Transexualitatea despatologizatzeko beste urrats bat eman du Eusko Legebiltzarrak

  • EAEko legebiltzarrean aurrera atera da pertsona transexualak, diagnostikorik eta medikuen txostenik gabe, diren bezala onartuak izateko lege proposamena.


2019ko ekainaren 27an - 17:32
Pertsona transexualen ordezkari ugari hurbildu da Eusko Legebiltzarrera garaipena ospatzera (arg: Aitzole Aranetak Twitter bidez)

Naizen elkarteak “emozioz” hartu du Eusko Legebiltzarrean onartu den neurria. 2012ko Trasexualitatearen Legearen 3. artikulua aldatu eta medikuaren diagnostikorik edo psikologo naiz psikiatraren txostenaren beharrik ez dute izango pertsona transexualek, diren bezala onartuak izateko.

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSEk aurkezturiko ekimenaren testuak nabarmentzen duenez nazioartean  eta agenda politikoan “transexualitatearen despatologizazioaren tematika hazi egin da” eta horren ondorioa da honako aldaketa. “Garaipen hau zuena da” esan die Oihana Etxebarrieta EH Bilduko ordezkariak hemizikloaren goialdean begira zeuden transexualen ordezkariei.

Ekimena babestu duten alderdi guztiek nabarmendu dute aurreranzko pausoa dela lege proposamena. Hala ere, Elkarrekin-Podemoseko eledun Eukene Aranak kezka azaldu du eskuin-muturraren gorakadak halako aurrerapausoak zapuztu ditzakeelako.

PPren abstentzioa

Hain zuzen, PP alderdi kontserbadorea izan da trasenxualitatea despatologizatzeko proposamenari baiezkoa eman ez dio bakarra, bere abstentzioarekin. Laura Garridok aitortu du ez dela “gaixotasun” bat, baina pertsona transexuala hala dela “egiaztatzeko” oraingo legeak jartzen duen baldintza “garantista” iruditzen zaio popularrari.

Naizen elkarteko kideak pozik azaldu dira emaitzarekin eta PPren jarreraren aurrean ere baikor agertu dira: “Ez da kontra agertu, eta oraingo abstentzioa biharko baiezkoa bihur liteke”, azaldu du Arkaitz Ibarzabal Naizeneko bozeramaileak.

Transexualitatearen despatologizazioan urratsak apurka ematen ari dira bertako zein nazioarteko erakundeetan. Adibide gisa Munduko Osasun Erakundeak duela urtebete hartutako erabakia: gaitz psikologikoen zerrendatik atera zuen transexualitatea, baina “genero inkongruentzia” gisa izendatu, norbanakoen arteko aniztasun adierazpen bat dela onartu beharrean, LGTBI kolektiboek eskatzen duten moduan.

Nafarroa izan liteke beste kasu bat: haur transexualekin lan egiten duen Chrysallis elkarteak ARGIAri azaldu zion moduan, lege aitzindaria du, baina oraindik "gaur egun osasungintzan ematen den arreta guztiz patologizatzailea da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


“Estatuko biktimen fiskaltza soziala” izan nahi du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak bere bigarren fasean

2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude