Udaltzaingoak Iruñeko entzierroko korrikalari bat identifikatu du larunbateko txupinazoan ikurrinekin izan zen arazoarekin lotuta. Identifikazioagatik kexu ziren beste bi pertsona salatu ditu Udaltzaingoak, eta hirugarren pertsona bati ukabilkada jo dio udaltzain batek.
Entzierroaren aurretik, pertsona batzuk jarraika zituztela sumatu dute korrikalari batzuk. Halako batean, jarraika zituztenetako bat mugikorrean txupinazoan ikurrina atera zeneko irudiari so zegoela ohartu dira. Behin entzierroa hasita, kalez jantzitako udaltzainek korrikalarietako bat atxiki dute, berau identifikatu asmoz. Inguruan zegoen jendea hurbildu egin da zer gertatzen zen ikustera eta kexatzera.
Kexu ziren bi pertsona eta identifikatu nahi zutena udaletxearen atzeko aldera eraman dituzte udaltzainek. Momentu horretan, lekukoen arabera, udaltzain batek muturrekoa eman dio tartean zen bati. Pertsona lurrera erori da, arrisku egoeran egotera igaroaz. Izan ere, solte egon daitekeen zezenik bada, berau eramateko askatzen dituzten idiak heltzear ziren une horretan.
Azkenean, identifikatutako eta salatutako pertsonek 150 eta 600 euroko isunak jaso dituzte eta aske geratu dira.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.
Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.
Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]
Aurten dagoeneko zazpi aldiz baino gehiagotan egin diete eraso Donostiako Ikatz kaleko Herria taberna kanpoan jarritako ikurrinari, arrano beltzari eta presoen ikurrari. Oraingoan, baina, gertatutakoa grabatu dute.
Aberri Egunaren bezperetan farol batetik ikurrina bat zintzilikatzeagatik Mozal Legea aplikatu zien Gasteizko Udalak hiru herritarri. Astebeteren buruan, zigortuek 300na euroko isun bana jaso dute "erabilera edo zerbitzu publikoko ondasun higigarriak edo higiezinak"... [+]
Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.
Aurreko legealdian aldaketaren lau alderdiek 2017an desegin zuten 2003ko Ikurren Legea berriz itzuli da Nafarroara. Garai hartan, UPNren eta PSNren corralitoa indar betean zegoen eta bi alderdiek Ikurren Legea atera zuten aurrera funtsean ikurrina udaletan jar ez zedin.
Nafarroako Legebiltzarrean tramitazio konplikatua izan ondoren, ostegun honetan eztabaidatuko dute Foru Erkidegoko Ikurren Lege berriaren inguruan. Eskuinak proposaturiko legea guztiz urardotuta, PSNren baiezkoa aurreikusten da.
Ez dirudi Navarra Sumak babes nahikorik izango duenik bere Ikurren Legea indarrean sartzeko: Nafarroako Legebiltzarreko alderdiek aurkeztutako zuzenketek adierazten dute gehiengoa ez dagoela alor horretan arau murriztaile eta zigortzaileen alde.
Bandera handiekin sartzea debekatzen zuen agindua ez betetzea egozten diete sei gazteei.
"Banderak trapuak besterik ez dira”, aldarrikatzen dute munduko hiritarrek, inongoak ez, eta toki guztietakoak direnek. Bitxia da, baina halakoak beti izaten dira estatua daukaten banderapekoak.
Gurean ere zabaldu da jarrera hori sektore independentista batzuetan... [+]
Enrique Maya Iruñeko alkateak egin ahalak egin zituen ikurrina eta bestelako aldarrikapenak sanferminetako txupinazoan egon ez zitezen, baina ez zuen lortu, horretarako bitarteko ugari jarri bazituen ere.
Korrikalari talde batek udaltzainek astearteko entzierroan izandako jarrera kritikatu du agerraldi batean. Poliziek hiru pertsona identifikatu, horietariko bi atxilotu eta laugarren bat zauritu zuten.