Trans Legea: Europako hainbat herrialdek eskatzen dituzten baldintzak

  • Danimarka, Irlanda, Malta, Belgika, Portugal eta Luxenburgok genero autodeterminazioa onartzen dute. Hurrengo baldintzak bete behar dira prozesua aurrea eramateko orduan.


2021eko apirilaren 06an - 10:40
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

LGTB ILGA-Europek genero autodeterminazioa onartzen duten herrialdeen zerrendan Europar Batasuneko sei herrialde baino ez ditu sartzen: Danimarka, Irlanda, Malta, Belgika, Portugal eta Luxenburgo. Baina Mar Cambrollék, Trans Plataforma Federazioko presidenteak salatu du herrialde hauek ez dutela autodeterminazio printzipioa betetzen: “Egia da lege horiek ez dutela patologizatzen, baina ez dute autodeterminazioaren printzipioa betetzen, hori edozein baldintzaren antagonikoa baita”. Patricia Regueros Río kazetariak El Salto komunikabidean argitaratu duen erreportaje landu honetan jaso ditu herrialde hauek genero autodeterminaziorako ezartzen dituzten mugak eta baldintzak: pentsatzeko garai bat, edo adin txikikoei trabak, batik bat.

Danimarka

2014ko irailaren 1ean sartu zen indarrean genero identitatea onartzeko legea, eta autodeterminazio printzipioan oinarritu zen Europako lehen legea izan zen. Legeak esku-hartze medikoak alde batera uzten zituen, hala nola diagnostiko psikiatrikoa, esterilizazioa edo hormona-tratamendua, eta administrazio-prozedura bat sortzen zuen. Prozesu honen bitartez, eskatzaileek aukera dute identifikazio-zenbaki berri bat eta dagozkion dokumentu pertsonalak jaso ahal izateko: pasaportea, gidabaimena eta jaiotza-ziurtagiria, beren nortasunaren arabera. Àlex Bixquert, FELGTB trans politiken taldeko koordinatzaileak trans pertsonak jada erreflexio aldi bat jasaten dutela dio eta ez du ulertzen aldi hau luzatzearen arrazoia.

Malta

2015eko apirilean, Maltako Parlamentuak Gender Identity, Gender Expression and Sex Characteristics (GIGESC) legeari buruzko legea onartu zuen. Lege horren bidez, identitatea ezagutzeko prozesua eskatzeko baldintzak ezartzen dira. Prozedurak eskatzen du eskatzaileak genero eta izen aldaketa deklaratzea notario baten aurrean, gero deklarazioa inskribatzeko. Erregistroak generoz aldatzeko eskaera jaso eta datuak aldatzen ditu, eta aldaketa horrek beste dokumentu ofizial batzuk eguneratzeko balio du. Maltako legeak eskatzailearen adierazpena besterik ez du eskatzen, eta, beraz, bai Àlex Bixquertek bai Mar Cambrollék autodeterminazio-printzipioari leial zaiola ulertzen dute. Hala ere, nabarmentzekoa da notario-ziurtagiriaren figura sartzeak dakarren erredundantzia, erregistro baten aurreko aitorpenak nahikoa izan beharko bailuke.

Irlanda

2015eko irailetik aurrera, Irlandako trans pertsonek eska dezakete estatuak bere generoa legez onar dezala, Gender Reconition Act legeari esker. Prozesua interesdunaren idatzizko eskaerarekin hasten da. Dagokion agintaritzak hartuko du kontuan, eta hark onartuko du edo ez. Agintari horrek, halaber, informazio gehiago edo ebidentzia gehiago eska diezaioke eskatzaileari, legeak hala adierazten baitu. Testuak ez du zehazten zer informazio-mota eska dezakeen, ez eta lekuko baten eskaerak froga gisa balio dezakeen ere. Bixquert-ek deitoratzen du anbiguotasun hori: “Irizpide anbiguoak nahiko arazotsuak dira, erregistro batetik bestera desberdintasunak eragiten baitituzte, eta funtzionarioen edo epaileen aurreiritzien aurrean jartzen zaituzte”, arrazoitu du.

Belgika

2017. urteko maiatzaz geroztik, Belgikak badu generoa onartzeko legezko prozesua zuzentzen duen lege bat, hein batean autodeterminazioaren printzipioan oinarritua, baina baldintzekin. 2017ko Loi réformant des regules relatifs aux personnes transgenres delakoan, erregistro zibileko funtzionario baten aurrean aldaketa bat eskatzeko aukera jasotzen da, “belgikako pertsona heldu, adingabe emantzipatu edo egoiliar atzerritar orori, baldin eta sinetsita badago jaiotza-ziurtagirian ageri den sexua ez datorrela bat berezko duen genero-identitatearekin”.

Baldintzek hiru hilabeteko epea dute, eta, epe horretan, fiskal nagusiak eskaera errefusatu dezake “ordena publikoko arrazoiak direla medio”. Hiru hilabete horiek igaro ondoren, eta sei hilabete bete baino lehen, eskatzaileak erregistro zibilera itzuli behar du, eta egiaztatu behar du oraindik ere uste duela bere genero-identitatea ez datorrela bat jaiotza-ziurtagirian ezarritakoarekin; ezagutzen dituela jaiotza-ziurtagiria aldatzeak dituen ondorio administratibo eta legalak, eta badakiela ziurtagiri horren aldaketaren ezeztaezintasuna.

Luxenburgo

2018ko ekainaren 25ean, Luxenburgoko Diputatuen Ganberak genero-onarpena dakarren lege baten alde bozkatu zuen. Identitatearen autodeterminazioan oinarritzen da legea, eta administrazio-sistema bat sortzen du, pertsona batek ofizialki erregistratutako izena eta genero-markatzailea egokitzeko. Lege berriak esplizituki aipatzen du Europako Kontseiluaren Batzarraren 2048/2015 Ebazpena, generoa legez onartzeko prozedura “azkarrak, gardenak eta irisgarriak” eskatzen dituena.

Legeak ezartzen duenez, Luxenburgoko pertsona heldu orok eskabidea aurkez dezake Justizia Ministerioan, bere legezko sexua eta izen bat edo gehiago aldatzeko, honako hau erakutsiz: “Nahikoa den gertakari-bilduma baten bidez, bere egoera zibileko erregistroan ageri den sexua ez datorrela bat aurkezten den eta ezagutzen den sexuarekin”. Horretarako, honako hau eskatzen du: “pertsona publikoki aurkez dadila aitortutako sexuarekin”, “sexu horrengatik ezaguna izan dadila familiakoek/adiskideek/harreman profesionalek” eta “pertsonak pilazko izena aldatu duela bere sexuari egokitzeko”.

Portugal

2018ko apirilean onartu zuen Portugalek legea. Erregistro zibilean sexua aldatzeko prozedura eskatzeko genero-identitatea jaiotzean esleitutako sexuarekin bat ez datorren adineko pertsonen eskubidea aitortzen du legeak. Adingabeei dagokienez, legeak orain aurreikusten du 16 eta 18 urte bitarteko pertsona batek gurasoen baimena eta mediku baten txostena beharko dituela. Edozein mediku edo psikologok egin dezake aitorpena, pertsona libreki hautatu dela eta eragozpenik ez dagoela baieztatuz. “Norbaitek heldutasunik ez duela uste baduzu, zentzuzkoa da inguruneak zerbait esatea, baina ez medikuak”, salatu du Bixquertek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


“Gustatuko litzaidake pentsatzea bidea urratu dudala atzetik datozenentzat”

BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.


Gorputz hotsak
“Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana”

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: “Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko”

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Trans legearen erreforma onartzear dute Eusko Legebiltzarrean

Gehiengo zabalarekin onartu dute. EAJ, PSE-EE, EH Bidu eta Elkarrekin Podemos-IU-k baiezkoa eman dute, eta PP aurka agertu da.“Hainbat hobekuntza” txertatuko dituzte Osakidetzan, hezkuntzan eta lan-arloan.


“Ez digute uzten gure gorputzen gainean erabakiak hartzen”

Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.


Anouar Merabet. Nefertiti, ama zaintzailea
“Aukeratutako familia sortzeko espazio bat da vogue-a”

Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]


Lehen hazia erein dute Aiaraldeko trans erresistentzia kutxa sortzera bidean

Ehundik gora lagun bertaratu ziren iragan larunbatean Laudioko Orbeko Etxean eginiko ‘Txao Titis, Titi gabe bada paradisua’ jaialdira. Ekimenaren helburu nagusia mastektomia egin nahi duen Laudioko pertsona trans bati ebakuntza hori egiteko dirua biltzen laguntzea... [+]


Emakume trans batek salatu du tratu txarrak jaso dituela Donostia Ospitalean

Tratu txarrak Osakidetzako langile batzuen eta Ertzaintzaren partetik pairatu dituela salatu du.


Eguneraketa berriak daude