Hirugarren greba eguna izan da ostegunean multinazionalaren Trapagarango lantokian, urriaren 17ko lanuzteen eta azaroaren 28ko egun osoko grebaren ondoren. Grebaren sustatzaile LAB sindikatuak adierazi du Amazonen azpikontratetako 300 furgoneta baino gehiago ez direla kalera atera banaketa lanak egitera, biltegiko langile gehienek bat egin dutelako greba deialdiarekin.
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, ostegunean, enpresak 25.000 paketeko atzerapena pilatu du eta ostiralean, aurreikuspenen arabera, 35.000 pakete ez dira banatuko. Beraz, bi egunetako grebaren ondorioz, 60.000 pakete banatzeke geratuko lirateke. Grebalariek kalejira egin dute ostegunean Bilbon, Plaza Eliptikotik Zirkularreraino, eta ostiralean, abenduaren 23an, aste honetako bigarren greba egunean, Trapagarango lantokiaren aurrean mobilizatu dira 8:00etatik aurrera.
LAB sindikatuaren ustez, greba eguna "arrakastatsua izan da", eta horren adibide jarri dute Amazoneko sei azpikontratek (Vayven Delivery, S.L., E-Box Last Mille, S.L., Flash Delivery, S.L., Besaide Logistics, S.L., City Logistic, S.L. eta Grusar Logistica y Distribucción, S.L.) banatzaileei etxean geratzeko agindu dietela.
Astelehenean, abenduaren 19an, Amazon enpresa-batzordearekin batzartu zen, baina sindikatuak salatu duenez "ez zuen ezer esanguratsurik eskaini, zentroko hitzarmena egitea ez dela bideragarria adierazi zuen" eta "negoziazioa hautsitzat" jota mahaitik altxatu zen. Asteburuetako atsedenaldiak hobetzeko prest da enpresa, baina LABentzat hori ez da nahikoa. Amazonek ez badu jarrera aldatzen eta negoziazioaren alde egiten, LABk dio "langileei utziko dien aukera bakarra mobilizazioa" izango dela.
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.
Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]
Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren... [+]
Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]
Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak
Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.
Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]
LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.
Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.
Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.
Espainiako lantoki guztietan lanuzteak iragarri dituzte azaroaren 27 eta 28rako. Soldata baxuak eta lan-babes eskasa salatu dituzte.
Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]
"Guretzat onartezina da enpresa zuzendaritza greba batzordearekin komunikatzeko biderik zabaldu ez izana".