Monsanto bioteknologia enpresa estatubatuarraren aurka protestatu dute milaka lagunek mundu osoan joan den larunbatean. Enpresa horrek maiz jaso ditu kritikak sei kontinenteetan banatzen dituen hazi transgenikoek eragindako kalte larriengatik, bai ingurumenean, baita nekazari eta kontsumitzaileengan ere.
40 herrialdek baino gehiagok parte hartu dute mobilizazio baketsuan, “Monsantori EZ” oihu egiteko. Multinazionalaren jardueraren kontra protesta egitearekin batera, gobernu estatubatuarrak produktu transgenikoen epe luzerako kalteak ez ikertu izana ere salatu dute.
Estatu Batuetan hasitako mobilizazioak kontinente guztiak hartu ditu, eta zenbait iturrik diotenez, 200.000 aktibistako mugimendua izatera iritsi da. Australiara zabaldu ziren lehenbizi larunbateko mobilizazioak; goizean zehar Japoneko eta Hegoafrikako aktibista gehiago batu ziren; eta Russia Todayk (RT) argitaratu duenez, Erresuma Batuko hiri garrantzitsuenetan ere (Londresen, Bristolen, Glasgown, Manchesterren, Douglasen, Torquayn eta Nottinghamen) manifestaldiak egin dira.
Mugimenduko aktibista Nick Bernabek RTri esan zionez, Monsantoko politikek, beste hainbat kalteren artean, “nekazarien artean suizidio epidemia eragin dute. Indiako adibidea argia da: enpresak uzta oparoa ekarriko ziela zioen hazi bat saldu zien, eta gezurra zela ikusi zutenean, pobreziak jotako zenbait nekazarik bizia kendu zuten”.
Kasu zehatzak salatzeaz gain, mugimenduaren bultzatzaileek produktu transgenikoek izan ditzaketen kalteak munduari jakinaraztea dute helburu. Ikerketa askok, produktu horiek osasunarentzat oso kaltegarriak direla frogatu dute, eta hainbat kasutan kantzerra, ernalkortasun eza eta fetuetan malformazioak eragin dezaketela.
Informazio gehiago:
Monsantoren jarduera salatu zuen Marie Monique Robin kazetariak. ARGIAn egin genion elkarrizketa irakur dezakezue lotura honetan.
Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]
Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]
Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]
Hazi hauek saltzeko zorroetan eta katalogoetan esaldi hau adierazi beharko dute: "Genetikoki eraldatutako barietatea". Apirilaren 9tik dute hauek saltzeko baimena. 2019an arto transgenikoz 8.000 hektarea erein ziren Nafarroan.
Ingeniaritza agronomoan doktoratua eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea da Jose Ramon Olarieta Alberdi, baita Som lo que Sembrem elkarte katalaneko kide ere. Transgenikoen inguruan liburua argitaratu zuen iaz: Transgenikoak, benetan dira seguruak eta beharrezkoak?... [+]
Soja laborantzara bideratutako nekazaritza estentsibo landa batean egin zuen lan Tomasik. Landa gunea fumigatzeko erabiltzen ziren agrotoxikoek eragindako gaixotasunaren ondorioz hil da.
Sinadura bilketari eta herritarren protestei entzungor eginez, Europar Batasunak baimena eman dio Bayerri Monsanto erosteko. Horrela, hazi eta ongarri kimikoen munduko enpresa handiena bilakatuko da.
Laborantza-industrian egin den inoizko akordiorik handiena gelditzeko eskatu diote milioi bat lagunek Europari: Monsanto eta Bayer enpresek indarrak batuko dituzte galarazi ezean. Hazi transgenikoen eta industria farmazeutikoaren arteko lotura 2016tik datorren arren, azken... [+]
Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek... [+]
Sastraka inbaditzaile bat agertu da Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako artasoroetan. Teosintea, teosintle nahuatl hizkuntzan, Zea familiako landarea da, artoaren senidea beraz. Rosa Binimelis (Castelló, 1979) ingurumen zientzietan doktorea da, eta azken urteotan teosinteaz... [+]
2016ko irailean, batez ere aspirinengatik ezagun den Bayer alemaniarrak beste gauza askorengatik ezaguna den Monsanto estatubatuarra erosi zuen, 66.000 milioi dolarren truke. Azken hiru urteetan ematen ari diren hazi industrialen eta nekazaritzako produktu kimikoen alorreko... [+]
Egun erabiltzen diren hazi hibridoak multinazional espezializatuek soilik egin ditzakete, eta horien liderra Monsanto da. Merkatura zabaltzen dituena, berriz, Heinz multinazional boteretsua da. Bide beretik jarraituz gero, elikadura merkatu pribatuen eskuetan bukatuko duela... [+]