Trans Legeak Espainiako Kongresuan bidea egin dezan, 70 aktibista transexual baino gehiagok gose greba hasi dute asteazken honetan Kongresuaren atarian, horietatik hamar bat Euskal Herrikoak. Legearen beharraz eta sortu den polemikaz aritu gara Edurne LH iruindarrarekin: "Legeak eskubideak gehitzen ditu, ez dizkio inori kentzen; ez dugu inork baino gehiago nahi, baina gutxiago ere ez".
Nagusiki zein aldaketa ekarriko du Trans Legeak?
Despatologizazioa dakar (Osasunaren Mundu Erakundeak dagoeneko jasotzen duena legean islatuko litzateke); genero autodeterminazioa baimentzen du, dokumentuetan hala identifikatzeko gaur egun dauden trabak ezabatuz; adin txikiko transexualei babesa ematen die; eta binario ez diren pertsonak aitortzen ditu. Puntu gehiago ere badira, jasaten dugun diskriminazioari aurre egiteko balio dutenak.
Zergatik ikusi duzue beharra gose greba egiteko? Ez zarete fio legeak bidea egingo duenik?
Ez da halako lege baten lehenengo proposamena, 2018an bazegoen beste bat mahai gainean, eta hiru urte daramagu legea aurrera atera dadin itxaroten; oraingo zirriborroa, aurrekoaren oso antzekoa izan arren, PSOEk ez du aurrera atera nahi eta blokeatu egin nahi du prozesua. Eskatzen duguna da kongresura eraman dezatela, eztabaidatu dadin eta tramitatzen hasi daitezen.
Indartsu zaudete ala legeak sortu duen polemikak minduta?
Babes sozial handia sentitzen dugu, baina polemika honekin guztiarekin minduta gaude, bai, gure eskubideak eztabaidaren jomuga bihurtu direlako azken hilabeteotan. Hala ere, indartsu gaude, bukaeraraino iristeko prest.
"Polemika hau sufrimendua eta ezinegona sortzen ari da askoren artean. Bai nik bai beste askok irain mordoa jasaten dugu egunero sare sozialetan, legearen alde agertzeagatik"
Legearen kontrako jarrera batik bat feminismotik etorriko zela espero zenuten?
Duela hilabete gutxi loratu da eztabaida hau indar honekin, eta zoritxarrez mugimendu feministaren sektore batzuetatik loratu da, baina argi dugu mugimendu feministaren gehiengoa gurekin dagoela. Adibide bat: trans legearen aldeko manifestua, aste bakarrean, Estatuko mugimendu feministan dabiltzan 600 kolektibok baino gehiagok eta 11.000 lagunek baino gehiagok sinatu dute. Irudikatzen den gatazka, feminismoa vs. kolektibo transexuala, ez da erreala, izatekotan feminismoaren sektore txiki batekin dago gatazka, baina bozgorailu asko ditu sektore txiki horrek. Guk feminismo inklusiboan sinesten dugu, emakume guztiak barne hartuko dituena, izan transexual, arrazializatu, ezgaitasunen batekin…
Transfobia azaleratzeko baliatu al du jende batek legearen kontrako diskurtsoa?
Ezbairik gabe. Argudio batzuk astakeria hutsa dira: transak komunetan eta aldageletan sartuko direla emakumeak bortxatzera, guri eskubideak emateak eskubideak kenduko dizkiela emakumeei… Ez du inolako zentzurik: legeak eskubideak gehitzen ditu, ez dizkio inori kentzen; ez dugu inork baino gehiago nahi, baina gutxiago ere ez.
"Konbentzituta gaude trans kolektiboak azkenik ere 2021ean lortuko dituela hamarkadatan ukatu zaizkion eskubideak"
Transexualek bizi duzuen ohiko diskriminazio eta zapalkuntzari nola eragiten dio legearen inguruan sortu den polemikak?
Argi dago legearen tramitazioari eragin diola: ez du ez hanka ez buru PSOE kontra agertzea, halako legeak aurrera bultzatu dituenean erkidegoetan. Eta maila pertsonalean, sufrimendua eta ezinegona sortzen ari da transexual askoren artean. Bai nik bai beste askok irain mordoa jasaten dugu egunero sare sozialetan, legearen alde agertzeagatik.
Baina esandakoa, babesa nabari dugu herritar gehienengandik, indartsu gaude, eta konbentzituta gaude trans kolektiboak azkenik ere 2021ean lortuko dituela hamarkadatan ukatu zaizkion eskubideak.
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.
Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek.
Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.
Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]
Ehundik gora lagun bertaratu ziren iragan larunbatean Laudioko Orbeko Etxean eginiko ‘Txao Titis, Titi gabe bada paradisua’ jaialdira. Ekimenaren helburu nagusia mastektomia egin nahi duen Laudioko pertsona trans bati ebakuntza hori egiteko dirua biltzen laguntzea... [+]
Tratu txarrak Osakidetzako langile batzuen eta Ertzaintzaren partetik pairatu dituela salatu du.