Tren sozialaren aldeko finantzaketa kolektiboa abiatu dute

  • Araba, Nafarroa eta Burgoseko Trenaren Aldeko Alternatiba plataformek abiatu dute kanpaina eta "gaur egun AHTrentzako esklusiboa den proiektuaren aurrean alternatiba bat lantzea" da helburua, ingeniaritza azterketa batez. Horretarako, 12.000 euro bildu behar dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 23an - 08:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Finantzaketa kolektiboa abiatu dute Araba Tren Sozialaren Alde, Nafarroa Trenaren Alde, Miranda Por el Tren eta Bureba es Futuro (Burgos) plataformek, AHTrentzako korridore esklusiboa egiteko proiektuaren aurrean, "benetako azterlan alternatiba bat" lantzea helburu.

 

Azterlan horrek egungo trenbidearen bikoizketa, hobekuntza eta doikuntza landuko ditu, Nafarroako zatian. Gaur egungo azpiegituren "hobekuntza garrantzitsua" suposatuko du proposamenak: egungo trenbide lerroak dituen gune korapilatsuak desagertu, gune batzuk lurperatu eta saihesbideak egingo lirateke. Horrela, mota guztietako trenek erabili ahalko dute trenbidea: goi abiadura eta prestakuntza handikoak, distantzia motz, ertaineko eta luzeko trenak, zein merkantziak garraiatzen dituztenak.

Trenaren aldeko plataformek azaldu dutenez, proposatzen duten proiektuak ADIFen eta RENFEn ordezkaritza duten sindikatu guziek maiatzaren 14an aurkeztu zuten hitzarmena babesten du (UGT, CCOO, CGT-LKN, SF, SCF y SEMAF) eta Ministerioak daraman trenbide politikari jarraitasuna ematen dio Mediterranear-Kantabriar Korridoreko hainbat bide tarteetan egin duten bezala.

Finantzaketa kolektibo kanpaina

Bi hilabete iraungo du finantzaketa kanpainak. 12.000 euro lortzea da helburua, proiektua finantzatzeko. "Ekimen honen helburua trenbideetako ingeniaritza azterketa batek bermatuko duen alternatiba bat garatzea da, hau guztia, kontsentsu handiago batez egina eta lurraldearen kohesioa ziurtatuko duena bertako biztanleen beharretara egokitua. Honekin batera, gaitasun teknikoak gehituko zaizkion alternatiba izango da merkantzien garraiorako ere balioko duena eta ingurumenari kalte askoz txikiagoak eragingo dizkiona", azaldu dute.

Webgune bat jarri dute eskuragarri, azterlanak egiten dituen aurrerapenak kontsultatu ahal izateko. Izan ere, trenbidea pasatzen den herrietan batzarrak egingo dira, ideiak jasotzeko.

"Inoiz baino garrantzitsuagoa" da, plataformen arabera, baliabide eta aurrekontuak "zorrotz" erabiltzea. Izan ere, larrialdi klimatiko betean gaudela, ezinbesteko lehengaiak agortzen ari direla gogorarazi dute.

Link honetan egin daiteke ekarpena: https://www.kukumiku.com/eu/proyectos/trenaren-aldeko-alternatiba/


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Eguneraketa berriak daude