James Franco zuzendariaren The disaster artist filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du.
Aurtengo edizioa beste sari batengatik ere pasako da historiara: lehenbiziko aldiz 65 ediziotan, emakume batek eskuratu du Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra. Anahí Berneri zuzendari argentinarrarentzat izan da, Alanis filmarengatik.
Kazetarien artean harrera ona izan dute palmares ofizialeko gainontzeko sari gehienek ere. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere argentinara joan da, Alanis filma protagonizatu duen Sofia Galak irabazi du. Aurten konpetentzia handia zegoen sari horrentzat, Sail Ofizialeko filmen artean emakumezko aktoreen lana nabarmendu baita.
Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Pororoca film errumaniarreko protagonista den Bogdan Dumitrachek lortu du, alaba galdu ondoren dekadentzia progresiboa pairatzen duen aitaren rolarengatik.
Sari ofizial "txikiagoen" artean, Der hauptmann film alemaniarrak lortu du argazki onenaren saria eta Una especie de familia pelikula argentinarrak berriz, gidoi onenarena.
Telmo Esnal ere saritua
Palmares ofizialetik kanpo, euskal zinemak urtero jasotzen duen Irizar saria ere Handiak jaso du. Telmo Esnalek berriz, Glocal in progress saria eskuratu du Dantzan filmaren egitasmoarekin. Sari horrek, hizkuntza ez hegemonikoetan egiten diren lan zinematografikoak burutzeko laguntza izan nahi du.
Publikoaren sari nagusia izaten da palmares ofizialetik kanpo arreta handiena erakartzen duena eta aurten Three billboards outside Ebbing, Missouri filmak lortu du. Mikel Garcia ARGIAko kazetariak nabarmendu zuenez, film dibertigarria da, baina aldi berean latza.
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.
James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.
Bai, zaharrek ere desio sexuala dute, eta bizitzaz gozatu nahi dute, maitasunaz. Eskubidea dute erokeriaren bat egiteko, euren kabuz erabakitzeko, aske izateko… eta gustuko ditugu hori guztia gogorarazten diguten filmak.
Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko... [+]
Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu.
Dibortziatu eta bakoitza bere aldetik zoriontsu izan nahi dute, baina euren bizitzak berregin ahal izateko zama bat kendu behar dute gainetik: semea. Posible al da ama batek, aita batek, haien semea ez maitatzea? Galdera batzuek erantzun konplexua dute.
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko.
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak.
Normaltasuna fikzio eskuraezina da, baina ustezko normaltasun hori lortu nahian gabiltza denok. Happy End filmean, goi-mailako familia burges protagonista ere normala da… itxuraz.
Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera.
Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu.
Ogia eta atzamarra labana berarekin mozten direla dio esaera zaharrak eta Zinemaldiaren Sail Ofizialean hori gertatu da: egun berean etorri dira film onentsuenetakoa eta errefusaren ontzian botatzekoa.
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.
Ikaragarri gustuko ditut genero honetako filmak, are gehiago koralak direnean eta umore beltzak ingurunea inbaditzen duenean.