Tokirik ez euskal dantzarentzat Donostian?

  • Ez da urte-bukaera samurra izaten ari Goizaldi Euskal Dantzari Taldeko (Donostia, Gipuzkoa) kideentzat. Urte osoan entseatzeko tokirik gabe gelditzeko mehatxuak jaso ostean, pasa den abenduaren 11n sarraila aldatuta topatu zuten hamarkada luzez erabili duten lokalean, Easo kaleko 45. zenbakian, Francisco Escudero Kontserbatorioaren sotoan.


2019ko abenduaren 13an - 07:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ohartarazi dutenez, gertaera hau Kontserbatorioko zuzendaritzaren aldebakarreko erabaki baten ondorioa izan da, haiek aldez aurretik jakinarazi arren horretarako eskumenik ez zuela. Eraikinaren jabea Donostiako Udala den arren, Goizaldi-k 1948tik du sotoa entseatzeko lokal gisa erabiltzeko baimena, eta hala egin du ordutik hona.

Eraikinaren gainerakoa, aldiz, Kontserbatorioak erabili izan du, eta hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpera pasa zen 1998an. Ordutik, zentroko zuzendaritza behin baino gehiagotan ahalegindu da Goizaldi eraikinetik kanporatzen. Saiakera larriena 2005ean izan zen, aldez aurretik ohartarazi gabe sarraila aldatu zietenean; orduan, oihartzun handia izan zuen Goizaldi, ateak itxita zergatik? kanpainak, eta elkartasun-adierazpenak euskal kulturaren arlo desberdinetatik iritsi zitzaizkien. Azkenean, Donostiako Udalaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzeari esker lortu zuten lokala mantentzea.

Zentroko zuzendaritzak hartu duen alde bakarreko eta oinarririk gabeko erabakia ikusita, konponbideak bilatzeko lanean hasi da Goizaldi

Oraingoan ere, zentroko zuzendaritzak hartu duen alde bakarreko eta oinarririk gabeko erabakia ikusita, konponbideak bilatzeko lanean hasi da Goizaldi. Taldeak berme guztiekin eta askatasun osoz gauzatzen jarraitu nahi du euskal kulturari lotuta Donostian aurrera eramaten dituen jarduerak, eta horretarako laguntza-eskaera zabaldu du. Alde batetik, Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendu zaizkio, bi aldeen artean bitartekaritza lanak egin ditzan. Beste aldetik, jendarteari ere dei egin diote, taldearen jardueretara bertaratu eta babesa eskain diezaien. Hala, Goizaldiren ateak bazkide berrientzako irekita ere badaudela gogoratu dute.

Euskal kulturaren inguruko eragile garrantzitsua

Hirurogeita hamar urtetik gorako ibilbidea eginda, Goizaldi Euskal Dantzari Taldea ez da inolako iritsi berria Donostiako kulturgintzara. Haren iturburua 1927an sortutako udal Dantza Eskola izan zen; handik atera ziren Kandido Pujana maisuak gidatutako taldeak, mutilez osatutakoa 1948an eta neskeena 1951ean. Azken urte horretan onartu zen Goizaldi izena, Jose Inazio Montes Astigarragak proposatua.

Frankismo betean, euskal dantzen berreskurapenean eta transmisioan aritu zen taldea; hala segitu du ondoren ere. Jatorrizko helburua Joan Inazio Iztuetak XVIII. mendean deskribatutako Gipuzkoako dantzak berreskuratzea bazen ere, Goizaldi bere lan-eremua zabaltzen joan da pixkanaka, Euskal Herri osoko dantzak lantzeraino. Hala, dantzari-belaunaldi ugari sortzeaz gain, munduko hainbat erakustaldietan aurkeztu ditu euskal dantzak, eta hainbat sari ere jaso ditu nazioarteko jaialdi desberdinetan. Azken agerpenak Rodezen (Frantzia), Murtzian (Espainia), Rexburgen eta Boisen (Idaho, AEB) egin dituzte.

Hirurogeita hamar urtetik gorako ibilbidea eginda, Goizaldi Euskal Dantzari Taldea ez da inolako iritsi berria Donostiako kulturgintzara

Taldea erabat mistoa da gaur egun. Hogeita hamar dantzaritik gora aritzen dira urtean zehar entseatzen; gehienak donostiarrak diren arren, inguruko herrietatik ere ez dira gutxi bertara hurbiltzen direnak, eta hirira kanpotik ikastera etorritako gazteak ere badira. Horrez gain, haur eta nerabeei euskal dantzak transmititzen ere jarduten da taldea, horretarako sortu den Dantza Akademiaren zein Ikasbide Kultur Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez; 2019-2020 ikasturtean, hogeita hamar ikasle inguru dabiltza bide horietatik euskal dantzen munduan murgiltzen. Guztira, 100 bat bazkidek osatzen dute Goizaldi.

Hainbat ezkontza, omenaldi, ospakizun eta ekitalditan ohorezko dantzak egiteaz gain, hiriko urteroko egutegi erritualean ere presentzia nabarmena du Goizaldik. Hala, urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Artesana Elkartearekin parte hartzen du Danborradan, Konstituzio Plazako bandera-jaitsierako dantzaldiaz arduratuz; otsailean, aldiz, Inauteriko ekitaldia antolatze du Ostegun Gizen egunean, hiriko gainerako dantza taldeekin batera. Ekainean, Artzain Onaren katedralean Corpus Christiko ezpata-dantza egiteaz gain, San Joan bezpera egunean (hilak 23) Konstituzio Plazan (Plaza Berria) zortzikoa dantzatzen du, sutea piztu aurretik, udal korporazioarekin batera. Urteroko ekitaldi potoloena abuztuan izaten da, Aste Nagusiaren testuinguruan Konstituzio Plazan eskaintzen duen dantzaldiaren harira. Horrez gain, Euskal Herriko Dantzari Egunean ere parte hartzen du, urtero herri eta egun desberdin batean.

Gauzak horrela, taldeak argi du Donostiak ezin duela euskal kulturgintzaren eremuan aritzen den erreferente bat galdu. Konpromiso irmoa berretsi dute, urte hauetan guztietan egin duten bezala, hiriko zein Euskal Herriko bizitza kulturalari ekarpena egiten jarraitzeko. Bide horretan, taldearen jarraipena eta sasoia ziurtatzeko, deia zabaldu diete inplikatutako aktore guztiei, elkarlanean egoera seriotasun osoz aztertu eta konponbide egoki bat topa dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


2023-11-02 | dantzan.eus
Oldarraldiaren kontrako manifestaziorako soka-dantza tutoriala

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]


Eguneraketa berriak daude