Arabako Errioxako lurretan mahasti onenak hazi eta ardoak gustuz ontzen badira, ez da soilik mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi kultur transmisio baliotsu batek iraun duelako; duela milioika urte izandako gertaera tektoniko baten ondorioz ere bai.
Toloño mendizerrak babesten ditu mahasti horiek iparraldeko giro lanbrotsutik, mikroklima lehor eta onbera sortuz ardogintzarako. Baina zer egiten du kareharrizko pareta bertikal izugarri horrek guri begira? Noiz eta nola jaso zen?
Duela 90 milioi urte, Jurasiko eta Kretazeo garaian, Arabako hegoaldea eta Errioxa kostaldea ziren, eta hortik iparralderantz, urpean sakonera gutxian, plataforma zabal eta laua zegoen, bizitza aberatsekoa. Maskorrekin eta organismoen hondakinekin lodiera handiko kareharrizko masa bat sortu zen eremu horretan. 45 milioi urte geroago, talka tektoniko handi bat hasi zen Europako kontinentearen eta Iberiar Penintsulako plataformaren artean, Afrikako kontinenteak bultzaturik. Horrela sortu ziren Pirinioak. Mendikate mitikoaren hegoaldeko muga geologikoa Toloño dugu: itsasazpian sorturiko arroka zaharrenak modernoenen gainean zamalkatu eta desplazatuz joan ziren, itsaspeko plataforma lauan pilatuta zegoen kareharrian toles eta faila erraldoiak sortuz. Arabako hegoaldeko mendikate ugari zamalkadura horien ondorio dira (Toloño, Izki, Gorobel, Badaia...), baina baita Huescan edo Katalunian ezagutzen ditugun beste asko ere, egun eskalatzaileen paradisu direnak: Riglos, Cadí, Pedraforca...
Ondoren, Toloñoko karekizko mendien higadurak harez eta buztinez hornitu zuen Arabako Errioxako lurzorua, eta enologoen ustez ezaugarri horrek ere zerikusia du mahastietatik irteten diren ardoen kalitatearekin. Lapuebla de Labarcan, Ebro gurutzatzen duen zubitik begiratuz gero, ibaiak egindako ebakidura handi bat ikus daiteke, hareharrizko eta lutitazko geruza horizontalak agerian uzten dituena; ongarri berezi hori da Arabako Errioxak duen lurpeko altxor preziatuena.
Toloño mendizerraren ikuspegi aparta Kripan herritik har dezakegu, baina gailurrera (1.271 m.) igotzeko bide ohikoena Bastidako San Gines ermitaren atsedenlekutik abiatu eta monastegi zaharretik igarotzen da. Hala ere, mendizerrak Pirinioen hegoaldea nola mugatzen duena antzeman nahi badugu, Haroko San Felices baselizako begiratokira igo gaitezke: geologia eta klima eskutik helduta sumatuko ditugu ertz horretatik.
Non
Araba (Toloño mendikatea)
Nola iritsi
Kripanera iristeko Oion herrikoa da sarbide errazena; beste aukera bat Kanpezutik iristen den N-7211 errepide bihurria hartzea da. Bastidako San Gines atsedenlekura, berriz, herritik abiatzen den errepidetik ailegatu daiteke aise.
Informazioa
Biodibertsitatea liburua eta www.arabakomendiak.eus webgunea.
[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]