Torrealdai beka, bigarren edizioa, kultura ikerketarako

  • Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari helduko dio bekak. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 03an - 07:31

Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak. Baldintzak oinarrietan zehazten dira, baina hona puntu batzuk:

  • Bekaren bitartez egindako gogoeten edo ikerketen emaitzak askotariko formak izan ditzake: liburua, ikus-entzunezkoa, webgunea, erakusketa…
  • Bekaren baitan egiten den lana euskarazkoa izango da.
  • Emaitza dibulgazioari begirakoa izango da eta garrantzi berezia emango zaio lana gizarteratzeko egokitzeari.
  • Deialdira banaka edo taldean aurkez litezke parte hartzaileak.

Antolakuntzak iradoki du Joan Mari Torrealdaik euskal liburugintzaren ikerketari eskaini ziolarik bere jardunaren parte handi bat, horixe izan daitekeela bekarekin landu daitekeen gaietako bat (Hari-mutur horri eta gehiagori tira diezaieke proposamenek).

Liburugintza azterketa bera berrikustea. zertan da liburugintza azterketa gaur egun? Ze berrikuspen metodologiko eskatzen ditu bost hamarkada eta gero? Ze ekarpen egin dezakete Humanitate Digitalek halako ikerketetan eta datuen trataeran? Zer esaten digu bost hamarkadaz bildutako datu-segidak? Produkzioaz harago, nolakoa da euskarazko liburuaren zirkuitua? Eta kontsumoa? 

Halaber, proposamenek Joan Mari Torrealdaik liburugintzan egin zuen azterketaren izpiritua eraman dezakete euskarazko kultur produkzioaren beste arlo batera: sareko eduki sorkuntzara, zinemagintzara, musikara, arte eszenikoetara… 

Gehiago jakiteko, hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


2025-01-08
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


2025-01-08 | Julen Azpitarte
Harry Smith: AEBetako artea itxuraldatu zuen zinemagilea, folklorista eta magoa

Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]


Eguneraketa berriak daude