahala, harrapatuta daudenen familiartekoen hersturarekin batera, iritzi publikoaren –zati baten bederen– haserrea ere oldartu egin da. Agian ez horrenbeste erreskatearen moteltasunagatik (baldintza makurretan ari dira lanean: 1.700 metroko altueran dago tunela, errepide deabrutu batetik etorri behar du sorospenak, tunel-hondeagailua hautsi egin zaie…), baizik lehendik lanek eta langileek zituzten baldintza taxugabeengatik.
Baina ez da horretan agortzen kritika, proiektuaren beraren nondik norakoak eta egokitasuna ere hizpide bihurtu baitira. Ingurumen kaltebera batean ari dira tunela eraikitzen, eta obraren xedea da Himalaian barnerago geratzen diren hainbat saindutegi hinduetarainoko irispidea erosotzea, Narendra Modi lehen ministroaren agenda politikoaren esanera. Hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean, gertakaria ez da hutsala. Eta arreta egundokoa izaten ari da bertako hedabideetan.
Urrutiago gaudenontzat, noski, ez luke horrenbesteko erakarmenik albisteak. Baina memoriak ezarian gogorarazten digu Thailandiako Tham Luang koban 2018an hamazazpi egunez harrapatuta egon ziren gaztetxoen kasua, mundu osoan albiste izan zena. Eta batez ere, kidetasunagatik, 2010ean, Txileko Copiapóko San José ustiategiko 33 meatzari bi hilabete baino gehiagoan lurpean egonarazi zituena, eta haien erreskatea mundu-mailako ikuskizun bihurtu zena.
Indiako kasu honetan, ez da halakorik inondik ere. Albistea, apenas ezagutu da gure artean. Bertako gobernuak ere hala nahiago duelako? Indian gertatzen delako? Aurreragokoak baditugulako?
Informazioan ere bada tunel-ikusmena nonbait.
Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]
Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]
Inoizko okerrenean daude India eta Kanadaren arteko harreman diplomatikoak: indiar enbaxadorea eta beste bost goi diplomatiko bota ditu Ottawak joan den astean; eta, ordainetan, beste horrenbeste egin du berehalaxe New Delhiko gobernuak.
Indiako lehen ministro Modik 400 jarleku baino gehiago lortu behar ditu hauteskunde nagusietan, arrakasta dela esateko. Egungoak baino gutxiago lortuko balitu, porrota izango litzateke, koalizioak gehiengoari eutsiko balio ere. Ekainaren 4ko emaitzek erakutsiko dute korapiloaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
NewsClick ezkerreko hedabidearen sortzaile eta erredaktore burua eta Amit Chakravarty giza baliabideen arduraduna atxilotu ditu Indiako Poliziak, zenbait egoitza eta hainbat kazetariren etxebizitza ere miatu dituzte.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Duela lau hilabete, zenbait kirolarik Indiako Borroka Libreko Federazioko burua salatu zuten sexu-abusuak egiteagatik. Igandean protesta egin dute Jantar Mantaren, Indiako Parlamentutik gertu. Salatuetakoen artean daude olinpiar jokalariak, eta Poliziak atxilotu ditu hainbat.
Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]