Partido Castellano-Tierra Comunera alderdiak Trebiñuko auziari buruz duen jarrera oso argia da: “Trebiñuko konderria ez da trebiñarrena. Trebiñuko konderria Gaztelarena da. Eta Gaztela-Leon osatzen duten bost komunitateetako gaztelar guztiok ere, aho batez, ezin izango genituzke zortzi mendeko historia eta kultura erabat gaztelaniazko aldatu. Lurraldea ez da gurea. Gure arbasoengandik jaso dugu, eta gure ondorengoei utzi behar diegu, zuzenduta eta handituta, inoiz eta inola ere ez murriztuta. Gaztelarrok ezin diogu Trebiñuko lurraldeari uko egin, ezta egin nahiko bagenu ere. Ez da lurralde-gatazka irrazional bat, Ebro ibaiaren inguruan Perejil uharte moduko bat. Argi eta garbi hitz eginez, gure lurrarekiko dugun konpromisoa baliaraztea da kontua”.
Esandako guztitik gaztelarren jarrera oinarritzen duten bi gauza garrantzitsu ondorioztatzen dira: lurraldea da nagusi, bertako biztanleen borondatea, ordea, erabat baztergarria. Eta jarrera irmo hori PPk eta PSOEk partekatzen dute, nahiz eta Partido Castellanok bezain modu lotsagabean ez esan. Ziur naiz Trebiñuko lehen kondea, Diego Manrique de Lara (1409-1458), iritzi berekoa izango zela.
Nolanahi ere, hori izan da, betidanik, konkistatzaileek jarduteko eta jokatzeko modua. Ekialdean, oso ezaguna da Khanek bere semeari gobernu onaren arteaz ematen dion aholkuaren kondaira: ”Zure erregealdian lur puska bat gehitzen badiozu zure domeinu-lurraldeari, Khan handi bat izango zara. Ez baduzu hazbete bat gehitu edo galtzen, Khan kaskarra izango zara, baina, tira, onargarria. Baina hazbete bat lur galtzen baduzu, bat besterik ez bada ere, jendeak madarikatuko zaitu eta Khan txarra izango zara. Beraz, babestu zure lurra zure eskuineko eskua bezala”. Khanerrien garaitik denbora asko igaro da, gizarteek eboluzionatu egin dute eta politikarekin zerikusia duten gaietan giza subjektua lehenengo kontuan hartzen da. Baina, zoritxarrez, badirudi hori ez dela horrela gertatzen Trebiñuko auzia.
Jakina denez, enklabearen barruan dauden bi udalerriek, Trebiñuk eta Argantzonek, Arabako zortzigarren kuadrilla izan nahi dute. Ez dute ezer Burgosen aurka, ez Gaztelaren aurka, ezta bertako biztanleen aurka ere, baina haien lotura nagusia Araba da, eta, ondorioz, Arabarekin politikoki integratu nahi dute.
Trebiñuko auzia ez da trebiñarrei soilik dagokien arazoa, arabarrei ere eragiten die eta, hedaduraz, baita Euskal Herri osoari ere
1998ko martxoaren 8an auziari buruzko kontsulta bat egin zen barrendegian, orduko alkateek bultzatuta. Kontsultaren xedea herritarrek erreferendumik egin nahi zuten ala ez ezagutzea izan zen. %76ko parte-hartzearekin, %68k erreferenduma egitearen alde bozkatu zuen, %31k, aurka. Gaztela eta Leongo agintariek ez zuten kontsulta ontzat eman.
Datu historiko guztien arabera, Trebiñuko herritarrei inoiz ez zaie utzi beren etorkizun administratiboa askatasunez erabakitzen, eta beren borondatea kolektiboki adierazten ausartu direnetan, hura boteretik isilarazia izan da. Gaztelako agintariek, trebiñarrek nahi ez zituzten administrazio-loturak betikotu nahi izan dituzte, eta, horretarako, lege-harresi bat eraiki dute, Gaztela eta Leongo Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorra, zeinaren bidez erabat ezinezkoa baita trebiñarren borondatea errespetatzen duen irtenbiderik.
Blokeo-egoera honen aurrean, Burgosko eta Arabako Foru Aldundien arteko hitzarmen-sistema bat sortu da, azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko. Baina hitzarmen-sistema hori irtenbide iragankorra da, eta baztertuta uzten du bi udalek betidanik Araban integratzeko egiten duten bidezko aldarrikapena.
Bizi garen garaiotan, Trebiñuko auziaren konponbideak borondate demokratikotik eta bertako biztanleen gehiengo sozialen interesetatik abiatu behar du. Erabat pentsaezina da trebiñarrei bide legal eta demokratiko bat ukatzea, kasu horretan baztertuta geratu eta bigarren mailako herritar bihurtzen baitira. Nolanahi ere, trebiñar gizajoak egoera anomalo hori pairatzen ari dira luzaroan. Trebiñuko gizon-emakumeen duintasuna elkarrizketaren bidez errespetatu behar da, gizartearen gehiengoaren borondatea aitortuta. Gainerako guztia alamena ematea da erantzuna saihesteko.
Lehen, “konstituzionalista” espainiarrek zioten Trebiñun erreferendum bat egiteak ETAri arrazoia ematea esan nahi zuela. ETA desagertu zenetik, euskal diskurtso subiranista baketsua da, modernitatean errotua, baina bere aldarrikapen nazionalak (Trebiñun erreferendum legal bat egitearena, besteak beste) Espainiako demokraziaren aurkako erronka edo mehatxu gisa ulertu ohi dira. Eta estatu-nazionalismoaren erantzuna beti bera da: dogma errepikatuak mantra gisa, XX. mendearen amaieran zizelkatuak. Horien artean, erabiliena, indarrean dagoen legeriaren defentsa zorrotza da, sarritan legearen inperioa (rule of law) eta legearen bidezko inperioa (rule by law) nahasten dituena, eta, bestalde, demokraziaren ikuskera erabat legalista baldintzatzen duena.
Ikus daitekeenez, demokrazia eta zuzenbide-estatua nahasten dira. Demokrazia ez da soilik arauak betetzea, autogobernu kolektiboaren ideal bat ere bada, zeinaren arabera erabaki politikoak herritarren lehentasunetan oinarritu beharko liratekeen. Trebiñuko auziak tentsioa eragiten du legezkotasun-printzipioaren eta printzipio demokratikoaren artean. Europan, lurralde- edo estatu-gatazkak sortzen direnetan, bi printzipioen arteko konpromisoa lortzen saiatzen dira; Espainian, berriz, legezkotasun-printzipioa erabat nagusitzen da.
Azken gogoeta. Trebiñuko auzia ez da trebiñarrei soilik dagokien arazoa, arabarrei ere eragiten die eta, hedaduraz, baita Euskal Herri osoari ere. Badirudi orain Espainian beste garai politiko bat irekitzen ari dela... Trebiñuko auzia legezko erreferendum baten bidez konpontzea euskal alderdi politikoek estatuko gobernuaren fidagarritasuna testatzeko duten froga-harri ona litzateke.
Bada garaia. Trebiñuk erabaki dezala!
Jesus Perez de Viñaspre Txurruka
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]