Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko litzateke”. XIX. mendean karlismoa menderatu zuen Espartero jeneral liberalaren esaldia izan ei zen.
Esparteroren biografistek ukatu egin dute esaldi hori harena denik, baina berdin dio, ez bada haren esaldi bat, Espainiako eskuinak pertsonaia askatzen du tarteka, aldez edo moldez. Oraingoan Jesús Fernández-Villaverde ekonomialari eskuindarrari egokitu zaio. Enric Juliana La Vanguardia-ko zuzendari albokoaren kronikan irakurri ahal izan zen jeneralaren izena Madrilgo Rafael del Pino Fundazioan emandako hitzaldi arrakastatsuan. Fundazio hori Espainiako enpresa munduko lider esanguratsuenen erreferentzietako bat da, eta Fernández-Villaverde trumpismoa Espainiaratu nahi duen ideologo berria, Julianaren aburuz.
Fernández-Villaverde aspalditik ari da ohartarazten PP: Voxekin gobernu ituna egiten ez badu, hauteskundeetako bere gehiengoa oposizioan hilko da arrakastaz. Hemen bere errezeten osagai zahar berrituen muina: bat, eskuinen batasun autoritarioa era modernoan, hots, burdinazko eskua zetazko eskularruan; bi, teknologia berriek eta adimen artifizialak bultzatutako ekonomiaren hazkunde indartsua, merkatu are desarautu eta malguagoan, egungo EBk bermatzen ez duena.
Ekonomialariak Madrilgo konferentzian esandakoaren arabera, Espartero jenerala da Espainiako historian izan den pertsonaiarik kaltegarriena, Lehen Gerra Karlistan (1833-1840) ez zuelako karlismoa suntsitu eta harekin akordioa egin zuelako. Horren ondorioz, gaur egun lau alderdi karlista daude Espainiako Kongresuan: Junts, ERC, EAJ eta EH Bildu.
Albo batera utzita historiarekiko zorroztasuna, kontua da AEBko haize ufada berrien bultzadaz, Europako eskuin mota guztiak gobernu dantzarako prest direla, eta hurrengo dantzaldia Alemanian izango dela otsailaren 23an. Aurreikuspena: CDUko kristau-demokratak gailenduko dira, bigarrena eskuin muturreko Alice Weidelen AfD izango da, eta gobernua eratu ahal izango dute. Egingo dute? CDUk hainbat ate ireki ditu azkenotan, eta Elon Musk lagun, badirudi baietz.
Eta Espainian? Pedro Sánchezen gobernuaren zailtasunekin, Espainiako eskuin batua –PP-Vox, bat bitan– lanean ari da datozen hilabeteei begira, edo asko jota, 2027ari so. Ipar-mendebaldeko haizea lagun dute. Fernández-Villaverdek ez zuen esan zer egin beharko litzatekeen “karlista” modernoekin, baina haren pentsamendua irakurtzea ere ez da horren gaitza kasu honetan. Voxek bere programan du alderdi abertzaleak legez kanpo jartzea, PPko Isabel Díaz Ayuso ados dago, eta popularren beste hainbat “baroi” ere bai. Muturreko beldurrak izoztu egiten du bat, baina beldurrik ez izateak inozotu.
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.