Bost urte bete berri dituela, Euskal Hirigune Elkargoaren egitasmo estrategikoak kazetariei zerrendatzeko tartea hartu du Jean-René Etxegarai presidenteak. Ipar Euskal Herriarentzako tresna juridiko eta baliabide ekonomiko gehiago eskatu ditu: "Ez da aldarrikapen identitario soila, eraginkortasunaren afera da".
Ipar Euskal Herriaren "lurralde kohesioa" iparrorratz gisa finkaturik, hiru lehentasun aurkeztu ditu Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak: goi mailako irakaskuntza, trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen saretzea.
Hain zuzen, hustuz doazen eremuetan zerbitzu publikoak bermatzea lehentasunetan jarri du –medikuen presentzia, haurtzaindegiak zein kultur eskaintza aipatu ditu–. Era berean, mugikortasun eta garraio sarea hobetzeko hainbat neurri zehaztu ditu.
Trantsizio energetikoari dagokionez, Europatik jasotako finantzazioari esker 48 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du elkargoak. Besteak beste, eraikin publikoen zein sozialen berriztapen energetikoaren gauzapena eta 70 bat eguzki zentral fotovoltaiko eraikiko ditu elkargoak.
Goi mailako irakaskuntza azkarki garatu nahi du Euskal Hirigune Elkargoak, azkenean "benetako campus" bilakatzeraino.
Gaur egun 7.500 ikaslek jasotzen dute formazioren bat elkargoaren eremuan. Bada, 2025ean 10.000 ikaslera iristeko helburua finkatu du instituzioak. Helburua estrategikoa bezain politikoa da: "Helburua da formakuntza eta instalazio osotasun koherente batera heltzea, [Ipar] Euskal Herria bere garapenaren jabe izan dadin –gazte bakar bat ere bazterrean ez uzteko–". Batxilergoa lortu ondoan, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko gazteen gehiengo handia Frantziara doa ikastera. Ipar Euskal Herriak goi mailako irakaskuntzan daukan "berantarekin" bukatu nahi du Etxegaraik.
Zentzu horretara, bi proiektu nagusi aurkeztu ditu Etxegaraik. Batetik, Irekia izenekoa, Paueko eta Aturri bazterreko unibertsitatearen Ipar Euskal Herriko ikasleen kopurua bikoizteko –hamar urtez 4.000 izatetik 8.000 izatera pasa nahi luke–. Excellence labelak eta Frantziako Estatuak banaturiko 8,8 milioi euroek erraztu behar lukete bidea. Bestetik, hiru urteko formakuntza abiatuko dute Maulen. Enpresentzako teknologien garapenean berezitua litzateke, eta kostaldearen eta barne aldearen arteko leku aldatzeak erraztea luke helburu, hor ere "lurralde kohesioa" garatzeko gisan.
Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.
Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.
Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.
Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.
Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.
Peio Etxelekuk (EAJ) iragarri du Elgarrekin herriarentzat taldearen sorrera, beste 35 hautetsirekin batera, eta haiei batzera deitu dituzte elkargoko partaide guztiak. “Ildo ezberdinetako hautetsiak” biltzen dituela jakinarazi dute, herri txikietakoak dira gehienak,... [+]
Ipar Euskal Herrian euri gutxi egin duela eta idorte egoeran daudela argudiatuz, krisi bilera deitu du Euskal Elkargoak. 100.000 botila ur eskatuak ditu, behar izanez gero edateko ura segurtatzeko herritarrei.
Ezaguna den bezala, Frantziako Estatuak ez die uzten Ipar Euskal Herriko ikasleei Brebetaren azterketa euskaraz egiten. Brebeta da, 14-15 urteko ikasleei estatuak kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma.
169 aldeko boz, 8 kontra eta 33 abstentzio. Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkurak, bizitegi turistikoen arautzea deliberatu du, konpentsazio sistema baten bidez.
Euskal Hirigune Elkargoan hizkuntz politikaren eta kulturaren arduradun Antton Kurutxarri izan da Goiz Berri-n gomita. Baionako kontserbatorioko presidentea ere da.
Berriz ere hauteskundeak dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek ekainaren 20an eta 27an. Departamenduko eta eskualdeko kontseilariak izendatuko dituzte. Abertzaleei dagokienez, EH Bai koalizioa bakarrik departamendurako aurkezten da eta EAJk erabaki du... [+]
Etxegabeen gerizatzeko hamar Tiny-House edo etxola mugikor instalatuko dituzte Atherbeak eta HSA Habitat Sud Atlantic egiturak uda huntatik goiti Baionan eta Miarritzen. Euskal Elkargoak lur eremu bat utzi die Miarritzen eta Baionako herriko etxeak beste bat Baionan (mise... [+]
Gure historiaren parte diren emazteak argitara ekartzearen helburuarekin abiatu zen Bask’elles egitasmoa. Adar anitzez osatu proiektua da, erakusketa bat, liburu bat, kolegio eta lizeoko ikasleekin lan bat, eta karriken izenak.
Uztaritzeko auzapeza da Bruno Carrere, abertzaleez ere osaturiko Uztaritze Bai zerrendakoa. Euskal Hirigune Elkargoaren batzorde eragilean presidenteorde da, “lurraldearen antolaketa iraunkorraren” kargua betetzeko izendaturik. Ardura potoloa du esku artean, Ipar... [+]
Herrietako hauteskundeetan emaitza onak lorturik, Euskal Hirigune Elkargoan araberako ordezkaritza eskuratu nahian dabiltza abertzaleak. Uztailaren 31n bozkatuko den batzorde iraunkorrean sartzeko asmoarekin dira, ondotik hortik direlako izendatuko batzorde eragileko kargudunak... [+]