Troika etxeko egin dugu

  • Diputatuen Kongresuak otsailaren 27an ontzat eman zituen espainiar Gobernuak 2020-2023 epealdirako proposatutako aurrekontu-egonkortasun helburuak; horien artean, gastu-araua (zeinak ezartzen duen aurrekontua gehienez zenbat gehitu daitekeen; honek estatuko erakunde guztiei eragiten die, baita euskal administrazioei ere ). 2020rako PSOE-Unidas Podemos gobernuak %2,9ko igoera proposatu du, hots, Rajoyk erabaki zuen kopurua baino hamarren bat gehiago (%2,8).


2020ko martxoaren 10ean - 11:03

Honek esan nahi du 2019an udal, Aldundi edo gobernu autonomiko batek 100 milioiko aurrekontua izan bazuen aurten gehienez 102,9 milioikoa erabaki dezakeela, nahiz eta superabit handia izan. Kopuru hortik gorako diru guztia bankuentzat izango da (“zorra amortizatu”, eufemismoa nahiago dutenentzat).

Halaxe ezarri zuten Zapaterok eta Rajoyk 2011ko abuztuan Konstituzioaren 135. artikulua aldatu zutenean, Merkel eta Sarkozyren aginduz. Hortik datoz Aurrekontu-Egonkortasunaren Legea eta ondoren etorri diren austeritate politika guztiak (murrizketak, autogobernua indargabetzea...). Bada, 2020ko Estatuko Aurrekontuetarako bidea eginez, Kongresuak %2,9ko gastu-araua onartu du, EAJren aldeko botoaz (noski, PSOE eta Unidas Podemosen proposamenarekin bat egin dute jeltzaleek), baina batez ere ERCren, BNGren eta EH Bilduren abstentzioari esker; katalanena ezinbestekoa zen, baina ez galegoena eta Bildurena.

"Espainiako Gobernuak Troikaren aurrekontu-politika bere egiten du. Ezinezkoa da aurrekontuak sozialak izatea murrizketa hori aintzat hartuz gero"

Gogorra da gogoratu behar izatea, batik bat ezkerreko alderdiei, gastu-araua onartzea (%2,9) Rajoyren austeritate dosi berberari men egitea dela, %0,1eko aldea gorabehera. Gastu-arauaren xedea da sektore publikoaren pisua murriztea: baliabide aski ez izanik, zerbitzu publikoak higatu egiten dira eta gizarte-prestazioak areago murriztu (pentsioak, etab.). Horrenbestez, Espainiako Gobernuak Troikaren aurrekontu-politika bere egiten du. Ezinezkoa da aurrekontuak sozialak izatea murrizketa hori aintzat hartuz gero. Eta ildo horri jarraitzea erabaki dute Kongresuan gastu-arauaren onarpena posible egin zuten alderdi guztiek.

Kontutan izan behar da azken urteetan Hego Euskal Herriko administrazioek superabit handia izan dutela; haatik, gastu-arauak aurrekontuei muga ezartzen die. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Rajoyrekin hitzartu zuten gastu-araua 2019rako %2,7koa eta 2020rako %2,8koa izan zen (hau da, hemengo aurrekontuek inongo kasutan ez lituzkete gaindituko kopuru horiek, zeintzuk beste autonomia-erkidegoei ere inposatu zizkieten). Orain sabaia %2,9koa da, eta berriz ere akordio gisa saldu nahi izango digute. Baina zenbateraino sostenga dezake propagandak garaipena izan dela halako ukoa?

ELAren ustez ezin da onartu EAJk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk austeritate politika ontzat ematea, zeinaren oinarria den Zapaterok eta Rajoyk 2011n inposatu zuten 135. artikulua. Espainiako Kongresuan onartu denak EAEko eta Nafarroako erakundeen aurrekontuak mugatzen ditu datozen urteetarako. Honela naturalizatu egiten dira autogobernuaren kontrako erasoak eta Hego Euskal Herrian politikak benetan erabakitzeko debekua.

"ELAren ustez ezin da onartu EAJk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk austeritate politika ontzat ematea, zeinaren oinarria den Zapaterok eta Rajoyk 2011n inposatu zuten 135. artikulua"

EAJren posizioa ez da berria; alderdi honen aldetik ohikoa da austeritatea ezartzen duten aurrekontuak onartzea; Rajoyren egonkortasun helburuak aurrera ateratzeko behar ziren botoak ere jarri zituen bere garaian. Alabaina, EH Bilduk eman dituen argudioak Calviño ministroaren helburuak bideratzeko oso kezkagarriak dira, osagabeak; superabita duten udalek inbertsio iraunkorrak gehitzeko irekitzen den bidea oso estua da. Aurrez ere nolabaiteko malgutasun hori bazegoen, baina legez oso murritza da.

EH Bilduk dio berri ona dela halako neurri bat, baina oso mugatua da geta zalantzazko aplikazio praktikoa izango du; bitartean, Troikak ezarri duen aurrekontu-diziplinarako tresna nagusiari argi berdea eman dio, gure herriaren burujabetza mugatu eta politika alternatiboak galarazten dituen arren.

Argi dago erabaki politiko hau ez dela bat ere koherentea; baina batez ere adierazten du ezkerraren oinarrizko printzipioei uko egin zaiela, eta izugarrizko eragina du milioika pertsonaren eguneroko bizimoduan, hain zuzen azken urteetan krisi delakoaren ondorioak pairatzen ari direnen horiengan.

Bateragarria ote da greba orokorrari sostengua ematea eta Troikaren neurriak babestea? Ez ote litzateke kontrako norabidean jokatu beharko? Politika progresistak garatu eta euskal erakundeen aurrekontuak Madrilen erabaki daitezen ekiditeko bestelako ahaleginak behar ditugu: 2012ko Aurrekontu-Egonkortasun Legea indargabetzen saiatzea lehentasuna izan beharko litzateke ezkerreko eta soberanista den edozein indarrentzat.

Beste guztia propaganda da, ustela gainera.

Mitxel Lakuntza (ELAko idazkari nagusia)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Eguneraketa berriak daude