Telesforo Monzon eta Nafarroa

  • Franco hil eta laster Zeruko Argia kazetari (1976-IV) ziotson Monzonek Nafarroarik gabe ez zegoela euskal Aberririk; Nafarroa alde batera utzi nahi zutenekin ez zutela biderik egin nahi “ez Eibarreraino eta ez Maltzagaraino”. Geroari buruz, Iruñea zela geure Hiri Nagusia, eta... “Gora Euskadi esan ala Gora Nafarroa esan, gauza berdina zela”.


2018ko ekainaren 22an - 05:51
Pako Sudupe idazleak dioenez: "Merezi du gogoan izatea euskaldunok!".

Nondik zetorkion nafarzaletasun suhar hura? Denboran urruna baina odolez hurbila zuen egitate batekin hasirik, familian bazuen arbaso umant bat 1764an jaioa Iruñean, Tadeo Luis Monzon Ipenza, 1787an, Bergaran jaiotako Maria Merced Olaso Abariarekin ezkondu zena, hartara Monzonen leinua Erdi Aroko Olaso ahaide nagusi ganboarrarekin uztartuz. Tadeo Monzon jauna Sevillako erregeren zerbitzuko zaldun elkarte famatuko kide ohoretsua izan zen eta Olaso dorretxean zuten eta dute Tadeo eta Maria Merced ageri diren margolana, egongelari handiki kutsua emanez.

Hurbilagoko egitateetara etorriz, 1931ko Lizarrako estatutua Hego Euskadiko lau lurraldeetako udalek gehiengo handiz hirutan ere onarturikoa; Telesforo Monzonek berak zioen bezala –eta historialari askok–, eskuineko jauntxoen (Rodeznoko kondea buruetarik) eta ezkerreko jauntxoen (Emilio Azarola buruetarik) traizio eta trikimailuz 1932ko ekainaren 19an baztertu ondoan nafarrek, berrogeita hamar bat hitzaldi egin zituzten Jose Antonio Agirrek, Manuel Irujok eta hirurek, besteak beste, Lizarra, Tafalla, Agoitz eta Lekunberrin, Nafarroa berriro euskal batasunera erakarri nahian. El trio de la bencina zioen Irujok zirela hirurak, izenburu bereko 1930eko aleman komedian, hiru gizaseme emakume batekin maiteminduta nola, berak Nafarroarekin halatsu. Baina Nafarroan ez ezik Oiartzunen, Durangon, Hego Euskadi guztian aipatu zuen Telesforok Nafarroaren garrantzia euskal abertzaletasunean. Alabaina, Molak eta Francok eta gerra sutu zuten, eta nafar gehienak Espainiaren menpeko euskaldunen aurka aritu ziren; eta hura Telesforo Monzonentzat euskal anaien arteko gerra mingarria bezain eramanezina izan zen, nahiz ez zuen zalantzarik izan faxismo espainolaren aurka paratzeko.

"Monzonek Irujori: ni nafar euskaldun horiekin nago, horien anaia naiz; ez beste miliziano erdaldun hauekin. Bai, baina nafar euskaldun horiek eusko gudariak hil dituzte Nafarroatik honantzako bidean!"

Oso gogoan zuen Telesforok gerraren lehen egunetan, Gipuzkoako Diputazioan, Irujok eta berak bizi izan zutena, biak ere Gipuzkoako Defentsa Batzordeko kide izaki. Trintxerpeko miliziano erdaldun batzuek nafar karlista euskaldun batzuk ekarri zituzten preso Diputaziora. Monzonek Irujori: ni nafar euskaldun horiekin nago, horien anaia naiz; ez beste miliziano erdaldun hauekin. Bai, baina nafar euskaldun horiek eusko gudariak hil dituzte Nafarroatik honantzako bidean!

1949ko irailean, Euskal Dantzari Besta Baionan. Iparraldeko dantzariez gain, Nafarroako Muthiko Alaiak peñako dantzariak, eta haien buru Ignazio Baleztena, gerran nafar erreketeen buruzagi gisa nabarmendutakoa. Bada, Telesforok, euskaldunen arteko gorroto gogortuak beratu eta adiskidetu nahian, hor doa piknika egiteko ogia falta zuten dantzari nafarrengana ogiarekin, Ignazio Baleztenari emanik ogia, eta hark ordainetan ardo zahatoa eskainirik Telesforori, Aita gure-ko kristau agindua beteaz: “Barkatu gure zorrak, guk gure zordunei barkatzen dizkiegun bezala”. Gerran elkarren aurka ibilitako euskaldunak adiskidetzeko keinuen beharra zekusan.

1963an, jada Itsasuko lehen Aberri Egun famatua burutua zela, Manuel Irujori esaten zion bera beste mundu batean bizi zela, erbesteko Eusko Jaurlaritzan PSOEren ordezkariak zein izango ziren hausnartzetik eta kuxkuxeatzetik haratago, bi mistika ikusten zituela beharrezko eta egingarri 36ko gerra-aurrean ez bezala, edo nahiago baduzue, arrakasta izateko esperantza gehiagorekin: Nafarroaren mistika eta euskararena: Iparraldeak Nafarroara begiratzen zuen, eta Nafarroan baziren zantzu itxaropentsuak. Gauza berbera 1967an Iruñean ospatu zen Aberri Egunaren ondotik.

"Franco hil zenean, hausturaren alde zegoen, bakea autodeterminazio eskubidea aitortzearen truke ematearen alde Espainiako botereei, eta ez Espainiako Kongresura joatearen alde han erabakitako joko-arauei jarraiki"

Franco hil zenean, hausturaren alde zegoen, bakea autodeterminazio eskubidea aitortzearen truke ematearen alde Espainiako botereei, eta ez Espainiako Kongresura joatearen alde han erabakitako joko-arauei jarraiki. Oso gogoan zuen han entzundakoa 1933tik 1936ra diputatu izan zen epealdian, eskuin eta ezkerreko politikari espainiarrei: jelkideak espainolak bazarete, errespetatu Espainiako herritarren ordezkarien joko-arauak, eta espainolak ez bazarete, zer egiten duzue hemen!

Nafarroarik gabe, gaztelania derrigorrezkoa eta euskara ez izaki, eta subjektu politiko bakarra Irunetik Cadizerainoko herritarrak izatea ezin zuen ontzat eman: Arrano Beltzak bere-bereak zituen Iruñea bezala, Gernika eta Garazi ere, eta Aturritik Ebrora euskal estatu euskalduna eraiki behar genuen. 1980ko apirilean Leiren elkartu ziren Herri Batasunako 24 diputatu eta senatari Nafarroako erregeen hezurren inguruan zin egiteko Nafarroa osoaren alde borrokan jarraituko zutela. Telesforo Monzon haien artean, zeremonia-maisu! Espero zuten Iparraldeko senideak Hegoaldekoekin lerratuko zirela asko baino lehen. Galdu egin zuen, bistan dago, baina bizia eman zuen bere ideia politikoen alde. Merezi du gogoan izatea euskaldunok!

Pako Sudupe, Idazlea.
Telesforo Monzon, Aristokrata abertzalea liburuaren egilea (Txertoa, 2018)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biografiak
Xabier Mina
Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon
Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Baina gehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko,... [+]

Lope Agirre berpiztu zutenekoa

Lope Agirre zenari buruzko fikziozko film herrikoia egin zuten iaz Oñatin. Urtarrilaren 1az geroztik, sarean dago ikusgai, eta, aitzakia baliatuta, Anjel Lera zuzendariarekin hitz egin dugu.


2019-01-04 | ARGIA
Oñatiko ‘Lope’ film herrikoia sarean da ikusgai

Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta,... [+]


Hain hurbil eta hain urrun

Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari izenburupean Elixabete Garmendiak idatzitako liburua izan da egin dudan azken irakurketa. Guztiz gomendagarria. Aitortu behar dut ukitu eta hunkitu egin nauela. Ez bakarrik bertan kontatzen diren pasarteengatik, baizik eta konturatu... [+]


2018-11-06 | ARGIA
“Agosti Xahoren biografikoa” aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


2018-09-11 | Mikel Asurmendi
Allande Etxart
“Abertzaleek ere historia ofiziala, erreala balitz bezala hartzen dute sarritan”

Altzai, 1950. Bildozen bizi da egun, erretretan. Elektronikaren ofizioa ikasi zuen gaztetan. Xiberoko Botzako sortzailea, irratiaren teknikari lanetan aritu izan zen hogei urtez. Sohütako Epherra Ikastola sortu eta hamar urtez idazkari izan zen bertan. Areago, Euskadi... [+]


Hilberria
Marcelo Usabiaga, ideiei eustearen ordaina

Frankismoaren errepresioa bere haragitan bizi izan zuen: 21 urte igaro zituen kartzelan, esklabo gisa ere aritu zen langile batailoietan, eta Meliton Manzanasek torturatu zuen. 99 urterekin hil da Usabiaga, bere ezkerreko ideiak inoiz alboratu gabe.


Zonbi karlistak hemen dira berriz

Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da.


2013-10-16 | ARGIA
Lope Agirre, 500 urteren ondoren bizirik Oñatin

Oñatiko ARTaso arte taldeak Lope Agirreren inguruko hamabostaldia antolatu du gaurtik hasi eta urriaren 26ra arte. Agirreren historia eta bizitza “aldarrikatu eta ospatzeko” asmoz.


Araoztik El Doradora
Araotz, 1510. Lope Agirre jaio zen Oñatitik gertu. Ondasunik gabeko noble familia bateko bigarren semea izaki, bi aukera zituen: eliza edo ozeanoaz bestaldeko abentura.

1534an Sevillan ontziratu zen, Amerikara bidean.

Agosti Chaho
Gorrien eta abertzaleen aitzindari
Atharratzeko Chahoren (1811-1858) bizitza eleberri erromantikoa da. Euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jotzen dena, ezkertiarra eta laikoa zen. Pentsaera deserosoa zuenez “ameslarien” ziegan giltzaperatu dute batzuek. 150 urteren ondoren, bere ideiak bizirik... [+]

2007-09-09
Lope Agirre: Aramaioko seme?

Kristau zaharra, aitoren semea, erregeren basailua eta Oñatikoa. Horrela zuen bere burua Lope Agirre konkistatzaileak, El Doradoren bila abiatu zen “marañonen erregeak”. Historiografiak traidore gisa baztertua, Oñatiko (Gipuzkoa) Araoz auzokoa... [+]


Lope Agirre
Aramaioko seme?
Kristau zaharra, aitoren semea, erregeren basailua eta Oñatikoa. Horrela zuen bere burua Lope Agirre konkistatzaileak, El Doradoren bila abiatu zen “marañonen erregeak”. Historiografiak traidore gisa baztertua, Oñatiko (Gipuzkoa) Araoz auzokoa... [+]

Eguneraketa berriak daude