Astearte honetan egin da publiko AEBetako Gobernuak Israel eta Palestinako auzia bideratzeko egin duen proposamena. Proiektuak bi estatu sortzea jarri du mahai gainean, bata israeldarra eta bestea palestinarra. Baina Israelek Zisjordaniako zati bat anexionatzea aurreikusten du, palestinarrentzat kaltegarriak liratekeen beste hainbat neurriren artean.
Etxe Zuriko bide orriak 181 orrialde ditu, eta honako hau dio: "Ikuspegi honek lortu nahi du Israelgo Estatua herri juduarentzat nazio-estatu gisa eta etorkizuneko Palestinako Estatua herri palestinarraren estatu-nazio gisa aitortzea, herritar guztientzat eskubide zibil berberak izanik".
Planak markatzen duen mapak, ordea, zatikatutako estatu palestinar bat erakusten du, bere barnean kokagune israeldarrak dituena, Israelgo Estatuarekin konektatuta, lurraldea zatitzen duten korridoreen bidez.
Era berean, Jordan ibaiaren haranaren mendebaldean dauden eremuak ematen dizkio Israeli, Zisjordanian, eta, beraz, okupatutako eremu hori Jordaniarako irteera zuzenik gabe geratuko litzateke, honi lotuta egongo litzatekeelarik Israelgo lurraldea zeharkatuko luketen bi errepidek haxemiar erresumarekiko mugara iritsi arte.
"Jordaneko harana, Israelen segurtasun nazionalerako kritikoa dena, Israelen subiranotasunaren menpe egongo da", dio testuak.
Bestalde, Gaza eta Zisjordania tunel baten bidez lotuta egongo lirateke, eta tunel horrek Israel zeharkatuko luke.
Planak dioenez, "Ikuspegiak estatu palestinar bat aurreikusten du, zeinak bere barrutik bidaiatzeko erraztasunak handitzen dituen, zubi, errepide eta tunelak barne hartzen dituzten abangoardiako azpiegitura soluzioen bidez, Palestinako Estatuaren mugetatik haratago onura esanguratsuak ematen baitituzte".
Gazako "arazoa"
Ekimenak gogorarazi duenez, Gazako zerrenda Hamas talde islamikoak gobernatu du, eta talde hori "terrorista" da, "Milaka israeldarren hilketaren eta erasoen erantzulea". Arrazoi horregatik, lur horietako uren subiranotasuna ematen dio Israeli, Israelgo Estatuaren segurtasunerako ezinbestekoak direla uste baitu.
Eta ohartarazi du "Israelekin su-etena, zerrendaren desmilitarizazio osoa eta nazioarteari bere ekonomia hobetzeko modu seguru eta erosoan inbertitzeko aukera emango dion gobernu egitura" egon arte ez dela "hobekuntza nabarmenik izango Gazan".
Israelek Gazatik gertu palestinarrei lurraldea lagatzea ere proposatzen du ekimenak, "eremu populatuak eta ez populatuak" izan daitezkeenak.
Planak marrazten duen mapan, gune horiek "teknologia altuko manufaktura industrialeko zonak" eta "bizitegi eta nekazaritza" eremuak bezala deskribatzen dira, eta Egiptoko mugatik gertu dauden arren, ondoko herrialdetik bananduta daude, Israelek kontrolatutako muga estu baten bidez.
Jerusalem eta Al Quds
Etxe Zuriaren proposamenak Jerusalem "Israelgo hiriburutzat" hartzen du, eta "hiri oso gisa" jarraitu beharko lukeela errepikatzen du.
Gainera, Israelek Jerusalemgo leku erlijiosoen zaindari izan behar duela dio, bai juduak, bai kristauak eta musulmanak, eta "egungo status quo-ari" eustearen alde dago.
Palestinako Estatu hipotetikoaren hiriburuari dagokionez, planak jasotzen du Jerusalem ekialdean kokatu beharko litzatekeela "egun dagoen segurtasun hesien ekialdeko eta iparraldeko eremu guztietan, Kafr Aqab, Shuafaten ekialdeko zatia eta Abu Dis barne", eta Al Quds (arabiarrek deitzen duten bezala) edo palestinarrek erabakitzen duten beste izendapen batekin berrizenda daitekeela.
Horrek esan nahi du balizko hiriburu palestinarra egungo Jerusalemetik kanpoko auzoetan kokatuko litzatekeela.
Errefuxiatuen itzulerarik ez
Ekimenak, gainera, israeldarren eta palestinarren arteko balizko negoziazioetako gai arantzatsuenetako bat jorratzen du: errefuxiatuen itzulera eskubidea.
Horren harira, "errefuxiatu palestinarrek ez dute bueltatzeko eskubiderik izango" proposamenaren arabera.
Horren ildotik, planak ezartzen du estatu arabiarrek erantzukizun morala dutela errefuxiatuak beren lurraldeetan integratzeko, juduak Israelgo Estatuan integratu ziren modu berean.
Palestinako garapen ekonomikoa?
AEBetako Gobernuaren beste proposamenetako bat palestinarren ekonomia suspertzea da, "jabetza eskubideen eta kontratuen garapena" sustatuz, ustelkeriaren aurkako neurriak hartuz, legearen inperioa bultzatuz eta zerga egitura bat sortuz, besteak beste.
Era berean, Palestinaren eta Jordaniaren arteko merkataritza askeko gune bat sortzea erabaki du, "lankidetza ekonomikoa bizkortzeko".
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]