Trumpen azken erabakia: Jerusalem Israelgo hiriburu izendatu du

  • “Agerikoa dena ofizialki iragartzeko ordua da”. Horrela argudiatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hartu berri duen azken erabakia: Jerusalem Israelgo hiriburu izendatu du nazioarteko agintarien abisuei muzin eginez eta egoera larrian utziz Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Israelek txalotu egin du Trumpen erabakia. Palestinan, bestalde, haserrea eragin dute.


2017ko abenduaren 07an - 11:08
"Esker ona" adierazi dio Netanyahuk Trumpi emandako urratsagatik.

AEBtako enbaxada lekuz aldatzearen ondorioz dator erabakia: Tel Avivetik Jerusalemera. Diplomazia arazoengatik hiru urte iraun dezakeen prozesua izan daitekeen arren, erabakiak argi uzten du zeintzuk diren Etxe Zuriko buruaren asmoak. Prentsaurreko bidez, edozeren aurretik, “bere herrialdearen interesak defendatuko” dituela azpimarratu du eta helburua palestinarren eta israeldarren artean bakea lortzea dela berretsi du.

Nazioarteko agintari gehienak Jerusalemeni buruzko ebazpen zehatzik ez dezala egin ohartarazten saiatu dira azken egunetan. NBEk, NATOk, EBk nahiz herrialde musulman eta arabiarretako buruek eskualdean ezegonkortasuna areagotuko duela ohartarazi dioten arren, hauteskundeetan esandakoa bete du.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak “esker onez” hartu du albistea. Urteetan eman nahi izan den baina inor ausartu ez den erabakia dela nabarmendu du eta “aurrera pauso ausart eta justua” dela.  “Zinez eskertzen diot AEBtako presidenteari urrats hau eman izana”. Palestinan, ordea, hautsak harrotu ditu Etxe Zuritik iritsitako adierazpenak. Hamasek Palestinako herriari eginiko eraso nabarmena dela adierazi du. Palestinarrek Jerusalem dute euren hiriburutzat eta datozen egunak “amorru” egun izendatu dituzte “eurena dena defendatzeko”. Hamasek argi utzi du ez dutela Washingtonen bitartekaritzarik onartuko Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan. Bien bitartean, Netanyahuk berretsi du ez duela Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortzen ez duen beste biderik onartuko etorkizuneko negoziaketetan.

Arazo historikoa

Duela 70 urte NBEk Palestina zatitu zuenean, Jerusalem nazioarteko administrazioaren esku geratu zen. Israelek, ordea, ez zuen hitzarmena bete eta berehala okupatu zuen hiriaren mendebaldea, baita Palestinaren eskumenetan zegoen ekialdea ere 1967ko Sei Eguneko Gerraren ostean. Egun, 875.000 lagun bizi dira Ekialdeko Jerusalemen: 200.000 israeldarrak dira; 324.000O palestinarrak. Okupazioa sendotze bidean, Israelek juduentzat baino ez diren etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du. Palestinarrak bigarren mailako herritarrak dira Israelgo agintarientzat eta erabat baztertuta daude. Esaterako, palestinarren %59ak baino ez du ur sare publikoa erabiltzeko baimena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donald Trump
Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Kanpainaren “tenperatura jaisteko” eskatu du Bidenek, dena bere aurka doanean

Trump tiroz zauritu dute larunbatean, kanpainako mitin batean. Atsedenerako hiru egun hartu ditu, gaur arte. Biden jada hiru aldiz agertu da komunikabideen aurrean, aurkariaren aurkako atentatua salatzeko. Azken adierazpenean kanpainaren erritmoa moteltzeko mezua luzatu du;... [+]


Trump atxilotu dute, hauteskundeetako emaitzak faltsutzea eta talde kriminala osatzea egotzita

New Yerseytik Georgiako Fulton espetxera hegazkin pribatuan iritsi, fitxa poliziala egin eta 200.000 dolarreko fiantza ordainduta 20 minuturen bueltan kanpoan zen berriro. Ikusmira handia sortu du fitxa polizialak.


Hauteskunde emaitzak faltsutzeagatik inputatu dute Trump

Ez da lehen aldia Donald Trump AEBetako presidente ohia epaitzen dutena. Oraingoan, ordea, lau kargu leporatuta inputatu dute. Horien artean, 2020ko hauteskundeen emaitzak faltsutzea eta 2021eko Kapitolioko erasoa sustatzea. Gaur pasako da epailearen aurretik.


Beste behin epaitu dute Trump, oraingoan dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzita

Etxe Zuria utzi ostean gobernuko dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzi diote AEBetako lehendakari ohiari. Lehen aldia da bertako lehendakari ohi bat federalki epaitzen dutena.


Donald Trump inputatu dute etxean zituen agiri sekretuen auzia medio

AEBetako lehendakariak Mar-A-Lago-ko Floridako bere etxean hainbat agiri sekretu ofizial gorde zituen bere agintaldian eta hori dela eta zazpi delitu egozten dizkiote.


Donald Trump bihurtu da kargu kriminalei aurre egingo dien AEBetako lehen presidente ohi

Pornografian aritzen den Stormy Daniels aktoreari 120.000 euro ordaintzeagatik auzipetu du Donald Trump New Yorkeko epaimahai batek. Ustez, emakumearekin harremanak izan zituela ez zabaltzearen truke egin zuen ordainketa. Salaketaren xehetasunak ez dira argitaratu, baina Trump... [+]


2022-08-09
Donald Trumpek Floridan daukan etxea miatu du FBIk

AEBetako komunikabideetan zabalduari segi, Polizia federala ikertzen ari da Trumpek dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen. "Jazarpen politikoa" salatu du AEBetako presidente ohiak.


2022-07-20 | Axier Lopez
Kalean otso, etxean…?

Presidente bat [Trump] prest badago, gezurren eta engainuen bidez, bere jarraitzaileak gerra zibilera bultzatzeko, horrek dakarren giza kostua kontuan hartu gabe, zer gehiago egin lezake bera berriro [presidente] aukeratzen badute?”, adierazi du Jason Van Tatenhovek... [+]


2022-07-14 | Axier Lopez
Estatu kolpeak antolatzen lagundu dutela onartu du AEBetako gobernuko goi agintari ohi batek

Donald Trumpen gobernuko Segurtasun Nazionaleko aholkulari ohi John Boltonek onartu du munduko beste herrialde batzuetan estatu kolpeak antolatzen lagundu dutela. Hala, AEBek beste nazio batzuetako herritarren bizitzetan etengabe egindako esku-sartzea salatzen dutenei arrazoia... [+]


2021-02-15
Senatuak errugabe jo du Trump

AEBetako presidente ohia Kapitolioko erasoaren antolatzailea izan zenik ez du onartu AEBetako Senatuak haren aurkako impeachment-ean. Trump zigortzeko 67 aldeko bozka ziren beharrezkoak baina 57 senatarik soilik eman dute, tartean Alderdi Errepublikarreko zazpik.


Trumpek azken egunean beste 143 indultatu ditu, tartean, Steve Bannon gerrazalea

Donald Trumpek asteazkenean utzi du AEBetako presidente kargua. Hala ere, bere azken orduetan 143 indultu eta espetxi zigorren konmutazio sinatu ditu, tartean, bere estrategia politikorako buru eta kanpaina zuzendari ohi Steve Bannonentzat. Bannon mundu mailan eskuin muturreko... [+]


Eguneraketa berriak daude