Tentsio igoerak Libiako gerra zibilean

  • Turkia eta Europaren arteko tira-birak jazo dira Mediterraneo erdialdean, Libiako gatazkarekin lotuta. Herrialdean, bitartean, porrota jasan du Khalifa Haftarren Libiako Armada Nazionalak Tripoliko gudan, eta frontea herrialdearen erdialdera desplazatu da.


2020ko ekainaren 11n - 12:36
IRINI operazioko ontzi bat. Argazkia: @EUNAVFOR_MED Argazkia: @EUNAVFOR_MED
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Daily Sabah egunkariak informatu zuenez, asteazken goizean Spetsai fragata greziarra Turkiako CIRKIN zamaontzia geldiarazten saiatu zen Libiara armak garraiatzen ari zela susmatu ostean. IRINI Operazioaren Komandanteak, Fabio Agostini italiarrak, helikoptero bat bidaltzea agindu zion Greziako ontziari, kargaontzia geldiarazteko. Kargaontziak Turkiar fragata bat zuen ordea bizkartzain.

Europar Batasunaren IRINI operazioaren baitan kokatzen da esku hartzea. Europar Batasuneko potentziek komandatutako operazioa apiriletik da martxan, eta Libiaren aurkako armen enbargoa bermatzea du helburu. Duela gutxi, petrolioa esportatzeko saiakerak ere blokeatu dituzte ordea.

Aldaketak frontean

Uneotan Sirteko hirian ari dira gauzatzen talka gogorrenak, artilleria bidezko tiroketak eta hegazkin bidezko bonbardaketak nagusiki. The Drive hedabidearen arabera, ehiza-hegazkin bonbaketari errusiarrak ikusi dira bertan. ItaMilRadar atariak, berriz, frantziarrek euren Boeing C-135FRak ere hurreratu dituztela jakinarazi du.

Gatazkaren sorburua

Libiako Bigarren Gerra Zibila 2014ko maiatzean hasi zen, Khalifa Haftar komandanteak Kongresu Nazional Orokorraren aurka altxamendua hasi zuenean. Haftarrek herrialdean “ordena berrezartzea” ezarri zuen helburu, territorioaren gehiengoa islamisten eta mertzenarien esku baitzegoen. Lehen liskarrak piztu zirenean, bi bando berezi ziren arren, Tripoli eta Tobruk hirietako admnistrazioen arteko gatazkan fokalizatu zen hasiera batean. Batetik, 2015eko hauteskundeak irabazi zituen Ordezkarien Ganberako Haftarzaleak zeuden. Bestetik, berriz, milizia islamistak eta mertzenariak. Hori dela eta, gatazka armatua ez zen herrialde osoaren kontrolagatiko lehia, 2019. urtera arte. Orduan finkatu ziren orain talkan aurkitzen diren Tripoliko Akordio Nazionalerako Gobernua eta Haftarrek zuzendutako Libiako Armada Nazionala. Hori gutxi balitz, gatazkak nazioarteko dimentsioa ere hartu du dagoeneko. Hainbat Estatu zeharka esku hartzen hasi dira bando baten zein bestearen alde. Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Qatar, Egipto, Frantzia eta Errusia, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libiako Gerra
PODCAST #69 | Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz

Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean... [+]


Eguneraketa berriak daude