Tubacex taldeak ITPk irekitako bidea jarraitu eta gero, lan gatazka modu zibilizatuan amaitzeko atea itxi du, ez baititu kaleratutako langileak onartuko. Zuzendaritzaren jokaerak suizidioa badirudi ere, babes handia daukan estrategia da.
Aste honetan azaldu zien Tubacexeko zuzendaritzak sindikatuei kaleratutako beharginek ez zutela lantegietara itzultzeko aukerarik izango, eta etxean dauden bitartean kobratzen geratuko direla. Erabakiak ez zuen inor ezustean harrapatu, ITPko adibidea jarraitu baitu multinazionalak, baina lan gatazkaren itxiera txukuna ekidingo du.
Izan ere, enpresak argi eta garbi adierazi du bere asmoa epaiak ez betetzea dela, eta berriro proposatuko ditu “irteera negoziatuak”. Kaleratze horiek egiteko erraztasunak izango ditu Tubacexek. Izan ere, kaleratutako langile batzuek jadanik beste lanpostu bat topatu dute, eta gainerakoentzat denbora luzez etxean lan egin gabe egotea ez da etorkizun oso xamurra, aintzat hartuta urtebetea edo gehiago igaro daitekeela Auzitegi Gorenak helegitearen ebazpena atera arte.
Beste modu batean esanda, zuzendaritzak zirrikitu legalak baliatuko ditu “mobbing” legala abian jartzeko eta kaleratzeak atzeko atetik gauzatzeko.
Epaiketak galdu eta gero, Tubacexeko zuzendaritzak ahalegina egingo du kaleratzeak adosten, langileak etxean utzita, "mobbing" legala baliatuta
Estrategia hori ezinezkoa litzateke erakunde publikoen babesik gabe, eta egun hauetan ez da Eusko Jaurlaritzaren aldetik inolako kritikarik entzun Tubacex enpresaren burugogorkeriari dagokionez. Hain legezalea den gobernuak beste alde batera begiratu du kasu honetan eta, aldiz, Arantza Tapia Sailburuaren ahotik errepikatu dira Tubacexeko arduradunek esandakoak: normalitate berrira itzuli behar dela (hau da, arruntatzat hartzea sententziak ez direla beteko), lantegia ahalik eta lasterren ireki behar dela... Zuzendariek sindikatuei esandakoa, funtsean.
Polizia hainbat aldiz bidali dute lantegietara gutxi batzuen lan egiteko eskubidea bermatzeko, baina 129 kaleratuen eskubide bera ez da hain garrantzitsua, antza.
Zuzendaritzaren kudeaketa suizida
150 eguneko greba gaindituta, zuzendaritzak kudeaketa ezin okerragoa egin du pandemia hasi zenetik, arazo estrukturalak dituela antzezteko. Epaileek adierazi bezala, pandemia egoera ez zen Tubacexek esandakoa bezain larria izan, zeinetan enpresak uko egin zion Gizarte Segurantzako kargak ez ordaintzeko aukerari, etorkizun motzean kaleratzeak gauzatu ahal izate hutsagatik.
Hau da, kaleratzeak egiteko, ehunka langileren gizarte kargak ordaindu zituen enpresak eta, gainera, langile horiek guztiak bere gain geratu dira berriro, sententzien ondorioz. Etxean geratzera behartuko ditu enpresak, baina berdin kobratuko dute. Zentzurik gabeko bi erabaki.
Krisialdia, bai ala ez?
Tubacexek behin eta berriro errepikatu du bere sektorea -gasa eta petrolioa- trantsizio garaian dagoela eta moldatu beharra dagoela, langileak kaleratuta. Enpresaren norabidea eta errealitatea, ordea, kontraesankorrak dira baieztapen horrekiko.
Tubacexeko zuzendaritzaren kudeaketa suizida izan daiteke grebalarien artean beldurra eragiteko
Alde batetik, 2019an egungo egoera ezagutzen bazen, zergatik egin zuen apustu Tubacexek Ekialde Hurbileko enpresen erosketan, gasaren merkatuan sakontzeko (NTS taldea, hain zuzen)? Non daude energia berriztagarrien aldeko inbertsioak?
Bestetik, nola liteke Alvaro Videgain presidente ohiak, martxoan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean, esatea eskarien zerrenda igo egin zela eta aldi berean aipatzea egitura krisia dagoela; noiz eta gasolina inoiz baino garestiagoa den unean?
Kudeaketa suizida edo beldurra eragiteko estrategia?
Aste honetako bileran, zuzendaritzak beste iltze bat gehitu zion balizko hondamendi egoerari, ordainketak etetetik hurbil dagoela adieraziz, nahiz eta duela gutxi ziurtatu 150 milioi euroko kutxa duela.
Ikus daitekeen moduan, Tubacexeko buruek mezu kontraesankorrak zabaltzen dituzte publikoaren arabera. Inbertsoreen eta merkatuaren aurrean osasun ekonomiko paregabea saltzen dute. Sindikatuen aurrean, aldiz, koadro ilun eta larria, greba mugagabeari bezeroen artean konfiantza falta sortzea leporatuta.
Zuzendaritzaren disonantziak bi azalpen ditu. Edo nahiago dute TTI eta Aceralava itxi harropuzkeria hutsagatik (bistakoa da legeari izkin egiten saiatuko direla ahal bezain beste, sententziak ez onartuta), edo grebalariak urratzeko azken beldur estrategia abiatu dute, lanuzteak garaipen argia ekarri ez dezan.
Kasu batean zein bestean, langileek erabaki beharko dute zein den lan gatazkaren etorkizuna, enpresak ez baitu asmorik epe motzean akordiorik lortzeko, eta proposatu duen hurrengo negoziazio mahaia Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen inguruan hitz egiteko izango da zuzenean.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Altsasuko enpresak likidaziorik gabeko hartzekodunen lehiaketa iragarri zuen pasa den asteartean, 48,8 miloi euroko zorra baitu autobusen enpresak. Gaur egun 367 pertsonak egiten duten lan bertan.
Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.