Tragedia Indonesiako futbol estadio batean: Poliziaren jokabidea ikertzeko eskatu dute

  • Gutxienez 125 lagun hil ziren larunbatean Indonesiako Kanjuruhan estadioan, Arema eta Persebeya Surabaya taldeen arteko partida amaitzean. Jasandako porrotarekin suminduta, Aremako zaleek zelaira salto egin zuten, eta ostean Persebeyakoek; elkar eraso egiteaz gain, jokalarien aurka egin zuten, polizia saiatzen zen bitartean egoera kontrolatzen borrekin eta gas negar-eragilearekin. Horrek, baina, eragin zuen jende uholdea ihesi hastea –irteera puntu bakarretik–, egoera are kaotikoagoa bihurtuz. Gutxienez 125 pertsona hil dira, tartean bi polizia, itota edo zapalduta.


2022ko urriaren 03an - 09:09
Egoera kontrolatzeko helburuarekin poliziak gas boteak jaurti zituen, egoera are kaotikoagoa bihurtuz / Youtube

FIFA nazioarteko futbol federazioak debekatzen duen arren futbol estadioetan gas negar-eragilea baliatzea, Indonesiako poliziak badu erabiltzerik, FIFAren arauak hautazkoak baitira konfederazio batek txapelketak antolatzen dituenean bere arau propioak medio, irakurri daitekeen moduan Indonesiako tragediari Wikipediak eskainitako orrialdean.

Gertatuak berriro azaleratu du futbolaren eta indarkeriaren arteko lotura. Kasu honetan gehitu behar dira beste osagai batzuk, segurtasun sistemen eraginkortasuna eta gehienezko ikusle kopurua adibidez.

"Erantzuleek kontuak eman behar dituzte"

Kaosaren erdian, poliziaren jokabideak eragin ditu kritikarik beroenak. Zentzu horretan, Amnistia Internazionala eta Human Rights Watch (HRW) erakundeek eskatu dute gas negar-eragilearen erabilera ikertu eta "urraketak egin dituztenak" justiziaren aurrera eramateko. "Erantzuleek kontuak eman behar dituzte, haien estatusa edo posizioa edozein izanik ere", adierazi du Phil Robertson HRWko Asiako zuzendari-ordeak. Joko Widodo Indonesioako presidenteari eskatu dio guztia ikertu aldera "ikerketa independente eta inpartziala abiatzeko", Poliziak eta Indonesiako Futbol Federazioak nahikoa zorrotz jokatuko ez dutelakoan. Presidenteak ziurtatu du hala egingo duela.

FIFAri ere egin diote eskaera, gertatua ikertu dezan.

India Today telebistak zabaldutako irudiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indonesia
Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


Trantsizio ekologikoaren izenean, bere ingurumena sakrifikatzen dabil Indonesia

Indonesiako hiriburu Jakartaren itsasoratzeari aurre egiteko eta jakartarrek nozituriko kutsadura arazoari erantzuteko, hiri erraldoi bat zerotik eraikitzen dabiltza, Borneo oihan zabalean. Lekualdatzeak bideratu eta hiriburu berria bilakatuko da Nusantara izeneko sortu berria... [+]


Indonesia: lurrikarak ia urtero eta hildakoak ehundaka

Azaroaren 18an lurrikara izan zuten herrialdean, eta gutxienez 268 hildako zenbatu dituzte. Azken aldian beste zenbait lurrikara izan dira Italian eta Mexikon, baina kalteak askoz txikiagoak izan dira, nahiz eta intentsitate gogorragoak izan. Eraikinen osaera izan liteke... [+]


Duela 30.000 urteko zirujauak

Borneo, duela 31.000 urte. 10-13 urte arteko mutiko batek istripu bat edo gaixotasun bat izan zuen eta kalte larriak eragin zizkion ezkerreko hankan. Mutikoaren bizia salbatzeko, oina anputatu zioten, hanka berna-bizkarretik ebakita.


Indonesiarrak elikadura burujabetzatik urruntzen ditu gurpilen ekoizpenak

Indonesiako poliziak maiatzaren 26an Junawal Bin Sukino nekazari sindikalista atxilotu izanak kexua eta amorrua piztu ditu bertako nekazari ttipien artean. Beste behin, haien oinarrizko eskubideei tu egin eta multinazionalen mesederako hartu erabakia delako. Bioaniztasunaren... [+]


Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena

118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.


2020-04-01 | ARGIA
Indonesian droneak erabiltzen ari dira hiriak desinfektatzeko eta osasunean izan ditzakeen eraginak eztabaida piztu du

Indonesiako bigarren hiririk handienean, Surabayan, agintariek droneak baliatu dituzte asteartean covid19 birusaren aurkako desinfektantea spray moduan airean botatzeko.


Borneo kiskali dute eta kazetari bat behar da egia itsusia azaltzeko

André Vltchek kazetaria, ARGIAren irakurleak azaroko LARRUN gehigarrian –Gerrako ekologia– ezagutu duena, Borneo uhartean ari da filmatzen munduko txikiziorik handienetako baten kronika izango den dokumentala. Duela gutxi arte bioaniztasunaren paradisu... [+]


Sekula erregistratutako hotsik ozenena

1888ko abuztuaren 27an, Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen Ekialdeko Herbeheretar Indietan, egungo Indonesian. Eztanda handik 5.000 kilometrora ere entzun zen, planetaren hamahirurenean edo, bestela esateko, lurrazal osoaren %7,7an.


Eguneraketa berriak daude