Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek.
Trans legearen erreforma onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, hain justu ere Ekai Lersundi ondarroar gazteak bere buruaz beste egin zuen seigarren urteurrenean. NAIZ Irratian elkarrizketa egin diete Ekairen aita Elaxar Lersundi eta Bea Sever Naizen elkarteko kideari. Elaxar Lersundik aitortu du oso egun berezia egiten zaiola, Ekaik "nahi zuena lortzeko", oztopoak kentzen direlako eta atzetik datozenentzat gauzak erraztuko direlako.
Lersundik aitortu du oraindik lan asko dagoela egiteko: “Asko dira pentsatzen dutenak kapritxoa dela ume batek hori esatea. Inor ez gara nor esateko bestea nor den, norberak du bere burua nor den esateko eskubidea”. Lersundik ere adierazi du, “pausoka pausoka bidea egiten" dela.
Naizen elkarteko Bea Severrek bat egin du Lersundik adierazi duenarekin. Severren arabera, Ekairen suizidioak islatu zuen pertsona horientzat zer nolako oztopoak daude: “Haurtzaroan transitoa egitea erabakitzen dutenek egoera normalizatzea beharrezkoa dute, gezurrak azaleratzea, errealitate hauetara gerturatzea. Oztopoak kendu eta eskubideak onartu behar dira lege bidez. Beste denak kasilla batetik ateratzen gara, eta horiek atzeragotik”.
PPk izan ezik, legebiltzarreko alderdi guztiek, eman dute baiezko botoa. Severrek esan du “kostatu” dela onartzea, hauteskunde ziklo ezberdinek atzeratu dutelako legearen onarpena. Aitzitik, lortutako babesarekin “oso pozik” mintzatu da. “PP beti agertu da aurka, horrela espero genuen”.
Legearen bidez gaur egun egiten diren zenbait gauza jasota geratuko direla, esaterako hezkuntza protokolo berritua. Dokumentazio trantsitorioa, izena eta sexu aldaketak, dekretuz jasota zeuden, baina ez lege bidez.
Azkenik adierazi dute, hezkuntza, osasuna eta administrazioko langileentzat formakuntzak egingo dira, eurek pertsonekin lan egiten dutelako.
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.
Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.
Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]
Ehundik gora lagun bertaratu ziren iragan larunbatean Laudioko Orbeko Etxean eginiko ‘Txao Titis, Titi gabe bada paradisua’ jaialdira. Ekimenaren helburu nagusia mastektomia egin nahi duen Laudioko pertsona trans bati ebakuntza hori egiteko dirua biltzen laguntzea... [+]
Tratu txarrak Osakidetzako langile batzuen eta Ertzaintzaren partetik pairatu dituela salatu du.
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.