Titiburuak

  • Biluzteaz hitz egin zigun Udane Barinagarrementeria Lakak, Klitton. Geure zauriak erakusteaz, ahula izateko eskubideaz. Eta ederki jantzi zuen biluztasuna Uxue Bereziartua Lonbide ilustratzaileak, gorpuz biluziari itzalak marraztuz. Markak airean, zauriak bistan, titipuntak aurrera begira.

Artikulu hau CC BY 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 10ean - 12:19
Argazkia: @KlittoDigitala

Kulero beltzak soinean dituen gorputz erreal bat zabaldu genuen sare sozialetan Anariren eta Udaneren hitzekin, eta Instagramentzat pornografiatik gertu dago irudia. Emakumeen gorputza objektu sexual gisa erabiltzen duen gizarte honek, ezarritako kanonen barruan sartzen diren gorputz markarik gabeak eta plastifikatuak plazererako, salmentarako, propagandarako, biolentziarako erreparorik gabe erabiltzen duen jendarte honek, badu fobia, beldur eta ezinikusirik titiburuekiko.

Han eta hemen ikusten ditugu titipuntak soilik estaltzen dituzten hainbat jantzi, titi gainean jarritako bi pinportita horiek larrugorritan egotea ekidingo balute moduan. Orain gutxi arte uste nuen egongo zela emakumezkoen titipuntak identifikatzen dituen algoritmorenbat, haiek bistaratzen dituen sare sozialetako kontua identifikatzeko, eta piiiiiiiiiiii alarma bat sortuko zela irudi hori berehala kontutik ezabatzeko. Baina dirudienez, Instagrameko erabiltzaileak beraiek dira gehienbat plataformari emakumezkoen titiburuak ageri diren argazkiak zentsuratzeko eskatzen dietenak. Berdin dio, arrosak edo gorrixkak diren, euro baten tamainakoak edo bost zentimoko baten antzekoak, denak geratzen dira pixelez osatutako laino baten atzean. Era berean, sare sozialaren arauen kontra doazen hainbat kontu aurki ditzakegu: biolentoak, armen ingurukoak, animalien tratu txarrak bultzatzen dituztenak, misoginoak… Baina hauek guztiak baino min gehiago egiten dute emakumezkoen titiburu tenteek.

Asko izango dira guk argitaratu berri dugun argazkian baino titi handiagoak dituzten gizonezkoak, baina haien titiburuek ez dute konnotazioa sexualik, ez dute inorengan ezinegonik sortzen, ez dira inkomodoak.  Gizonezkoen titipuntak kasik gureen berdinak izanagatik sozialki ez dira existitzen. Gizonezkoen titiburuak ez daude bizitza sozialean, beraiek edozein testuinguru informaletan eta edonoiz erakutsi ditzakete. Gorputzen eraikuntza desorekatua eta sexista agerian geratzen da horrela.

Guk bitartean, titipuntak ezkutatzen jarraitu beharko dugu sare sozialetan eta baita handik kanpo ere. Besteak beste, hori da bularretakoen egiteko bat, titipuntak ezkutatzea, baita gaur egun bikiniekin batera saltzen dituzten almuadatxo akoltxatu horiek ere. Ea oharkabean uretatik atera eta bikiniaren erdian bultotxo bat nabaritu behar den, han zerbait dagoela iradoki nahiko balu bezala.

Markak airean, zauriak bistan, titipuntak aurrera begira. Hala marraztu zuten gure gorputz biluzia Uxuek eta udanek:

“Pentsa liteke arropak kentzea, gure maskarak kentzea dela; jendaurrean eta ispiluaren aurrean eraikitzen dugun horri azala kentzea. Eta pentsa liteke arropak janztea, zauriak estaltzeko autodefentsa mekanismoa dela. Agian horregatik egiten zaigu h-a-i-n zaila ispilu aurrean biluztea. Are zailago ispilua beste norbait denean, eta zer esanik ez beste norbait hori kolektiboa denean. Nudismo emozionalak lekurik ez du gure hondartzetan…”,

Zauriak sendatzeko autodefentsa mekanismo bat izan daiteke titiburuen tabuak askatzea. Nudismo emozionala titiburuetan bi botoi jarrita egin beharrik ez edukitzeko.

Artikulu hau Klitto agerkarian plazaratu du Malen Aldalurrek eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Eguneraketa berriak daude