Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea Trumpen gobernuko kideek.
Areagotu egin dituzte AEBek Yemengo hutien aurkako erasoak azken egunetan: martxoaren 15eko gauean, esaterako, eraso "erabakigarria eta bortitza" burutu zuten Sanaa hiriburuan, Donald Trump AEBetako presidenteak ondoren adierazi zuen bezala, eta gutxienez 50 pertsona hil zituzten, Yemengo agintarien arabera. Bada, kazetari estatubatuar batek bonbardeketen berri zuen horiek gertatu aurretik: Jeffrei Goldberg The Atlantic hedabideko editoreak.
Goldberg berak astelehenean hedabide horretan argitaratutako artikulu batean azaltzen duenez, martxoaren 11n Signal aplikazioan talde batera sartzeko gonbidapena jaso zuen, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Kazetariak berak esaten du hasieran "txantxa bat" zela uste zuela, baina ez; behin taldean sartuta, konturatu zen Waltzez gain Trumpen administrazioko kide asko zeudela talde horretan: besteak beste, presidenteorde JD Vance, Marco Rubio Estatu idazkaria, Pete Hegseth Defentsa idazkaria eta Tulsi Gabbard Segurtasun Nazionaleko idazkaria.
Taldean sartu eta berehala, Waltzek honako mezu hau bidali zuen: "Talde hau hutien aurkako erasoak koordinatzeko sortu da, batez ere hurrengo 72 ordutarako". Denbora batez Yemengo matxinoen aurkako erasoen eraginkortasunaz eztabaidatzen aritu ondoren, Vance presidenteordeak adierazi zuen "nazkatuta" dagoela Europa "arazoetatik ateratzeaz": izan ere, AEBetako Gobernu berria behin eta berriz kexatu da Europako herrialdeak "ekonomikoki baliatzen" direla itsas komertzioan barku estatubatuarrek eskaintzen dieten "laguntzaz".
Hutien aurkako erasoen aurrerapena
Lau egun geroago, erasoen egun berean, Hegsethek eman zuen AEBetako administrazioaren asmoen berri: Washingtonen 11:30ak zirela –Euskal Herrian 18:30ak–, Defentsa idazkariak aurreratu zuen Yemengo hiriburuaren aurkako bonbardaketak bi ordu barru gauzatuko zirela. Eta, kazetariaren harridurarako, hala gertatu ziren: AEBetako hiriburuan 13:50 zirela iritsi ziren Yemengo lehen bonbardaketen albisteak. Berehala, Waltzek "lan ikaragarria" mezua bidali zuen taldera.
Goldbergek gertakariaren berri eman ondoren, Trumpek kazetarien galderei ezjakintasunez erantzun zien astelehenean: "Ez dakit ezer. Ez naiz The Atlantic-en zale handia. Desagertzera bidean doan hedabide bat da". Hegsethek ere kazetarien galderei erantzun behar izan zien Hawaiiko aire basera heltzean. "Inork ez zuen gerrarako planik bidali eta hori da esateko dudan guztia".
Signal aplikazioa 2010ean sortu zuten Moxie Marlinspike segurtasun informatikoko espezialistak eta Stuart Anderson robotikako adituak. 2015ean, CIA Inteligentzia Agentzia Zentralaren langile ohi batek, Edward Snowdenek, goraipatu egin zuen aplikazioaren segurtasuna: hain zuzen, mezuak enkriptatuta bidaltzen dira, eta ez dira deszifratzen hartzaileari iritsi arte. "Ezin ditugu zure mezuak irakurri, ezta zure deiak entzun ere. Ez guk ez beste inork", azaltzen du Signalek bere webgunean.
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]