“Trena lurperatzeko proiektuak Gasteiz osoari eragiten dio”

  • Gasteiz Batu herri plataformako Iker San Miguel Lizarraldek egitasmoak dituen gabeziak salatu ditu. Trenaren egungo lurperatze proiektuak Gasteizko Salburua, Arkaiate, Larrein, Zabalgana, Ariznabarra edo San Martin bezalako auzoak alde batera uzten dituela uste du Gasteiz Batu herri plataformak, eta horren kontrako alegazioak biltzen ari da. Astelehenean, irailaren 9an, amaitzen da Espainiako Gobernu Ordezkaritzan aurkezteko epea.   


2019ko irailaren 06an - 08:40
Iker San Miguel Lizarralde, sei metroko panelak jarriko dituzten tokian. Argazkia: alea.eus.

Zergatik jarri duzue martxan proiektuaren kontrako kanpaina? 

Uztailaren hasieran hasi zen guztia, egitasmoaren inguruko informazioa zabaltzen hasi zenean. Herritar talde batek batzarrak egiteari ekin zion eta auzo elkartera ere joan ginen horren gainean zerbait ote zekiten galdetzen. Antzera zeudela ikusi genuen. 

Zabalganeko jaietan bilkura orokorragoa deitzea adostu zenuten.

Bai, geneuzkan zalantzak argitzeko. Uztailaren amaieran egin genuen batzarra; ordura arte geneukan informazioa partekatu eta mugitzen hasi ginen. Zabalgana Batuz elkarteak alegazio teknikoa aurkeztuko zuela iragarri zuen. Auzokideok, beste alde batetik, alegazio herrikoiagoa prestatu genuen, ahalik eta jende gehienera heltzeko. Proiektuan ikusitako hutsuneak zalantzan jartzen ditugu bertan. 

Zer gabezia topatu dituzue?

2010ean  aurkeztutako proiektuak 6,8 kilometro lurpean izan behar zituen, eta oraingoak lurperatutako zatiaren luzera nabarmen murriztu du (3,8 km), eta ondorioz, Salburua, Arkaiate, Larrein eta Zabalganeko tarte handi batean trena aire zabalean egongo da, horrek dakarrenarekin. Besteak beste, trenbide kopurua handituko denez, azalean doan bidaiari eta zama trenen kopurua biderkatu egingo da, eta horrek suposatuko duen zarata eta bibrazioen handitzearekin kezkatuta gaude. Gainera, zarata arazoa murrizteko, lekuaren arabera, sei metro altuerarainoko panelak ezartzea proposatzen dute proiektuan, horrek dakarren isolamendu eta inpaktu bisualarekin. 

Etxebizitzetatik ez ezik, ikastetxeetatik ere oso gertu pasatuko dira trenak...

Bai. Zabalganako eskola ondotik.  Eta Salburuan orain eraikitzen ari diren Errekabarri ikastetxetik oso urrun ez dela egongo uste dugu, baina, kontua da proiektua aurtengo ekainekoa baldin bada ere, eskola hori ez dela egitasmoan agertzen. Kasu horretan ezjakintasuna da nagusi. 

Gaztela Etorbidearen inguruko auzokideak ere arduratuta agertu dira.

Mugitzen hasi dira, bai. Asteon bilera informatiboa egin dute. Proiektuak aurreikusitako tunelekin eta lurperatzeak izan ditzaketen afekzioekin daude, besteak beste, kezkatuta:  bibrazioak, kutsadura...

Abuztu osoa eman duzue lanean... 

Hala da. Hilabete osoa eman dugu gasteiztarrak informatzen, proiektuaren inguruko informazio falta itzela dagoelako: kaltetutako auzoetako atarietan kartelak jarri ditugu eta auzo batzar informatiboak ere deitu ditugu jendeak dituen zalantzei, ahal den neurrian, erantzuteko. Gasteizko jaietan ere hainbat tokitan izan ginen oihartzun gehiago lortzeko. Guzti honen asmoa izan da ahalik eta alegazio gehien batzea. 

Eta orain arte zenbat bildu dituzue?

Asteartera arte 5.000 inguru genituen. Ez dago txarto kontuan izanda hau guztia hilabete bateko kontua izan dela, eta abuztuan, gainera. Hilabete osoan ez da inor egon eta oso zaila izan da; baina azken egunotan asko igo da kopurua. Horri gehitu behar zaio gaiaren inguruan dagoen isiltasuna; inork ez du ezer esaten. Udalera joan gara eta alegazio epea amaitu arte ez duela ezer esango erantzun digu. Horrelako proiektu estrategiko batean herritarrak gauden moduan izatea nahiko harrigarria eta larria da.  

Talde politikoekin kontakturik izan al duzue? 

Ez. Hasieratik alderdi politikoetatik aparte mantendu nahi izan dugu; gure oihartzuna zabaldu nahi badute, eskertuta egongo gara, edozein gasteiztarrengana heldu nahi dugulako. Anitzak gara. Proiektuak gabezi asko ditu eta benetan gura duguna da benetako proiektu serio bat aurkeztu dezatela; edo, gutxienez, hutsune horiek zuzendu ditzatela, kanpo utzi gaituztenei ere entzutea eta denon artean ganorazko zerbait adostea.

Trenbidetik gertuen bizi zaretenak zaudete bereziki Gasteiz Batu plataforman. Alegazioak aurkezteko aukera, baina, edozeini dago zabalik. 

Noski. Gu kaltetu zuzen moduan sentitzen gara, baina, azken finean, proiektuak Gasteiz osoari eragiten dio; besteak beste, guztiok ordainduko dugulako. Egitasmoaren kostu ekonomikoa 872 milioikoa da, eta Gasteizko Udalak 130 milioitik gora jarriko ditu. 

Alegazioak aurkeztu ostean, zer? 

Erabakiak hartzen joango gara, informazioa irteten den neurrian. Suposatzen dugu alegazioak aurkeztu ostean, erantzun bat egongo dela; besteak beste, Jaurlaritzak, Diputazioak, Udalak, alderdi politikoek eta auzo elkarteek aurkeztutako alegazio teknikoez gain, herritarrenak ere badaude, eta horiek guztiak erantzun beharko dituzte. Horrez gain, alkateak ere zerbait esango duela uste dugu. Baina, dena dela, Gasteiz Batu ez da honekin amaituko; honek jarraipena izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Ander Zangitu. Eraikinez harago
“Joera bilakatu da, baina ez dago sukaldea eta egongela bateratzeko pisuzko arrazoirik”

Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]


Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek

AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Sir

Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


Valentziakotik ikasi behar duguna: eman arnasa lurrari

Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]


Donostiako Udalari exijitu diote behingoz Sorleku parkea egin dezala, ehunka familia eremuan bertan sartuta

Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren... [+]


2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Valentziako hondamendia:
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-10-23 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Aparkalekuak

Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


Frantziako armadak Baionako eremuan egitekoak dituen obren kalte ekologikoak salatu dituzte

Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude