Tentsio-gorakada bi Estatu korearren artean

  • Ipar Koreak mugako lotura-bulegoa eraitsi du, azken asteotan Hego Koreatik jaso dituen “probokazioei” erantzuteko asmoz.


2020ko ekainaren 16an - 11:24
Lotura-bulegoaren suntsipena. Argazkia: Reuters
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hego Koreako JTB komunikabideak informatu duenez, Ipar Koreak Kaesongeko lotura-bulegoa suntsitu du, bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak ezartzeko balio zuen eraikina. 2018ko Panmunjomgo Adierazpenaren sinaduraz geroztik enbaxada moduan funtzionatu du 38. paraleloko Gune Desmilitarizatuan. Ekintza horrek Seul eta Piongiangeko harremanen urruntzea suposatzen du beraz, joan den ekainaren 8an Ipar korearrek iragarri zuten bezalaxe.

Hego Koreako Gobernuak bitartean, Segurtasun Nazionaleko Kontseilua bildu du gertakarion harira. Piongiangek salatu duenez, Seulek “ez du nahikoa egiten” desertore taldeek iparraldera panfletoak jaurti ez ditzaten. Jarduera horiek azken 2018ko akordioak bortxatzen dituztela identifikatu du Ipar Koreak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Korea
2021-07-20 |
AUDIENTZIA LORTZEKO EDABEA
Gazte nahiz helduentzako moduko magazina izango da «Sorginen laratza». Antza, «Crónicas Marcianas»en eredua baino gehiago, Kataluniako TV-3en gauero egiten den magazin bat hartu dute eredutzat. Horretarako, ETB 1-ek saio baterako inoiz izan duen lantalderik zabalena... [+]

2021-07-19 | Izaskun Jauregi
EUSKAL MAKILAK ORAINDIK GOGOR JOTZEN DU
Gizakia sortu zen une beretik, bere garapenari loturik egon da makila. Hala izan da mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Leku eta erabilpen bakoitzak makilari ezaugarri bereziak ezarri dizkio. Horregatik hain zuzen, euskaldunon ohiko bastoiari euskal makila deritzo, eta ez... [+]

Ipar Koreak ez du Olinpiar Jokoetan parte hartuko pandemia dela-eta

Ipar Koreak ez du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko kirolariak koronobirusaren arriskuetatik babesteko.


2018-06-12 | ARGIA
Kim Jong-un eta Donald Trumpek egindako bileran adierazpen bateratua sinatu dute

Penintsula korearraren desnuklearizazioa bultzatzeko xedea dauka adierazpenak.


Ikara Pazifikoan: eraso atomikoa iragarri dute Hawaiin... ez kasualitatez

Urtarrilaren 13an, larunbata, beren bizitzako estutasunik larriena jasan zuten Hawaii uharteetako herritar askok, Ozeano Barean. Ipar Koreak bere mehatxua gauzaturik misil atomikoa bidalita, Hawaiira bidean zela abisatu zieten agintariek. 30 minutuz iraun zuen alarmak, harik eta... [+]


2018-01-03 | ARGIA
Arma nuklearrak eta erreferentzia falikoak: kontua ez da Trump-en txioekin hasi

“Nire botoi nuklearra askoz handiagoa eta ahaltsuagoa da”, adierazi du Twitter bidez Donald Trump AEBetako presidenteak, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrari erantzunez. Askoren arreta deitu du Trumpen jarrerak, baina Anoosh Chakelian-ek New Statesman-en nabarmendu... [+]


2017-08-29 | Xalba Ramirez
Japonia zeharkatu duen misila jaurti du Ipar Koreak

Alarma guztiak piztu ditu astearte goizean Ipar Koreak jaurti duen misilak. Japonia gurutzatu du eta kalterik eragin ez duen arren, erasotzat jo du Shinzo Abe lehen ministro japoniarrak. Azken egunetan beste hiru misil proba egin ditu Ipar Koreak.


Liskar larriak Hego Korean, presidentea ustelkeriagatik kargugabetu ondoren

Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]


2016-05-18 | Oier Aranzabal
Alejandro Cao de Benós. Ipar Korean mendebaldeko ahotsa
“Kapitalismoari ‘oihana’ deitzen diogu: jendeak jendea jaten duen lekua”

Ipar Korearentzat lan egiten duen mendebaldar bakarra da Alejandro Cao de Benós (1974, Tarragona). Zehazki, Nazioarteko Harreman Kulturaletarako Delegatu Berezia. Anguitaren buruzagitzapeko Ezker Batuan militatu zuen gaztetan eta orain Koreako Lanaren Alderdiko kide da... [+]


Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak hitzaldia emango du Donostian

Alejandro Cao de Benós Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak hitzaldia emango du Donostiako Garoa Kultur Laben. Bera da Kim Jong-un jeneral eta estatuburuaren aginduetara ari den atzerritar bakarra.


Rafael Poch-de-Feliu
"Txina munduan hoberen gobernatutako herrialdetakoa da, esatea gogorra iruditu arren"

Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakontasunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarrizketa eta Larrunera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argitaratzeko baimena eman izana. Alemania,... [+]


2013-04-04 | Martin Vicioso
Ipar Korearekin gatazka nuklearra saihesteko aukera galdu zuen Obamak

Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi... [+]


2013-03-05 | Martin Vicioso
The Pirate Bay Ipar Koreatik?

Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako... [+]


2013-01-04 | Josu Urtubia
AEBek “ekintzekin” neurtuko dituzte Ipar Korearen pausoak eta “ez hitzekin”

Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak bi Koreak batzeko aukerari buruz egindako adierazpenei erantzun diete AEBek: “Ikusten ditugun ekintzekin baloratuko dugu Ipar Korearen jarrera eta ez entzuten ditugun hitzekin”.


Eguneraketa berriak daude