Asteartean egingo dituzte Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak. Ipar ekialde industrializatuko langileriaren botoak berriz ere erabakigarriak izan daitezke. Michigan, Pennsylvania edo Floridan egon liteke garaipenaren giltza.
Azaroaren 3an jakingo dugu Donald Trumpek Etxe Zurian jarraituko duen edo ez. AEBtako hautesleek presidentea hautatzeko ardura duten 538 ordezkari aukeratu beharko dituzte. Estatu bakoitzean ordezkari kopuru jakin bat aukeratu ohi da. Demokrata zein errepublikanoek gutxienez 270 ordezkari batu beharko dituzte Joe Biden edo Donald Trump presidente izendatzeko.
Sistema elektoralak estatu bakoitzean garaile ateratzen den hautagaiari ematen dizkio estatu horretako ordezkari guztiak (Maine eta Nebraskan izan ezik). Boto kopuruan baino ordezkari kopuruan dago gakoa. Biztanleriaren araberako ordezkari kopurua aukeratzen da estatu bakoitzean. Irabazteko beraz historikoki demokratak (ipar-ekialdea eta mendebaldeko kosta) edo errepublikanoak (barnealdea eta hegoaldea) diren estatuetan irabazteaz gain, tradizio argirik ez duten swing states edo estatu zalantzati deituriko batzuetan gailendu beharra dago 270 ordezkariren langa gainditzeko.
Zein dira 2020ko hauteskunde presidentzialetako estatu zalantzatiak?
Herrialdearen gerriko industrialaren adibide 2008tik ezarri den krisialdi kronikoa eta NAFTA (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna) bezalako itun komertzialek eragindako deslokalizazioek nabarmen pobreturiko lurraldeak dira. Steve Banonen estrategia komunikatiboa eta Frantziako Marine La Penek erabilitako diskurtso nazional-protekzionista lagun, langileriaren sektore asko erakarri ostean 2016an Trumpek hauteskundeak irabazi zituen bi estatu hauetan.
2016tik hona herrialdea bizitzen ari zen indartze ekonomikoaren arduradun, Trump indartsu ageri zein inkestetan. Testuinguru horretan burutu zuen Reaganen garaitik ezagutzen ez den zerga erreformarik handiena. Baina COVID-19aren etorrerak eta poliziak George Floyd eta Jacob Blake erail ostean guztia aldatu da.
Floyd eta Blake-en hilketen aurrean Trumpek erakutsitako jarrerak beronen kontrako protestak sortzea ekarri du. Istiluak tarteko Black Lives Matter aldarriaren pean milioika izan dira kalera atera diren herritarrak. Abuztuaren amaieran istiluak gogortu egin ziren Wisconsinen, ultraeskuindar batek Jacob Blake-en aldeko manifestazio batean bi aktibista tiroz hil ostean. Gertakari hauek polarizatu egin dute gizartea eta taula elektorala.
Gertakari hauen aurrean Trump ez da 2016an bezain eroso ikusten. Michigango herri milizia ultraeskuindarrekiko agerturiko abegikortasunak hautsak harrotu ditu azken asteetan. Oldarraldi guzti honen uzta Joe Bidenek bildu dezake eta oraingoz 6 puntu aurretik da lider demokrata.
Florida, Arizona eta Ipar Karolinaz gain, Ipar ekialdeko estaturen bat beharko luke Trumpek
Urteetan errepublikanoen harribitxia. New York, Kalifornia eta Texasekin batera, hauteskundeetan pisu gehien duen estatua da Florida 27 ordezkarirekin. Immigrazio kubatarraren sinbolo Kubak AEBekin duen harremana da kanpainan bi hautagaiek kudeatu behar izaten duten gai nagusietako bat. Historikoki jatorri kubatarra duten herritarrek Kubako gobernuaren aurkako neurriak ezartzeko errepublikanoen hautagaitzak babestu izan dituzte, maiz garaipenaren giltza izan dutelarik. Joera hau aldatzen ari da ordea Miamiko Litle Habanan, 2008 eta 2012ko hauteskundeetan Obamak jasotako boto kopurua horren adibide.
COVID-19aren agerpena oso kolpe gogorra izan da zerbitzuen sektorea nagusi den ekonomian. Krisi ekonomikoari estatuak bizi duen osasun krisia gehitu behar. Aste honetan CNN katean Cris King 2018an Floridako gobernadoreordetzara aurkeztu zen hautagai demokrata ohiak salatu duenez milaka herritar artatu gabe geratu dira COVID-19aren aurrean gobernu errepublikanoak osasun zerbitzuak indartzeari uko egin ostean.
Bidenek errepublikanoen kudeaketa kaxkarraren aurkako bozka aktibatzen dihardu Obamaren laguntzarekin. Kontrara, esan behar da Floridan oso ohikoa dela jardunean dagoen presidenteari bozka ematea, Trumpek alde du bere bizitokia Palm Beach-en (Floridako luxuzko auzune bat) ezarri izana. Floridako enpresa-gizon eta zenbait lobby-k bere eskuetan dagoen guztia egingo dute hautagai errepublikanoak irabaz dezan. Floridako iparralde kontserbadorean bere indarra mantentzen badu, berdinketa teknikoa hautsiko duen faktorea immigrazio latinoamerikarraren bozka izango da. Ez dago batere argi bozka hori Bidenek kapitalizatuko duen.
Floridarekin batera estatu zalantzatien artean ordezkari gehien dituen estatua da. Meatzaritza industriak sufritzen duen krisiari aurre egiteko zenbait neurri proposatu ostean, 2016an Michigan eta Wisconsinen bezala garaile irten zen Trump. Aurten orduan bezala Cambriako gune meatzarian zentratu du lider kontserbadoreak bere kanpaina. Zin egindako mirari ekonomikoaren zantzurik ez da ageri ordea. Ikusteke dago sektoreari lotutako langileen hautua zein izango den.
Beste aldean Filadelfia, Pittsburgh eta Scranton bezalako hiriguneetan indartsu ageri da Biden. Hemen ere azken asteetako arrazismoaren aurkako mobilizazioen ostean ugaritu egin dira Trumpen aurkako ahotsak, batez ere komunitate afroamerikarrean. Nate Silver politologo estatubatuarraren arabera zail izango du Trumpek Bidenek ateratzen dion 6 puntutako aldea gainditzea.
Duela aste batzuk inkestek Bidenen garaipen argia iragartzen bazuten ere, azken asteotan bi hautagaien arteko aldea nabarmen murriztu da. Kontserbadorea den estatu honetan jatorri hispanoa duten herritarrak gero eta gehiago dira. Estatu Batuetarako sarbide, Trumpek martxan jarritako etorkinen aurkako politikek eta 2016tik ona sarbidea ixteko harresiaren mamuak etorkin jatorria duten milaka herritar izutu ditu. Beraiekin batera estatuko zenbait elkarte progresistek botoa eskatzeko etxez etxeko kanpaina jarri duten hautagai demokrataren alde. Errepublikanoen kasuan, 2018an hil zen John McCain-ekin Trumpek edukitako gaizki-ulertuek eragina izan dezakete. Zatiketa handia ez bada ere McCainen jarraitzaileetako batzuk etxean gera litezke. Demokratentzat inoiz erraza izan ez den estatu batean irabazteko aukerak ugaritu egin dira, Bidenen esku dago aukera horiek probestea.
Reuters agentziaren arabera berdinketa teknikoan da Ipar Karolinako lehia. Pennsylvanian gertatu ohi den bezala, estatuko hiriguneetan demokratak nagusitu ohi dira. Bertan boto demokrata indartsu aktibatzea lortzen ez bada Trumpek landa zonaldeetan duen hegemoniak hauteskundeak beronek irabaztea ekar lezake 2016an gertuta bezala.
Trumpek hauteskundeak irabazteko Florida, Arizona eta Ipar Karolina bereganatzeaz gain, 2016an irabazi zuen Ipar ekialdeko estaturen bat (Michigan, Pennsylvania, Wisconsin, Minesota) mantendu beharko luke. Bidenek Kalifornia eta New York poltsikoan Ipar ekialdeko estaturen bat berreskuratu eta Floridan irabaztearekin nahikoa luke. Aukera gehiago ditu lider demokratak baina 2016an gertatu bezala ipar ekialdeko langileriaren botoa erabakigarria izango da. Bertan isilpeko boto errepublikanoaren fenomenoa indartsua izan daiteke. Oraindik ematen duena baino irekiago dago Etxe Zurirako lasterketa.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
1798ko Atzerriko Etsaien Legea aplikatu du, Washingtoneko epaile federal baten aginduaren gainetik. Ustez Tren de Aragua "talde terorristako" kideak dira; Bukelek eskatuta, Mara Salvatruchako 23 kide salvadortar ere deportatu ditu. El Salvadorko makro-kartzelara eraman... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]
Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]