Terrorismoaren Biktimen Zentroaren eredu “diskriminatzailea” arbuiatu dute memoria eragileek

  • Euskal Herriko 13 memoria eragilek Memoria osoa, bizikidetzaren alde kanpaina aurkeztu dute. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizen irekitzekoa den Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren eredua gaitzetsi dute.

Memoria Osoa egitasmoaren aurkezpen agerraldia, Gasteizen. Argazkia Martxoak 3 elkartea
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 11n - 11:21

Ostegun honetan, urtero abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatutako Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren "planteamendu diskriminatzailearen aurrean", kanpaina bateratua aurkeztu dute memoria historikoaren arloko Euskal Herriko hainbat eragilek.

Amapola del Camino, Memoriaren Autobusa, Berriz 1936 Gogoratzen, Durango 1936, Egia, Justizia, Kalteordaina – Genozidio Donostia, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Gernika Memoriaren Lekuko, Goldatu elkartea, Intxorta 1937 kultur elkartea, Martxoak 3 Elkartea, Sanfermines 78 gogoan eta Oroituz Andoain dira Memoria osoa, bizikidetzaren alde manifestua plazaratu duten 13 elkarteak; orain, atxikimenduak jasotzen ari dira, besteak beste, ireki berri duten webgunean.

Bizikidetzaren ikuspegi integrala

"Euskal Herria Memoria duen herria da; asko dira gure zauri irekiak, eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ezdezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan.". Horrela hasten da ostegun honetan Gasteizen aurkeztutako manifestua. Hasierako eragile sinatzaileen asmoa gertuko historian izandako "Giza Eskubideen urraketa guztiak" kontuan hartzea da.

Horregatik, "bizikidetza eta inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria eraikitzeko erabaki irmoa" hartu dute. Erronka hori kolektiboa izan behar dela uste dute, eta bizikidetzaren ikuspegi integral batean oinarritutakoa, "azken hamarkadetako sufrimenduaren mapa osatzen duten errealitateak argazkitik ezabatu gabe".

 

 

 

 

 

Nerea Martinez, Martxoak 3 Elkarteko kidea. Argazkia: Martxoak 3 elkartea

 

 

 

 

 

 

Milaka biktimaren aitortza eza

Izan ere, elkarte memorialisten ustez, norabide horretan urrats batzuk eman dira, "tokiko esperientziak eta dinamikak, modu inklusiboan bizikidetza eraikitzea errazten dutenak". Kritikatu dutenez, ordea, "estrategia diskriminatzaileak" ere badaude, eta horien arriskuaz ohartarazi dute.

Estrategia horren barruan kokatu dute Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala, eta proiektua gaitzetsi egin dute. Izan ere, sustatu behar den "bizikidetzaren eraikuntzaren aurkako bidean" doala uste dute eragile sinatzaileek.

Gogorarazi dutenez, zentro horren oinarria 29/2011 Legea da, hau da, Terrorismoaren Biktimen Aitorpenerako eta Babes Integralerako legea. Lege horrek testualki adierazten du "1960ko urtarrilaren 1etik erregistratutako terrorismo adierazpen guztien biktimekiko aitorpen, errespetu eta elkartasun zeinua" izan nahi duela. Memoria eragileen ustez, Terrorismoaren Biktimen Zentroaren planteamenduak kanpoan uzten ditu "Estatuaren aparatuek data horretatik aurrera eragindako Giza Eskubideen urraketen milaka biktima, eta baita aurreko urteetakoak ere".

Eusko Jaurlaritzaren bi legetan 107/2012 Dekretua eta 12/2016 Legea eta Nafarroako Gobernuaren 16/2019 Foru Legean dagoeneko biktima horietako batzuk jasotzen badira ere, besteekin alderatuta aitortza maila berekoa ez dela deitoratu dute: "Oraindik, hartara, biktima asko daude aitortzeko eta Giza Eskubideen urraketen mapara gehitzeko".

"Gure memoria kolektiboari biktimen errealitatearen zati bat baztertuz helduko dion zentro hau dugu aurrean", ohartarazi dute. "Hori bizikidetzarako arazoa da; une historiko honetan, Giza Eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eraikitzaileak eta integralak behar ditugulako".

Hiru eskakizun

Horrenbestez, ostegun honetan Gasteizen bildutako memoria eragileek hiru eskaera luzatu dizkiete Euskal Herriko erakundeetako ordezkariei, hezkuntza komunitateari eta eragile politiko zein sozialei.

Lehenik eta behin, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren "planteamendu diskriminatzailea" ez onartzea eskatu dute; bigarrenik, "memoria osoan" oinarritutako dinamikak bultzatzea, "Giza Eskubideen urraketa guztiak barne hartuz"; eta, azkenik, "bizikidetza eraikitzea, bazterketarik gabe".

 

 

 

 

 

'Memoria osoa, bizikidetzaren alde' manifestua plazaratu dute. Argazkia: Martxoak 3 elkartea

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


Eguneraketa berriak daude