Astelehenean bidalitako komunikazioan enpresak adierazi zuen irailean lanean egon nahi duela bitarteko guztiekin, baina eskirolak behar ditu horretarako. Hori edo amore ematea eta kaleratuak berriro onartzea.
Astelehenean Tubacexeko zuzendaritzak komunikatu berria plazaratu zuen, kasu honetan, langileentzat. Dokumentuak hainbat paragrafo izan arren, bi mezu argitan laburbildu daiteke: ez dute langile batzordeak eskatzen duena egingo (Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitea kendu, EAEko Auzitegi Nagusiak 129 kaleratzeak bertan behera utzi eta gero) eta abuztuan zein irailean ahalik eta gehien produzitu nahi dute.
Testuak zenbait ironia ditu. Alde batetik, zuzendaritzak berriro errepikatzen du enpresa batzordeak ez diola erantzun bere proposamenari. Baina, bestetik, errepikatzen du ez duela helegitearekin atzera egingo, inondik inora. Hau da, ez dute beteko sindikatuek exijitu duten baldintza bakarra greba amaitzeko.
Eskutitzak duen beste ironia bat da zuzendaritzak berriro aipatzen duela grebak zalantzan jartzen duela lantegien bideragarritasuna. EAEko Auzitegi Nagusiko epaileek ez zuten hori sinisgarritzat jo sententzietan, baina Tubacex bera kontraesanean erortzen da honakoa esaten duenean, aldi berean: "abuztuan jarduera maila handiena mantenduko da, errendimendu operatibo osoan funtzionatzeko abuztuaren 30eko astetik aurrera".
Mehatxuak badakigu zeintzuk diren, lantegiak itxiko dituztela. Nahiak ere argiak dira, ahalik eta tutu gehien ekoiztea. Eta itxaropena, eskirolek zuzendaritzaren ipurdia salbatzea
Nola da posible Amurrio eta Laudioko fabriken etorkizuna arriskuan egotea, euren asmoa bada azpiegiturak gaitasun osoz aritzea? Badirudi enpresako arduradunak eskizofrenia hutsean sartu direla berriki eta euren nahiak, mehatxuak eta itxaropenak nahasten ari direla modu publikoan.
Mehatxuak badakigu zeintzuk diren, lantegiak itxiko dituztela. Nahiak ere argiak dira, ahalik eta tutu gehien ekoiztea. Eta itxaropena, eskirolek zuzendaritzaren ipurdia salbatzea.
Tubacexeko arduradunek hainbat hilabeteko isiltasuna gorde dute, gatazka ikusezin bilakatzeko. Dudarik gabe, uste zuten greba bertan behera geratuko zela euren kalkuluei eragin gabe. Baina abuztuan gaude eta euren plan guztiak erortzen ari dira. Eurek aitortu bezala, lan karga dago eta fabrikak geldituta daude.
Ondorioz, uztailera arteko poker aurpegia urratzen hasi zaie. Maiatzean iraungiko zen eskaintza egin zuten. Antza, hori izango zen bakarra. Uztailean etorri da beste bat, eta grebalariek onartu ez dutenez, bistakoa da zuzendaritza burua galtzen hasi dela.
Lehen isiltasuna zena hitz jario bukaezina bihurtu da bat-batean. Ezer berririk esan gabe, hori bai. Tubacexek ez du gogorik erakutsi kaleratzeak indargabetzeko eta bere itxaropen guztiak jarri ditu Madrilgo Auzitegi Gorenean.
Baina bitartean greba ez da eten, eta irtenbideak agortzen ari dira Esmorisek lideratzen duen taldearentzat. Jadanik hiru komunikatu publiko egin dituzte azken astean enpresa batzordea sakatzeko. Aldiz, atzoko deia langileei, lanpostuetara itzuli daitezen, etsituta dagoen zuzendaritza baten muturreko neurria da, indar erakustaldiaren kontrakoa, nahiz eta dozena bat polizia izan bere agindutara.
Grebak zuzendaritza zokoratu duela ikus daiteke ez bakarrik enpresan sortu den urduritasunean, baita sumatzen den tentsio mailan ere. Azken asteetan polizia eta autobusak itzuli dira lantegietara eta, horrez gain, etengabeak bihurtu dira grebalarien kontrako intoxikazio eta kriminalizazioak zenbait komunikabideren partetik. Ez da falta izan CCOO sindikatuko EAEko idazkariaren deia greba amaitzeko eta, aste honetan, kartak agortzen ari direnean, Tubacexeko arduradunek dena jarri dute jokoan, eskirolek lagunduko dituztelakoan.
Gauzak horrela, badirudi abuztua oso beroa izango dela, eta ez eguraldiagatik, baizik eta Tubacexeko greba une erabakigarrian sartuko delako eta zuzendaritza setiatua sentitzen ari delako; eta ez dago animali arriskutsuagoarik, inguratuta sentitzen dena baino.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Altsasuko enpresak likidaziorik gabeko hartzekodunen lehiaketa iragarri zuen pasa den asteartean, 48,8 miloi euroko zorra baitu autobusen enpresak. Gaur egun 367 pertsonak egiten duten lan bertan.
Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.