PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da hauteskunde hauek planteatzen presidentearen aurkako plebiszitu bezala, baina argi geratu da porrot egin duela”.
PSOEko hautagaiak 20 diputatu eskuratu izana txalotu du, eta gogorarazi du 2023ko Espainiako Hauteskunde Orokorretako emaitza errepikatu dutela sozialistek, eta horrek berretsi duela Pedro Sánchezen “gobernu progresistak duen babesa”. PPren emaitza “aitortu” du, baina gehitu du Feijooren alderdiak Ciudadanosen eserlekuak bereganatu besterik ez dituela egin, eta ez direla hori baino gehiago hazi.
Dena den, ohartarazi du sozialistak ez direla emaitzarekin “konforme” geratuko eta lanean jarraituko dutela “indarrez datorren olatu erreakzionarioa geldiarazteko”. Azpimarratu du “ardura erraldoia” dutela, Europan eta Espainian. “Gobernu europeista” defendatuko dutela esan du, eta negoziazioetarako mezu bat igorri: “Ez dezala inork gurekin kontatu baldin eta Europako gobernantzako ekuazioan eskuin muturra sartu nahi badu”. Feijoori eskatu dio argi uzteko non kokatuko diren negoziaketetan.
Riberak adierazi du parte hartzea %50en inguruan egoteak erakutsi duela oraindik "pedagogia" egin behar dutela "herritarrei Brusela gerturatzeko", eta azaltzeko zergatik diren hauteskunde garrantzitsuak Europakoak. PSOEk Europan defendatuko duena gogorarazi du: "Europa soziala, konprometitua agenda berdearekin, bakearekin, giza eskubideen defentsarekin eta nazioarteko legeriarekin".
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]
Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.
Le Penen RN Batasun Nazionala atera da garaile Frantziako Estatuan, botoen %31,37 jasoz. Indarra galdu du Frantziako presidente Emmanuel Macronen alderdiak eta erantzun gisa Frantziako Legebiltzarra desegitea erabaki du. Hauteskunde berrietara deitu du Macronek: ekainaren 30ean... [+]
Ez da egon tsunamirik eta beti bezala parte-hartzea baxua izan da. Halere, eskuin muturreko alderdiak eta, oro har, euroeszeptikoak, indartu egin dira. Kaltetu nagusiak zentristak izan dira: progresistak (Berdeak) eta liberalak (Renew Europe). Aldaketa hori Alemania eta... [+]
Voxeko zerrenda buru Jorge Buxadé eta alderdiko presidente Santiago Abascalek eskuin muturraren “emaitza onak” azpimarratu dituzte. Europar Batasun “zaharkitua” aldatzen ari dela esan dute, eta ziurtatu Bruselan “gehiago eta indar... [+]
Euskadiko PPko lehendakari Javier de Andrések gainerako alderdiak seinalatu ditu botoak galdu dituztelako, bai PSOE, haren bazkideak, eta bereziki, EAJ.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu da eskuin muturra, nagusitasuna ia erabatekoa da Lapurdin. Hego Euskal Herrian, herrialdeka PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Parte hartzeak gutxigatik gainditu du... [+]