Telegramek adierazi du Frantzian atxilotutako bere buru Pavel Durov-ek ez duela ezer ezkutatzeko

  • Pavel Durov atxilotu dute abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuan. Frantziako Justiziaren arabera, plataformaren moderazio faltak eta agintariekin lankidetza faltak droga-trafiko, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute.


2024ko abuztuaren 26an - 13:43
Telegrameko CEO eta sortzaileetako bat, Pavel Durov. Argazkia: Flickr
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Telegrameko zuzendari exekutibo eta sortzaileetakoa den Pavel Durov atxilotu du Frantziako Aireko Garrraioko Jendarmeriak abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuko pistan. Ikerketa Kriminaleko Zuzendaritza Nazionalaren adingabeen bulegoak (OFMIN) atxilotze agindu bat eman zuen Durov-en aurka, aurretiazko ikerketa batean oinarrituta. Frantziako Justiziaren arabera, Telegrameko moderazio faltak eta Durov-ek agintariekin duen lankidetza faltak, plataformak eskaintzen dituen tresnekin batera –erabili eta botatzeko zenbakiak eta kriptografia–, droga-trafikoa, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute, Efe albiste agentziak informatu duenez. Frantziako instrukzio epaile batek Telegrameko sortzailearen atxiloketa luzatu du.

Telegramek Durov-en atxiloketaren harira sare sozialen bitartez erantzuna eman du. Mezularitza-enpresak adierazi du “EBko legeak betetzen” dituela, “Zerbitzu Digitalen Legea” barne, eta Durov-en errugabetasuna azpimarratu du: “Telegrameko Exekutiboak, Pavel Durov-ek, ez du ezer ezkutatzeko, eta maiz bidaiatzen du Europan barrena”. Durov Frantzian atxilotu dute Bakutik (Azerbaijan) zetorren hegaldi batetik jaitsi ondoren, eta Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) bizi da. Plataforma edo horren jabea “abusuaren erantzuleak izatea zentzugabea” dela salatu dute, eta “egoera lehenbailehen konpontzeko zain” daudela esan dute.

Durov-ek pasaporte errusiarra, frantsesa eta emiratiarra ditu. Durov-ek Tucker Carlson aurkezle estatubatuar eskuindarrarekin izandako elkarrizketa batean adierazi zuen Errusian zegoela, VKontakte sare soziala sortu zuela, baina hori saldu eta bertatik ihes egin behar izan zuela “Errusiako Gobernuarengatik presioak jaso ondoren”, El Mundok jaso duenez. Errusiako lehen ministro ohia eta orain Segurtasun Kontseiluko presidenteorde Dimitri Medvedev-ek elkarrizketetan adierazi du Durov-i agintariekin lankidetzan ez aritzearen arrazoiarengatik galdetu zionean, “printzipioengatik” zela erantzun ziola, Europa Press-ek jaso duenez. “Edozein herrialdetan arazo larriak izango lituzkeela erantzun nion”, adierazi zuen Medvedev-ek. Dubain bizitzeko arrazoiari dagokionez, herrialdearen “neutraltasuna” aipatu du Durov-ek. Telegramek bere egoitza Dubain du.

Errusiako Estatuko Dumako presidenteorde Vladislav Davankov-ek gutun bat bidali dio Errusiako Atzerri Ministro Sergei Lavrov-i, Durov askatzea errazteko, eta esan du atxilotzeak "arrazoi politikoak ezkutatzen” dituela eta “Telegrameko erabiltzaileen informazio pertsonala eskuratzeko erabil” daitekeela, Europa Press-ek jaso duenez. Parisen dagoen Errusiako enbaxadak lankidetzari uko egitea leporatu dio Frantziari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telegram
2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-08-29 | Axier Lopez
Telegram jo-puntuan Frantzian

Telegrameko sortzaile eta kontseilari delegatu Pavel Durov larunbatean atxilotu dute Parisetik gertu dagoen aireportu batean bere jet pribatutik jaistean. 39 urte eta nazionalitate frantziarra eta errusiarrak ditu Durovek, eta Dubain bizi da azken urteotan. Iruzurra,... [+]


Telegramen sortzaile Pavel Durov aske utzi dute, baina zaintza judizialpean eta Frantziatik irtetea debekatuta

Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


2020-11-25 | ARGIA
‘Hodeia ez da existitzen’ Iametzaren podcast kanalaren lehen saioa entzungai dago Baleafunk.eus instantzia librean

Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.


2016-11-16 | Librezale
@euskaltelegram: Telegram euskaraz

Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.


2016-07-08 | ARGIA
ARGIAk kanala ireki du Telegramen

Komunitateari beste informazioa iturri bat eman eta teknologia berrien bidean urrats berriak egiteko asmoz, Telegramen ARGIAko kanala sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: telegram.me/ARGIAeus edo bestela, bilatu “argiaeus” Telegram aplikazioan.


Eguneraketa berriak daude