Telefonicak azpikontratatutako langileen soldatak Cesar Alierta Telefonicako presidentearenak baino 706 bider txikiagokoa dira. Administrazio kontseiluko kideek euren soldatak %20 igo zituzten 2011 eta 2013 urteen artean, 6.830 langile kaleratu zituen enplegu-erregulazioko espedientea onartu zuten bitartean.
Telefonicako langileek bizi duten egoera prekarioen aurka mobilizazioak egiten ari dira. Apirilaren 7an hasi zituzten protestek ez dute etenik izan, oihartzun handirik izan ez duen arren.
Pello Zubiriak Telefonicako langileen bizi baldintzak jaso ditu blogean, Brais Benitez La Mareako kazetariak plazaratutako datuetatik abiatuta: 12 ordutara iristen diren lan aldiak dauzkate, horietatik lau baizik ez kotizatuz; astelehenetik igandera ari behar dute hilabetean 800 euro baizik ez kobratzeko; horietatik deskontatu behar dira langile bakoitzak bere kotxearekin egin beharreko gastuak, dela gasolina, bezeroaren etxe inguruan aparkatzea, eta abar.
Lan baldintza horiek eskaintzen dizkie 20.000 langileri Espainiako korporazio gotorrenetakoa den Telefonicak, 3.178 milioi euroko irabaziak 2014an.
Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera Correscales, prekarietatearen aurkako lasterketa solidarioari, Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean. Lasterketa bera 19:00etan hasiko da; herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramango dute lekukoa,... [+]
Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute.
Apirilean egindako 80 egun inguruko grebaren ostean, Movistar-eko langileek osatutako Marea Urdina elkarteak egitasmo berri bat atondu du: prekarietatearen aurkako Korrika moduko bat egitea, Bilbo eta Bartzelona lotuz. Guztira 674 kilometro etenik gabe egingo dituzte, otsailaren... [+]
Bartzelonako Rambletan dagoen BBVAren bulego bat okupatu dute Telefonicako dozenaka langilek. 74 egun daramatzate greban eta banku hori telefono konpainiako akziodun nagusia da.
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hautatuak izan diren hainbat lagunek agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi dute hilaren 26an Katalunian Telefonica-Movistarreko grebalarien “Eskaileren konpromisoa” sinatuko dutela.
Larunbatean hartu dute Bartzelonako Catalunya plazako denda greban diren Movistarreko langileek. Itxialdi mugagabea egingo dutela azaldu dute zuzendaritzarekin negoziaketak hasi ezean.
Movistarreko langile azpikontratatuek 30 segundoko tartea izango dute Herrialde Katalanetako TV3 eta BTV telebista publikoetan. CUP taldeak udal hauteskundeengatik egokitutako publizitate tartea utzi die grebalariei beren egoera azaldu eta erresistentzia kaxaren kontu... [+]
Ez dute fruiturik eman astelehen gauean Movistarreko ordezkaritzak eta grebalariek egindako lehen harremanek. ARGIAk jakin ahal izan duenez, Bartzelonan egindako aurrez aurrekoan Telefonicak ez du Greba Komitea aitortu mintzakide gisa. 15.000 langile greba mugagabean daude... [+]
Espainiako Estatuan Telefonicarentzat lanean ari diren 15.000 kontrata, azpikontrata eta autonomoek nahikoa dela esan dute. Hilabete daramate greba mugagabean, azken urteotako langileen gatazkarik indartsuenetakoan. Lana ehunka azpikontrataren bidez egiteak dakarren... [+]
Lerroon aldameneko afixa txikiak (folio soil fotokopiatua, platanoaren gerriari celloz lotua) harritu ninduen duela hamabost egun Tolosako Triangulo plazan baina laster ahaztu nuen. Inon ez baita albisterik ez entzuten, ez ikusten, ez irakurtzen, Espainiako Estatuko konpainiarik... [+]