Amnesty Internationalen urteko txostenak Espainiar Estatua fokupean jarri du. Honakoa egotzi dio, besteak beste: torturaren ikerketan “eraginkortasun eta sakontasun falta”; adierazpen askatasun, informazio eta bilera eskubideen “murrizketa bidegabeak” eta errefuxiatuen auzian jokaera “desegokia”.
Espainiak 2016an aurkeztu ziren tortura salaketak modu “ez eraginkorrean eta sakontasunik gabe” ikertu izana salatu du erakundeak.
Kode Penalaren erreforma eta Mozal Legea ere kritikatu ditu: “Herritarren informazio, adierazpen askatasun eta bilera eskubideak urratzeko erabili dira”. Gerra Zibileko eta frankismo garaiko krimenak aztertzen dituen Argentinako Kereilaren kasuan, auzitegi argentinarren lana oztopatzea egotzi dio.
Errefuxiatuen gaian ere huts egin du Espainiak: txostenak dioenez, harrera sistema “ezegokia” dauka, Europar Batasunak ezarritako arauak ez ditu aplikatu eta ez du asilo legea bete. Greziatik eta Italiatik datozen 15.888 errefuxiatu jasotzeko konpromisoa hartu zuen, eta 609 baino ez ditu hartu. Ekialde Hurbiletik eta Afrika Iparraldetik 1.449 jaso behar zituen eta 289 besterik ez du hartu.
Giza Eskubideen atzerakadak mundu arriskutsu bat sortu du
Herrialde askotan ezarri den “gorrotoaren diskurtsoa” giza eskubideentzako mehatxu larria dela ziurtatu du AIk. “Gaur egun ez da marra gorririk existitzen, ez dago defendaezina den ezer”, adierazi du Salil Shetty idazkari nagusiak. “Erretorika toxikoak mundu zatitu eta arriskutsu bat sortu du”.
Herrialde batzuetako presidenteen jokabideek bereziki kezkatzen dutela adierazi du: Viktor Orbán hungariarrarena, Recep Tayyip Erdogan turkiarrarena, Rodrigo Duterte filipinarrarena eta Donald Trump estatubatuarrarena.
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]
Felix Bolaños Espainiako Justizia ministroak esan du gardentasuna dagoela segurtasun nazionalaren menpe, eta behin eta berriz hala nabarmendu du, Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko auzia ez desklasifikatzeko. Auziaren eta segurtasun nazionalaren arteko lotura, baina,... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]
Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]