Trebiñuko alkate Ignacio Portillak jakinarazi duenez, Burgosetik banandu eta Arabarekin bat egiteko tramiteak hasiko dituzte. Gaztela Leongo erkidegoko Estatutuak dioenaren arabera abiaraziko dute prozedura, kazetariei azaldu dien moduan.
Talde independente bateko kidea da Portilla. Pasa den abenduan izendatu zuten alkate, Inmaculada Ranedo PPko alkatearen aurkako zentsura mozio baten ostean. Bi hautesle talde independenteetako lau zinegotziek eta Bilduko ordezkariak babestu zuten zentsura mozioa, eta EAJ abstenitu egin zen.
Portillaren hitzetan, “arrazoi praktikoek” bultzatu dute Udala prozesua hastera. Azaldu du ikasleen %20 soilik joaten dela herriko ikastetxe publikora, gainerakoek euskal hezkuntza-sistema nahiago dutelako. Gainera, osasun zerbitzu gehienak EAEn jasotzen dituzte trebiñuarrek.
Cesar Rico Burgoseko Diputazioko presidenteak esan duenez, Trebiñu Burgoseko parte dela diote Gaztela Leongo estatutuak eta Auzitegi Konstituzionalak.
Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorrak, ordea, aukera ematen du “banaketa-prozedurak abiatzeko”, baldintza batzuren pean betiere. Baldintza horietako batek dio udal ordezkarien bi herenek babestu beharko luketela aukera hori. Gaur egun bi hautesle zerrenda independenteek bina ordezkari dituzte Trebiñuko Udalean, Bilduk eta EAJk bana, eta PPk hiru. Bederatzi zinegotzietatik seik babestu beharko lukete, beraz. Lehen urrats bezala, Udalaren asmoa da bi hilabetean akordio bat sinatu eta Gaztela Leongo eta EAEko administrazioei helaraztea.
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Trebiñu Araba Da plataformak arbuiatu du epaitegien aginduz Trebiñun euskara planak baliogabetu behar izana eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea ukatzea. Trebiñu Araban integratzea eskatu dute, "inposizioaren" gainetik.
Gaztela Leongo hauteskundeen biharamunean, Xabi Iturriza trebiñarra izan dute Hizpidea saioan. Trebiñu Araba izateko arrazoien inguruan mintzatu dira berarekin. Otsailaren 26an aurkeztuko da Trebiñu Araba da! taldea.
PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.
650 metroko garaieran, izotza sarri, Araba erdian baina Burgosen, “lurralde ahaztua”. Trebiñuren bereizgarriek derrigor markatzen dute hango laborantza, sagarrarena tartean, 1998an Askartzan ireki zuten sagardotegiaren ibilbideak erakusten duenez.
Argantzungo eta Trebiñuko udaletako osoko bilkurek gehiengo osoz erabaki dute lan-mahai bat sortzea, egun Burgoseko probintziaren administraziopean dagoen barrundia ofizialki Arabako parte izatea lortzeko.
XVII. mendetik hona dago Trebiñu Burgosen menpe. Urteak dira trebiñutarrek beren gogoa adierazi dutela, Araban bizi dira, Arabako lurretan dira, Arabako izan nahi dute administrazio zereginetarako ere. Orain, Lege Organikoaren proposamena egin dute Gasteizko... [+]
Trebiñuko bi udalek euskara sustatzeko lau urterako plan estrategikoa onartu zuten 2020ko amaieran. Orain, Trebiñu administrazioarekiko auzien auzitegira eraman du Gaztela eta Leongo Juntak, eta Argantzon horrekin mehatxatu du.
Espainiako Kongresuak alarma egoera berriro luzatzea onartuko du gaur, Gobernuak EAJrekin lortutako akordioari esker; ondorioz, Trebiñuk Arabako gainontzeko eskualdeen baldintza berdinetan egingo du deseskalatzea.
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.
Probintziaren Egunean gutuna eman diote Argantzungo eta Trebiñuko alkateek Cesar Rico Burgosko Diputazioaren presidenteari.
Markinez-Amozarrain sendikoak euskaraz aritzen dira etxean eta lantokian. Euskaldun asko hartzen dute haien ogibide den sagardotegian. Trebiñun daude, eta izen bereko sagardotegian euskara lehen lerroan izan dadin saiatzen dira. Lazarraga Saria ere irabazi dute, eta... [+]
Trebiñuko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan aurkeztu dituzte Araba ofizialaren parte ez izateak dakarzkien arazoak; gaia jorratzeko lantalde bat eskatu dute. PP eta PSOE kontra azaldu dira.
EAJk eskatuta, Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan agerraldia egingo dute gaur, 11:30ean.