“Tubacexeko grebak oihartzuna izan du Alemaniako ezkerreko prentsan”

  • Astebete igaro dute  Euskal Herrian Humbert Brieden eta Huberto Wolf-ek, Baskale elkarteak antolatutako bisita batean. Elkarte horretako kidea da Klaus Armbruster. Hannoverko memoria historikoko taldeko eta Ver.di sindikatuko kideek hartu dute parte bidaian. Memoria historikoan sakontzea izan da bidaiaren helburu nagusia, baina Aiaraldera ere bertaratu dira, bestelako helburu batekin: Tubacexeko grebaren nondik norakoak ezagutzea. 

Baskale elkarteak antolatutako bisita batean hurbildu ziren Tubacexeko greba mugagabearen nondik norakoak ezagutzera. Argazkia: Aiaraldea.eus

2023ko maiatzaren 16an - 08:30

Zer dela eta etorri zarete Euskal Herrira?

Humbert Brieden: Memoria historikoari lotutako talde bateko kideak gara gu. Nazismoa ikertzen gabiltza 1981. urtetik. Alemaniako historia militarra ikertzen ari gara, Hannoverreko zonaldean. Konturatu gara bertatik hurbil bazegoela naziek erabilitako aireportu bat, eta bertatik atera zela Kondor Legio ospetsua.  Hegazkin bonbardeatzaile astunen pilotuen %70 entrenatu zuten aireportu horretan, Wunstorfeko udalerrian dagoena. Bertatik joan ziren Madril eta Andaluziako hainbat zonalde bonbardatzera, baita Gernika ere. Hainbat liburu argitaratu ditugu ikertutakoa plazaratzeko. 

Horrez gain, Alemaniako estatuak pilotu horiekiko izandako tratua ere  aztertu dugu. Isiltasun handiarekin egin dugu topo. Jende orok esaten zigun ez zirela Espainian egon eta ez zutela Guda Zibilean parte hartu. Baina oso ageriko probak aurkeztu genituen, eta azkenean onartu behar izan dute pilotu horien parte hartzea.

Horrez gain, Euskal Herriarekin loturak garatzeari ekin diogu, Gernikarekin batez ere. Jende elkartrukea egin dugu. Alemaniako jende bat Gernikara joan gara eta hemengo jende bat Alemaniara etorri da. 25 urte daramatzagu bidaiak egiten eta bonbardaketaren urteurreneko ekitaldietan parte hartzen.

Klaus Armbruster: Duela 10 urte ezagutu genuen elkar, eta Baskale elkarteko kideok euren erakusketa bat itzuli dugu euskarara, Kondor Legioaren historiari buruzkoa. Euskal Herriko eta Kantabriako 40 udalerritan egon da ikusgai, baita Laudion ere. 

Humbert Brieden: Horrez gain, Ver.di sindikatuarekin aritu gara elkarlanean, zerbitzu publikoen esparruan aritzen dena, eta bidaiak antolatu ditugu elkarrekin. Bidai honetako parte hartzaile gehienak sindikatuko kideak dira, jubilatuak gehienbat. 

Aiaraldera, aldiz, bertako langile mugimenduaren nondik norakoak ezagutzera etorri zarete, Tubacexeko greba batez ere. 

Klaus Armbruster: Orain arte bidaiak memoria historikoaren gaian zentratu dira batez ere. Orain, ikusita bidaian sindikalista askok parte hartzen zutela, apur bat ireki egin dugu, langile mugimenduaren, greben edota mugimendu sozialen gaiak ere jorratzeko. Hor sortu zen Aiaraldea bisitatzeko ideia. 

Alemanian badute Tubacexeko grebaren berri?

Klaus Armbruster: Bidaian etorri direnetako batzuk asko dakite gaiari buruz, eta beste batzuk oso gutxi edo ia ezer ez. Grebaren arrakastari eta horren atzean dagoenari buruzko hainbat artikulu atera dira Alemaniako ezkerreko prentsan. Ez zen enpresa bateko greba hutsa izan, eskualde osoko mugimendu soziopolitiko bat baizik. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


Eguneraketa berriak daude