Trans Legearen aldeko mobilizazioak egin dira larunbatean Euskal Herrian

  • Trans Legearen onarpenaren alde, larunbatean mobilizazioak egin dituzte Espainiako Estatuan, eta Donostian eta Iruñean ere izan dira deialdiak. Urtea amaitu orduko legea onartzeko konpromisoa agertu zuen PSOE eta Unidas Podemos alderdien koalizioak, baina beren arteko desadostasunak tarteko, atzeratzen ari da tramitazioa. Astelehenean bozkatuko dituzte legeari egindako zuzenketak Espainiako Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordean.


2022ko abenduaren 12an - 12:44
Azken eguneraketa: 14:23

Trans Legearen blokeoaren aurka, Espainiako Estatuko gutxienez hamazazpi hiritan zeuden deituta mobilizazioak abenduaren 10erako. Tartean zeuden Donostiako eta Iruñeko deialdiak ere: Donostian Prim kaleko PSOEren egoitza aurrean bildu ziren manifestariak, eta Nafarroako Parlamentu aurrean Iruñean. Gehitu eta Loratuz Lotu elkarteek izenpetu dute Gipuzkoako deialdia, eta Nafarroakoa Federación Plataforma Trans, Transkolore, Ilota Ledo, Despertrans, Naizen, Dekumas, EHGAM Nafarroa, Kattalingorri eta Nafarroako E28 Plataformak.

Espainiako Gobernuan Trans Legea behingoz onar dadin exijitu dute mobilizazioen bidez. Izan ere, PSOE eta Unidas Podemos alderdiek konpromisoa hartu zuten 2022 urtea itxi orduko legea onartzeko. Alabaina, azaroa amaieran PSOEk 37 helegite aurkeztu dizkio legeari, tramitea atzeratzea eraginez. Astelehen arratsaldean zuzenketei buruz eztabaidatzekoak dira Espainiako Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordean, eta zuzenketen gainean bozkatuko dute. PPk PSOEren zuzenketak babestea da balizko aukera bat, eta horrek legearen bilakaera baldintzatuko luke. Berdintasun Batzordearen galbahea igaroz gero, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatuko litzake legea.

Genero autodeterminazioari dagokion puntua da desadostasun gehien sortu duena. Hasiera batean aurkeztutako lege proiektuan jasotzen zenez, adin txikikoek Erregistro Zibilean beren sexuari dagokion aipamena aldatzea eskatu ahalko lukete, epaile baten onespenaren beharrik gabe. PSOEk, ordea, puntu hori mugatu nahi du eta epailearen onespena ezinbesteko baldintza gisa ezarri nahi du aldaketa egin ahal izateko, 16 urtetik beherakoen kasuan.

Azaroaren hasieran, PSOEk helegiteak aurkeztu aurretik, dagoeneko kexu ziren Euskal Herriko LGTBI kolektiboak. Transen eskubideak murrizten dituzten zuzenketen aurkako adierazpenaren bidez, Trans Legeari Espainiako Kongresuan jartzen ari zaizkion oztopoak salatu zituzten, eta horren aurrean Espainiako Parlamentuan ordezkaritza duten Hego Euskal Herriko diputatuei legearen onarpena bultza dezatela eskatu.

PSOEko kideei eta feminista baztertzaileei interpelazioa

Adierazpen horretan, legea onartzearen premiaz ohartarazi zuten kolektiboek, azpimarratuz transfobia areagotzea dakarrela legearen tramitazioa luzatzeak eta legearen harira sortu den gatazkak: "Astez aste, egunez egun, hazten doan areriotasuna sortu du. Iraindu, mespretxatu eta zalantzan jartzen gaituzte. Trans identitateak solasaldien xede dira, non mundu guztiak duen iritzia emateko eskubidea, eta hori gertatzen den bitartean, indarkeria giroa hazten doa gure aurka. Gezurrez betetako eztabaida ireki da, izen ona kentzeko irrikaz, gizartearen bazterrera aldentzen jarraitzeko irrikaz". Larunbatean Iruñeko mobilizazioan egindako irakurketak ere aspektu hori bistaratu zuen, besteak beste. "Inboluzio soziala" gertatzen ari dela eta bereziki trans pertsonen aurkako gorroto delituak indartzen ari direla salatu zuten.

Kasu honetan, baina, fobiaren jatorriari dagokionez desberdintasun bat dagoela iritzirik, ondokoa seinalatu zuten: "Oraingoan, pribilegioa galtzeko beldurra eta fobia botere postuetan dauden emakume zis-engandik datoz. Erakutsi dute oso ongi dakitela beren interesak defendatzen, aldiz, ez dituztela batere ongi defendatzen beste kolektibo zapaldu batzuenak". Hala bada, irakurketa amaitu zuten PSOEko kideei zein transekin baztertzaileak diren feministei jarrera aldatzeko exijituz. ""Oraindik garaiz zaudete Historiako alde egokia aukeratzeko", zuzendu zitzaizkien.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Bi homofobok sudurra apurtu diote Asierri Bilbon: “Kikilduta nahi gaituzte, erantzun egin behar zaie”

Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude