Azaldu dutenez, Getxoko Udalak gutuna bidali die Tosu landa inguruan bizi diren auzokideei, trenbidearekiko paralelo doazen lurrak martxoaren 1erako libratzeko eskatuz. Tosu Betirako plataformak obrak egingo dituen enpresari ongi etorria emateko parodia prestatu du. Hala ere, gaur ez da hondeamakinarik agertu.
“Ongi etorri Mister Florentino” lelopean egin dute parodia. Florentino Perez baita Ibarbengoako aparkalekua eraikiko duen Geocisa enpresako jabea. 8:00etan bildu dira antolatzaileak Getxoko Andra Mari auzoan gosari herrikoia egiteko, eta ondoren, parodiari ekin diote. Trajez eta galaz jantzita, errepide ondoan kokatu dira “Ongi etorri Florentino” pankarta eta bestelako kartelekin. “Zelai berdeak nahi badituzu, joan zaitez Getxoko Golf Klubera” eta “Hippie gutxiago eta porlan gehiago” oihukatu eta Florentino Perezen harrera irudikatu dute, ondorengo bideoan ikus daitekeenez.
11:00 aldera, Algortako tabernetara gerturatu eta parodia egiteko prestatutako komunikatua banatu dute herrian zehar. Bertan irakurri daiteke: “Itxaronaldi jasanezin baten ostean, eta lau hippie ziztrinen traben gainetik, behingoz sartu dira Ibarbengoako parking desiratua egingo duten makinak, eta bazen garaia, zeren eta, auzokideak oraindik konturatu ez diren arren, hainbeste etekin ekonomiko ekarriko die Getxo, Uribe Kosta, €uzkadi eta mundu osoari. Eta hau hasiera baino ez da! Imajina al duzue Andra Mari osoa porlanez estalirik? Ez al zaizkizue buruan sartzen horrek ekarriko dizkigun onura guztiak? Itzela izango da! Eta argi ibili: Parkinga egiten ez badugu, kandelapean azak jaten amaituko dugu. Eta ezetz jakin onena zer den? Bada, auzokide batek ere ezin izango duela ahoa iraki! Azken finean, horretarako bozkatzen dugu EAJ! Zatoz datozen egunetan obrak bisitatzera! Kolosala izango da!”
Gaur ez da makinarik hurbildu Andra Mariko landetara, baina obrak edozein momentutan has daitezkeela iragarri dute auzokideek. Hurrengo egunetan ere, zaintzak egingo dituzte Tosu Betirako plataformako kideek.
Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]
Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.
Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.
Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]
Tosu Betirako plataformak, Udalaren erabakia kritikatu du. Izan ere, Getxoko Andra Mari auzoko landagunean parkinga ez ezik, “jarduera ekonomikoen parkea” egingo dutela azaldu dute. Erabakiaren aurrean, ordea, herritarrei mobilizatzeko dei egin diete plataformako... [+]
Hainbat ezezagunek Getxoko Ibarbengoako metro-parkingaren lanei eraso egin zieten joan den bariku eta zapatu arteko gauean, Ertzaintzaren arabera. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Imanol Landa Getxoko alkateak gaitzetsi dute ekintza hori. Tosu Betirakok "ez du... [+]
Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" delitua egotzita auzipetutako hiru lagunen kasua artxibatu du epaileak, Tosu Betirako taldeak jakinarazi duenez.
Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana... [+]
Gaur goizean Getxoko epaitegietan epaitu dituzten hiru ekintzaileek argi dute, "balizko kalteengatik baino, protestak zigortu gura izan dituzte epaiketa honegaz". Izan ere, azaldu dutenez, akusazioak zigor-eskaera bertan behera uzteko proposamena egin du epaiketan,... [+]
Urtarrilaren 26an, barikua, hiru lagunek deklaratu beharko dute Getxoko epaitegian, Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" delitua egotzita.
Tosu Betirako plataformak deituta, Ibarbengoako aparkalekua eraiki gura duten landarainoko martxa egin zuten zapatuan, hilaren 16an, 200 lagun inguruk. Tosu landa ertzainez inguratuta zegoen; hala ere, lanen hasiera salatu zuten bertan herritarrek. Ondoren, hondeamakinek obren... [+]
Larunbatean Getxoko Tosu landara joango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Tosu Betirako asanbladak. Urriaren 21ean ingurua berriz okupatu ostean eraikitako etxolaren alboan egun dute agerraldia, buzo zuriz jantzita eta aurpegiak maskaratxoz estalita; abenduaren 16an... [+]
Getxoko Tosu landaren inguruan galdegin dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den... [+]
Hesia eraikitzeko lanetan ari dira hondeamakinak. Herritar bat lurrean etzan eta kateatu egin da. Herritarrei bertara joateko eskatu diete asanbladako kideek. Astelehenean sartu ziren berriz hondeamakinak Tosun.