Telebista nahieran: Telebista konektatua errealitate bihurtu da. Kate tradizionalek eduki merkatuan izan duten lekua kolokan dago.
EITBko edukiak non-nahi, noiznahi, nahieran. Horiek ziren gure helburu nagusiak “EITB sarean” egitasmoa aurkeztu genuenean. Besteak beste, webgune berri bat, telebista nahieran plataforma eta widget eta aplikazio berrien garapena aurreikusten genituen.
EITBko web korporatiboa 2000. urtetik martxan zegoen eta 2008ko urrian aldaketa sakona izan zuen. Gure ustez, baina, estrategia berriak beste eraldaketa bat eskatzen zuen. EITB Nahieran proiektuak, bestalde, hutsetik plataforma berri bat sortzea suposatzen zuen.
Merkatuan zeuden eskaintzen azterketan ateratako ondorio nagusiak erabiltzailearen esperientziari buruzkoak izan ziren. Eduki aldetik, nahiko antzekoak ziren. Baina erabiltzeko orduan joera bi berezi genituen, oso ikuspegi ezberdinak adierazten zituztelako.
Alde batetik, RTVErena (www.rtve.es/alacarta) eta bestetik Catalunyako TV3rena (www.tv3.cat/3alacarta). Eduki aldetik biak oso aberatsak, baina RTVErenak (beste telebista kate gehienak bezala) nabigazio tradizionala proposatzen zuen bitartean, TV3renak nabigazio horrekin apurtu egin zuen. Guztiz bat zetorren guk hartutako norabidearekin. Ikus-entzunezko edukiak dastatzeko era berri bat, web tradizionaletik haratago.
Plataforma tekniko bezala Brightcove etxearen eskaintza aukeratu genuen (www.brig-htcove.com). Erabaki hori hartzeko hauek izan ziren arrazoi nagusiak: edukiak lainoan gordetzen dira. Horrek zerbitzari fisikorik ez dela erosi edo alokatu behar eta mugagabea dela esan nahi du. Bestalde, sistema eskalatu egiten da. Lainora eduki bat igotzerakoan, kodifikazio bakarra egiten da. Baina erabiltzaileak eduki hori eskatzen duenean, sistemak erabiltzailearen ekipo eta konexio kalitateari egokitzen du transkodifikazioa. Zazpi kalitate ezberdinekin ari gara orain lanean.
Diseinuaren ardura, berriz, TV3rentzat lan egindako Bartzelonako Runroom (www.runroom.com) enpresak hartu zuen. Gauza sinpleenak dira askotan burutzeko zailenak eta kasu honetan horrela gertatu zen. Bartzelonako lagunei emandako baldintzen artean, nabigazio sinplea izatea funtsezkoa zen guretzat. Pantaila osoa betetzen zuen erreproduzitzailearen gainean edukiak erraz aurkitzeko menua asmatu behar zuten. Eta nire ustez ondo baino hobeto asmatu zuten.
Puzzlea osatzea besterik ez zen geratzen. Kanpoko hornitzaileek landutako piezak EITBko sisteman txertatu behar ziren. Eta horrek eragin zuen, harritzekoa bada ere, niretzako proiektu honek ekarri duen berrikuntzarik azpimarragarriena. Lan egiteko prozesu berriak eratu dira, EITBko zenbait talde profesionalek (Emisioa, Artxiboa, Esplotazioa, Produkzioa...) beraien ekarpenak egin dituzte, eta lan prozesuak aldatu dituzte behar berriei erantzun ahal izateko.
Ekainaren 14an EITB Nahieran aurkeztu genuen. ETB eta Irratien gaur egun indarrean dagoen parrilla osoa dago eskura, horretarako eskubiderik badago, noski. Gainera, pixkanaka artxiboko irudi historikoak digitalizatzen ari gara. Eta hemendik aurrera zer? Hau hasi besterik ez da egin. Bi dira, nire ustez, plataforma honek izango dituen erronka nagusiak. Eta biak Euskararekin eta Euskal kulturarekin lotuta daude. Lehenengoa, zenbait eduki deskargatu eta berrerabili ahal izateko
formulazio juridikoa garatzea. BBCk bere garaian (2005ean) egin zuen moduan (http://www.bbc.co.uk/ crea -tivearchive) guk ere ezinbesteko tresna hori asmatu behar dugu.
Bigarrenak lan handia eskatzen du. Edukiak orain saioka antolatuta daude. Baina artxibo hori euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua bilakatzeko, eduki guztiak zatitu eta dokumentatu egin behar dira. EITBn talde bat metadatuen trataera eta aplikazio orokor baten garapenean lanean ari da. Baina lan horretan nik beste agente batzuk inplikatuko nituzke. “Euskal Eremu Publiko Digitala”-ren sorrera proposatu nuen. Euskarazko edukiak sortzen edo kudeatzen dituzten erakunde publikoen parte hartze aktiboa planteatzen ari naiz, EITBk garatutako plataforma erabiliz. EITBkin batera, EHU, Euskal Filmoteka, Tabakalera eta zenbait telebista kate lokal ikusten ditut, adibidez, egitasmo horren partaide. Fragmentazio eta dokumentazio prozesu horretan guztion ekarpenek gaurko gizartearen eta hurrengo belaunaldien jakin-mina modu aberatsagoan aseko dutelakoan nago.
The Wired aldizkariak 2010ean Webaren heriotza iragarri zigun (http://www.wired.com/magazine/2010/08/ff_webrip/all/1). Eztabaidarako gaia bihurtu da baieztapen hori, baina edukiak kontsumitzeko ohiturak aztertzerakoan joera berriak egon badaude. Ikus-entzunezko eduki gehienak, gaur egun, dispositibo mugikorretan kontsumitzen dira, tabletetan eta telefono mugikorretan. Horrek aldaketa ekarri du erabiltzailearen aldetik. Orain arte erabili duen nabigazioa baino, nahiago ditu aplikazio bereziak, App Storen eta Android Marketen milaka daudenak. EITBk ere heldu behar dio gai horri, aplikazio propioak garatuz. Orokorrak martxan dira, baina espezifikoak ere ez dira baztertu behar.
Telebista konektatua, bukatzeko, errealitate bihurtu da. Kate tradizionalek eduki merkatuan izan duten lekua kolokan dago. Hiru apustu egiten ari dira egoera horri aurre egiteko. Lehenengoa teknologikoa, emisioaren kalitatearena, HD eta 3D emisioak garatuz. Bigarrena Sare sozialekin zerikusia duena, Telebista Soziala delakoa. Erabiltzaileek aukera dute edukiak nahieran ikusteko, baina bada joera bat zenbait eduki aldi berean ikusteko, edukia beste erabiltzaileekin komentatu eta partekatzeko. Hirugarrena, berriz, HbbTVren aldeko apustua da. Ekimen honek, LTDk aurreikusten zuen interaktibitatea gauzatzeko asmoa du. LTDk porrot egin zuen apustu horretan, baina HbbTV edo Telebista Hibridoak (http://www.hbbtv.org) Interneteko kanala erabiliko du LTDren bitartez emititzen diren edukiei balio erantsia emateko eta itzuli kanal bezala erabiltzeko. Hauxe da, nire ustez, Telebista kate tradizionalek merkatuan duten erreferentzia posizioa mantentzeko azken aukera. Bestela, Interneten sortutako plataformek (Youtube, Hulu, Netflix, Google TV, eta beste hainbeste) irentsi egingo dituzte.
Urriaren 1eko erreferendumarekin loturan, bi hedabideotako zuzendariak auzipetu dituzte. Orotara 32 dira auzipetuak.
Espainiako Ogasunak Kataluniako Irrati Telebista Publikoari 167,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio, 2015 eta 2018 urteen arteko BEZaren prozeduragatik. Hedabidea egoera ekonomiko larrian utzi du erabakiak eta zenbait saio kendu litzake.
Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]
Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]
Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]
Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta... [+]
Pantailaz inguratuta bizi gara, gailu batetik bestera egiten dugu salto etengabe. Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik aukera ugari zabaltzen du. Herri bezala, ondo prestatzen ari al gara horiek baliatzeko? Euskarabildua jardunaldian galdera horri erantzunak... [+]
TV3 Kataluniako kate publikoak 'Ciutat Morta' dokumentaleko bost minutu zentsuratu ditu epaile baten aginduz.
Espainiako gobernuak Kataluniako telebista publikoaren kateen erdiak itxi nahi ditu. Gaur egun zortzi kate ditu telebistak.
Kataluniako hedabide publikoak, TV3 telebista eta Catalunya Radio irratia, Gobernuaren kontrolpetik Parlamentuaren eskuetara pasatzea du xede Generalitateak bultzatutako erreformak.
Larunbatean 90.000 pertsona bildu ziren Bartzelonako Camp Nou estadioan egin zen independentziaren aldeko kontzertuan. Bost ordutik gora iraun zituen eta hurrengo eguneko kroniketan irakurri ahal izan dugunez, artistarik aipatuenak Lluís Llach, Peret, Brams,
Acció Cultural del País Valenciá elkarteak TV3 Kataluniako telebista publikoaren emisioak berrabiarazteko aukera izango du hemendik aurrera eta Valentziako Gobernuak ezarritako 300.000 euroko isuna bertan behera geratu da. Hala adierazi du Espainiako... [+]
Bost mila milioi euroko erreskatea eskatu zuen atzo Kataluniako Generalitateak. Erakunde autonomikoaren bozeramaile Francesc Homs-ek atzo adierazi zuen erreskateak ez dizkiola Kataluniari baldintza ekonomiko eta politiko estuagoak ekarriko baina denek ez dute iritzi bera.
Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu.
"Beti pentsatu izan dut herri baten ahotsa edozein auzitegi baino askoz ere indartsuagoa dela", dio Pep Guardiola Bartzelona futbol taldeko entrenatzaileak, Òmnium elkartearen 50. urteurrenaren harira TV3 kateak emititutako dokumentalean.