Trapagarango Amazonen logistika-zentroan LAB da sindikatu nagusia. KPIari lotutako soldata-igoerak, asteburuetako lana mugatzea eta banatzaileen subrogazio-eskubidea negoziatzea aldarrikatuko dituzte langileek urriaren 17an, zentroko lehen hitzarmena lortzeko helburuz.
Trapagarango Amazon logistika-zentroan urriaren 17rako lau orduko geldialdia egitera dei egin du LAB sindikatuak. 109 langile ditu zentroak, eta LAB da sindikatu nagusia. Agiri batez aditzera eman du bertako langileek lan-baldintzak hobetzeko eskatzen dutela, eta hala, zentroko lehen hitzarmenaren negoziazioa exijituko dute. Lanuztea 5:30etik 9:30era izango da.
Langileek Kontsumo Prezioen Indizeari (KPI) lotutako soldata igoerak eskatuko dituzte. Amazonek gutxieneko lan-baldintzekin jarraitzen du Bizkaiko garraio-hitzarmen kolektiboan; sindikatuak salatu duenez, hitzarmen hori salgaiak errepidez garraiatzeko dago pentsatuta, eta ez horrenbeste zentro-logistikoetan egiten den lanera bideratuta. Horregatik, beharrezko ikusten dute "benetako lanbide-kategoriak jaso", eta KPIari lotutako soldata-taulak dituen hitzarmena lortzea.
Bestetik, asteburuetako lanordu kopurua mugatzea nahi dute, gero eta asteburu gehiagotan lan egiten dutela adierazi baitute, eta larunbat eta igandetan lan egindako ordu horiek saritzea ere eskatuko dute.
Hortaz gain, paketeak banatzen dituzten langileen subrogazio-eskubidea jasotzea aldarrikatuko dute; subrogazio-eskubidea enpresa nagusia, aldaketak jasanda ere, enpresa azpikontratatuarekin lotzen duen itun bat da. Gaur gaurkoz aplikatzen zaien estatu mailako mezularitza-hitzarmenak ez du halakorik bermatzen, eta horrek negoziatu ahal izatea eragozten die. “Izugarrizko prekarietatea jasaten dute: ezegonkortasuna, egutegi falta eta soldata baxuak”, salatu du sindikatuak. Amazonen jarduera garatzeko, banaketa ezinbesteko zerbitzua dela gogorarazi du.
Espainiako Estatuan, 2020 eta 2021 urteetan, 3.562.000 euroko irabazi garbiak aitortu zituen Amazonek.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]