Telesforo Monzon laborategia aurkeztu dute, Euskal Herriaren egungo erronkei erantzuteko

  • Olaso Dorrea fundazioak Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategia aurkeztu du ostegunean Bergaran, politikari abertzalea zenaren sorlekuan. Euskal Herriak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko asmoz sortu dute; ekitaldi publiko baten eman dute “ideia laborategiaren” berri fundazioko lehendakari Iratxe Esnaolak eta bertako zuzendari Urko Aiartzak, eta aurkezpenean izan dira hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak ere.

Andoni Ortuzar (EAJ) eta Arnaldo Otegi (EH Bildu) izan ziren besteak beste Bergarako aurkezpenean (argazkia: Goiena).

2019ko irailaren 13an - 09:51

Eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkarien barruan, aurkezpenean egon dira, besteak beste, EH Bilduko Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte, EAJko Andoni Ortuzar eta Juan Mari Atutxa, eta ELAko, Eusko Ikaskuntzako, Agirre Center-eko, Gaindegiako, Gure Esku-ko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak.

"Ekinbide berriak behar ditugu"

Laborategiaren zerumuga zein izango den azaldu dute Olaso Dorreko lorategian egindako aurkezpenean. "Laborategiaren zerumuga elkarkidetzan eta gizarte kohesioan erreferentzia den Euskal Herria burujabea da. Askatasun demokratikoak, aukera-berdintasuna eta gizarte inklusioa ardatz dituen Euskal Herria burujabe bat: hori da gure zerumuga", adierazi du Esnaolak. Horren batera, Aiartzak gaineratu du lan ildo berriak behar dituela Euskal Herriak. "Bizi dugun testuinguruan ekinbide berriak behar ditugula uste dugu, gure herriaren bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta kulturala eta bere ongizatea bermatzeko tresna eta egiteko modu berriak".

Ostegunean ireki dute hirugarren zikloa

Olaso dorrea XVI. mende hasieran altxatu zen eta XX. mendean zehar Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuzaren bizilekua izan zen; 1982an Olaso Dorrea fundazioa sortu zuten, Monzonen azken nahiei erantzunez, eta ostegun honetan ireki dute fundazioaren patronatuaren hirugarren zikloa. Bigarren eta hirugarren zikloen arteko zubi-lanetan aritu den Jose Luis Elkorok ere hartu du hitza aurkezpenean. "Niretako garrantzitsuena da bere [Telesforo Monzonen] mezua, Euskal Herriarekiko eta euskararekiko maitasuna, bere konpromisoa, hori da transmititu ziguna. Gehien nahi duguna da hori jasoko duen taldea etorriko dela atzetik; badugu konfiantza, badakigu nortzuk diren eta sintonian daude Telesfororen filosofiarekin. Badakigu bide horrekin jarraituko dutela". 

Monzonen balioei jarraiki

Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia da. Laborategiaren lan ildo nagusiak izango dira globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa. Era berean, Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak izango ditu oinarri laborategi berriak. Balio horien artean nabarmendu dituzte "herri honekiko eta bertako herritarrekiko konpromisoa"; "belaunaldi berrien ideia eta kezkekiko irekitasuna", "zorroztasuna, analisian eta horien azalpenean" eta "sormena".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bergara
2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Avanza autobus enpresari kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.


2024-09-30 | Garazi Zabaleta
Elikaenea
Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua

Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]


30 udalek Israelekin harremanak etetearen aldeko mozioa onartu dute Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.


2024-05-28 | ARGIA
Hil egin da iragan astean Bergaran zauritutako langilea

Iragan asteko ostegunean zauritu zen larri Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 lantegiko langilea, zama bat gainera erorita. 2024 urtean hiltzen den 26. langilea da.


2023-12-27 | ARGIA
Green Capital enpresak bertan behera utzi du Karakaten bi aerosorgailu eraikitzeko asmoa

Green Capital-en matrizea den Capital Energyk berriki aurkeztu ditu Trekutz (Antzuola-Urretxun) eta Buruzaiko (Azkoitia-Azpeitia-Zumarraga) zentral eolikoen ingurumen txostenak, "eta bertan izan genuen lehenengoz erabakiaren berri esplizituki. Ondoren enpresaren... [+]


Ekinez Jaialdia antolatu dute ekainaren 9 eta 10ean Bergaran

Euskal Herriko musika alternatiboaren elkargune izango da Bergarako Labegaraieta kiroldegi inguruan ospatuko den Ekinez Jaialdia. Bertan izango dira Brigade Loco, Tatxers, Doubling Boys eta beste hainbat.


18 urteko gizon bat espetxeratu dute, Bergaran emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea leporatuta

Bergarako etxebizitza batean emakume bati hiru sexu-eraso egitea egotzi diote, otsaileko hiru egun ezberdinetan.


Faxismoaren forma politiko berriak aztertuko dituzte Bergarako Kartzela Zaharreko jardunaldietan

"Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.


2022-10-10 | ARGIA
Parke eolikoen kontrako martxa antolatu du Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak, urriaren 12an

Bergarako Elosua auzora ibilaldia egingo dute, hainbat herritatik abiatuta, Gipuzkoan azkenaldian ezagutarazi diren zentral eolikoen kontrako euren jarrera azaldu eta "gizarte gogoeta bateratua" eskatzeko.


2022-06-20 | ARGIA
Bergaran Larramendiko erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua

Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


Euskal Errepublika helburu

Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere... [+]


2022-04-19 | Garazi Zabaleta
Herri lurrak eta bertako basoa berreskuratzeko proiektua Bergaran

Pandemia dela eta ez dela, gero eta jende gehiago ari da hurbileko mendietara jotzeko ohitura hartzen, eta dirudienez, gure basoen egoeraren inguruan hausnartzeko aukera ere ematen ari da. “Pinuaren gaitzak zuhaitzok hondatu edo egoera oso kaxkarrean utzi ditu, eta... [+]


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


Eguneraketa berriak daude