Topaguneak birmoldaketa fasea aurreikusi du

  • Irailaren 22ko batzar orokorrean, Kike Amonarrizek, lehendakaritzan, lekukoa eman dio Irati Iciar oñatiarrari. Alea hedabideak Amonarriz eta Iciar elkarrizketatu ditu, eta besteak beste, azaroan egingo duten kongresuaz eta proposamenaz hitz egin dute. Euskara biziberritzeko proposamen berria prest du Topaguneak. Duela hamar urtekoa zaharkituta gelditu dela aitortu dute, gizartearen aldaketa abiadazkoak tarteko.


2023ko irailaren 25ean - 09:32
Azken eguneraketa: 15:31
Kike Amonarriz Irati Iciarri lekukoa ematen. Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Elkarrizketan Amonarrizek dio euskara biziberritzeko bidean, dagoeneko, erronkak aldatu direla. Topaguneko lehendakari ohia, orain arteko erronkak dioenean, duela 11 urte egindako kongresuaz ari da, orduan jarritako oinarriez. Hala dio Amonarrizek: “Egoera aldatzen ari da, erronkak aldatu egin dira, pandemiak aldatu egin ditu gure bizitzak, gero eta zailagoa da elkarteak sortzea, guneak… gure ametsa zen Euskaraldiak herri batzordeak-eta egonkortzea eta euskara elkarteak sortzea. Batzuk sortu dira, baina indibidualizazio prozesuak handiak dira”. Beste erronka batzuk ere azpimarratu ditu Amonarrizek: “Ikusten ari gara pandemiak ekarri duela ikus-entzunezkoen kontsumoa biderkatzea erdaraz, etorri berri direnen inguruan ere erronka berriak ditugula. Hor daude globalizazioa eta indibidualizazioa ere”. Erronka berriei erantzuteko bideak jartzen saiatuko dira kongresuan, beti ere, galdera zehatz honi lotuta: “Zer egin beharko genuke Topagunea bezalako mugimendu batek erabileran jauzi bat eman ahal izateko?”. Izan ere, hori du helburu nagusitzat Topaguneak.

Duela hamar urte ezarritako erronkak zaharkituta gelditu direla azaldu du Iciarrek: “Konturatu ginen berriztu egin behar genituela duela hamar urte, aurreko kongresuan, hartutako erabakiak. Orduan markatutako lan ildoak-eta garai hartako kantxa batekoak ziren, baina gure jokaldi kantxa aldatu egin da”. Gogoetarako eta erronka berriak ezartzeko “Batera jauzi” dinamika abian jarria dute.

Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea.

 

Erabilera, erronka nagusi

“Batera jauzi” dinamikaren bidez, gizarte osoarengana gerturatu nahi izan du Topaguneak. Iciarrek hala dio: “Euskararen mundutik kanpo badabilen jendea ere gonbidatu dugu. Beti diogu euskara hurbildu behar dugula etorkinengana, gazteleraz aritzen denarena… tira, ba ekarri ditugu. Gonbidatu ditugu gure dinamikara, eta hor ere proposamen batzuk egin dizkigu talde horrek, kongresuan integratzeko”.

Iciarrek, Amonarrizek bezala, erabilera jarri du azpimarra, eta erronka eremu horretan dagoela berretsi du. Proposamen zehatza kongresuan aurkeztuko dute: “Norbaitek proposamen bat egin behar du, eta guk egingo diegu euskalgintzan, euskararen munduan zein euskaratik kanpo dauden gizarte, eragile eta sektore guztiei. (...) ‘Batera jauzi’ dinamikaren bitartez egingo dugu, ez ditugu betiko moldeak erabiliko. Erronka handia jarri diogu gure buruari, baina ez soilik guri, baizik eta euskal gizarteari; ezinbestean, aurrera egiteko modu bakarra da. Hori da gure analisia”.

Euskaltzaleen Topaguneak kongresua azaroaren 18an egingo du, Arrasaten. Han aurkeztuko duen proposamena lotura honetan duzue.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2023-11-17 | ARGIA
Euskararen erabileran jauzia emateko bost lan ildo adostu ditu Euskaltzaleen Topaguneak III. kongresuan

Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 18an egin duen kongresuan, datorren hamarraldirako bost lan ardatz finkatu ditu. Ardatzok euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ditu Topaguneak. Elkartearen bost funtzioak hauek izango dira: askotariko... [+]


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


2021-09-27 | ARGIA
Aisialdiko euskara elkarteak bilduko dituen federazioa sortu du Topaguneak

Euskaltzaleen Topagunea eta bertako kide diren 14 euskara elkarte, zeinak dagoeneko aisialdia lantzen duten, bildu dira Kukulaisi federazioan. Helburua da tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea.


Txerra Rodriguez, euskara elkarteez
“Bi aukera daude: jarraitu pentsatzen erdigunean gaudela edo ertzetakoekin batera lan egin”

Ia 400 orrialdeko tesia ondu du Txerra Rodriguezek. 2020ko martxoan bukatua zuen lana: 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek
euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017
. Elkarrizketa honetan mugimendu sozialaren eta egitura profesionalaren arteko uztarketa zailaz... [+]


2020-10-08 | ARGIA
Mintzakide programan aritzeko aukera abian da Iruñerrian

Iruñerriko Mintzakide egitasmoak jakinarazi duenez, urrian ekingo dio ikasturte berri honetako ibilbideari. Ekimenaren esanetan, “euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da eta aurten berriro euskaraz aritzeko bidea irekiko die hainbat laguni”.


2020-10-06 | ARGIA
Mintzalagun gisa izena emateko epea zabalik da

Mintzapraktikan aritzeko lehenengo izen-emate deialdia abiatu da urrian. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, dagoeneko 7.000 lagun baino gehiagok osatzen dute mintzalagunen komunitatea, 21 herri eta eskualdetan. Euskal Herri osora zabaldu nahi dute egitasmoa.


Kike Amonarriz, soziolinguista
“Krisitik irteteko, euskalgintzak ere bat egin behar du beste sektore askorekin”

Ohi duenez, hinki-hankarik gabe jardun du Kike Amonarrizek orain hurrena kaleratu duen liburu mamiz betean: Euskararen bidegurutzetik (Elkar, 2019). Dioenez, ziklo aldaketa bizi dugu, eta hurrengo urteak giltzarri izan daitezke euskara komunitatearen etorkizunarentzat. Hargatik,... [+]


Mintzalaguna egitasmoa
7.000 euskaldun 1.000 arnasgunetan

Egun berezia da ekainaren 1a mintzalagunentzat, Mintza Eguna ospatuko baitute Lapuebla de Labarkan. Euskara praktikatzeko 150 herritan eta eskualdetan taldeka eta astero biltzen dira milaka herritar. Ekainaren 1ean elkar ezagutzeko eta mintzalagunen komunitatea trinkotzeko... [+]


Aek, Topagunea eta Kontseilua
Hiru begirada etorkizunari

Dozenaka mila herritar, Euskaraldiaren olatuan, hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa egitetik gatoz, eta beste milaka euskaldun eta euskaltzale kalera ateratzen dituen Korrika bete-betean gaude. Bien helburua euskaldunak aktibatzea, hizkuntzaren erabilera lehen lerrora... [+]


Eguneraketa berriak daude