Tradizioari kolorea, Gorbeia magalean

  • Herritarren parte-hartzea eta gizarte eraldaketa izan ditu ardatz Irantzu Lekue artistak Ubiden zuzendutako horma-irudiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 14an - 10:36
Auzolanean egin dute Ubideko horma-irudia. /Kalez Kale Komunikazioa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irantzu Lekue artista gasteiztarrak gidaturik, Ubideko (Bizkaia) sarreran dagoen putzuaren etxolan horma-irudia egin dute herritarrek auzolanean. Herriak duen ikazkin tradizioa, estraperloa–Bizkaia eta Araba arteko mugan egoteagatik–, Ubideko pagadi zabalak edo ura eta mendiarekin duten harreman estua irudikatu dituzte margolanean.

Ubideko Udalak bultzatutako ekimen honek herritarren parte-hartzea eta gizarte eraldaketa izan ditu ardatz, eta artea, euskara, generoa eta tradizioak hizpide. Irantzu Lekueren muralismoak mundua edertzea du helburu, azaldu duenez, baina baita herritartasuna sortzea eta sendotzea ere. Komunitatea sendotzean arteak izan dezakeen garrantzia nabarmendu du: "Horixe bera da Ubiden egin duguna eraldaketa gauza txikietatik hasten delako". Artistak horretarako propio sortutako dinamika eta saioen bidez, Ubideko herritarrekin garatu du horma irudia, udalerriko hainbat ikur, iraganaldiko eta orainaldikoak, iruditzeko.

 

Albiste hau Arabako aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
2022ko maiatzaren 11
Xabier Morras. Margolaria
“Nirea ez da pintura atsegina, tragikoa da”

2022ko apirilaren 6
Iñaki Imazen 'Alimentación, lencería, bazar' erakusketa
Supermerkatuaren poetikaz

Eguneraketa berriak daude