Ibai Aginaga preso ohiari martxoaren 13an Berangoko frontoian egindako ongietorriaren harira, Espainiako Auzitegi Nazionalean astelehenean deklaratu zuten Kandaru Kultur Elkarteko hiru kideei terrorismoa goratzea leporatzen diete; akusatuek, ordea, hori ukatu zuten eta ekitaldi "pribatu" bat izan zela eta ez zela deliturik egin adierazi zuten.
Auzia izapidetzen ari den Ismael Moreno epaileak ez du auziaren inguruko beste erabakirik hartu, eta Europa Press albiste agentziaren arabera, oraindik Polizia Judizialari eskatutako txostenaren zain dago. Vox alderdi ultraeskuindarrak, Villacisneros fundazioak eta Dignidad y Justicia taldeak ekitaldia salatu zutelako abiarazi zuen ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Horren ondorioz, epaileak ekitaldia antolatzeaz arduratu omen ziren Kandaru Kultur Elkarteko hiru kide deklaratzera deitu zituen astelehenean, abuztuak 22.
Akusatuek adierazi zuten Berangoko frontoian egin zuten ekitaldia pribatua izan zela, ateak itxita egin zutela eta ez zela inolako deliturik egon. Halaber, Kandaru Kultur Elkarteko kideek "kriminalizazio kanpaina mediatiko, politiko eta judiziala" salatu dute beraien aurka. Alde batetik, El Correo egunkariaren jarduna salatu dute, "kanpaina hau elikatzeko eduki duen protagonismoagatik". Azaldu dutenez, ekitaldiaren egunean komunikabide horretako kazetari bat frontoira sartu zen eta hiru auzipetuen izen-abizenak argitaratu ei zituen atari digitalean, "gero ezabatu zituenak". Bestetik, Berangoko Udalak jarri dizkien zigorrak ere nabarmendu dituzte: hiru hilabeteko bina debeku udal-instalazioak erabiltzeko eta 500 euroko bina isun, frontoiko paretetan pankartak itsasteagatik eta frontoiaren "erabilera desegokiagatik".
Inputatuei elkartasuna adierazko elkarretaratzea egin zuten astelehenean 20:00etan, Berangoko Gudarien plazan.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Vox alderdi ultraeskuindarrak eta Villacisneros fundazioak ekitaldiaren aurka jarritako salaketak ikertzea onartu zuen, eta, horretarako, hori antolatzeaz arduratu omen ziren hiru akusatuak deklaratzera deitu zituen atzo. Bere aldetik, Dignidad y Justicia elkarteak egindako salaketan adierazi zuenez, "Aginagari egindako ongietorrian zeuden 200 pertsona baino gehiagok pasillo bat egin zioten presio ohiari eta borrokaren aldeko kantuak egin zituzten".
Villacisneros fundazioarentzako terrorismoaren goratze "argia" izan zen, "Zigor Kodearen 578. artikuluan tipifikatua dagoena, eta, horregatik, erakunde publikoei hori galarazteko deia diegu". Era berean, horrelako ekitaldiak debekatzeko eskatu zieten Eusko Jaurlaritzari, EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari eta Berangoko Udalari ere.
Aipatutako hiru erakunde salatzaileek ekitaldia egin aurretik hori debekatzeko eskatu zioten Espainiako Auzitegi Nazionalari, baina horrek ez zuen egokitzat jo.
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.
Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.
2003ko maiatzean Zangozan Espainiako bi poliziaren hilketa ikertzen zuen auzia ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Francisco de Jorge epaileak, ikerketa agortutzat eman ondoren.
Urtero urtarrilean egiten den legez, hilaren 13an dozenaka mila lagun bildu ziren Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde eta salbuespeneko espetxe politiken amaiera eskatzeko. 142 preso daude gaur egun, eta batez beste, 20 urtetik gorako espetxe zigorra bete dute eta... [+]
Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.
2003an ETAk Herrialde Katalanetan buruturiko bi atentaturekin lotuta zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Hernaniko preso politikoa. Hamabi urte egin zituen preso Frantziako Estatuan, eta 2023ko maiatzetik dago preso Espainiaren menpeko espetxeetan.
1. Zigor Salak ebatzi du Atristainen aurkako epaia, nahiz eta Estrasburgok haren aurkako epaiketa ez zela “justua” izan adierazi. Bigarren aldia da hirugarren gradua atzera botatzen dutena.
Edurne Correa La Haine-ko kazetaria astearte eguerdian aurkeztu da Ismael Moreno epailearen aurrean, eta uko egin dio deklaratzeari. Preso baten ongietorria Twitter bidez zabaltzeagatik ikerketa abiatu du auzitegiak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta.
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Joseba Arregi oñatiarra espetxera itzuli duten seigarren presoa da, astelehenean Auzitegi Nazionalak atzera bota diolako 3. gradua. Sare Herritarrak salatu du fiskaltza “salbuespenezko jarrera eta politikak” erabiltzen ari dela presoen etxeratzea oztopatzeko... [+]